Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Uztailaren 30eko 250/ 1985 DEKRETOA, Birgaikuntzarako Berarizko Egitamuen eta Gizarte Hirigintzarako Ikerketen idazketarako, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Udaletxeen eta Sailaren artean hitzarmenak izenpetzeko oinarriak jarriz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 170
  • Hurrenkera-zk.: 1720
  • Xedapen-zk.: 250
  • Xedapen-data: 1985/07/30
  • Argitaratze-data: 1985/08/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

1985.eko Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Aurrekontu Orokorretaz, Eusko Lege Biltzarrak onartu zuen 4/ 1985 Legeak, 1985.eko Maiatzaren 28a datarekin, Udaletxeen eta Garraio eta Lurralde-Antolaketa Sailaren arteko elkarlaguntzen hitzarmenak ezartzeko diruatalak dituelarik, Birgaikuntzarako Berarizko Egitamuak eratzeko asmoz eta erá berean, bereziki 275/1983.eko Dekretoan Eusko Jaurlaritzak ezarritako etxebixitzen eta beste eraki eta hiritartutako ondareen birgaikuntzarako helburuak betetzera joz, Eusko Jaurlaritzaren eta Udaletxeen artean erakunde mailako elkarlaguntza finkatzeko. Era honetan, 1984an egindako ahaleginari jarraia ematen zaio eta Udal arduralaritza alor honetan suspertzen da bere erantzunkizunak eta aginteak har ditzan. Honen indasrez, Garraio eta Lurralde-Antolaketa Sailburuaren saloz, Jaurtze Batzarrak 1985.eko Uztailaren 3Oean zuen bilkuran aztertu eta onartutakoaren ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Udaletxeek Garraio eta Lurralde-Antolaketa Sailari eska diezaiokete elkarlaguntzeko hitzarmenen izenpeketa, honako Dekreto honetan ezartzen diren oinarrien arauera, Birgaikuntza Osatuaren Eremu izateko Aldarrikagarri direnen udal mugarteetako arloen Birgaikuntza Berarizko Egitasmoa edo/eta Gizarte-hirigintzaren ikerketak gauzatzeko. 2. Atala.- Aitatutako hitzarmenen izenpetzea egiteko lehentasuna ematen duten zertzeladatzat jotzen dira: a) Indarrean dagoen Zoru Legearen arauera guztizko hiri-egitamuketaren lehen arakaketa eta onarketa eginik izatea. b) Eraiki eta hiritartutako ondareen birgaikuntza arazoak bide, Udal zudua agertzen duten Birgaikuntza Eremuko Egitasmoak, egitarauak, eta ikerketak eginik edukitzea. c) Alorra hasteko prest eduki edo Kondaira Artezko gunetzat aldarrikatua. 3. Atala.- 1. Elkarlaguntza hitzarmenen gaia Gizartehirigintzarako Ikerketen idazketa izango da Garraio eta Lurralde-Antolaketa Sailaren Aginduan ezarritakoaren arauera beraien gutxiengo edukia eratuz eta/edo Abenduaren 5eko 278/1983 Dekretoaren arauera Birgaikuntzaren Berarizko Egitasmoak, indarrean dagoen legetasunaren arauera Udaletxeei dagozkien bideratze aginteei kalte egiteke. 2. Era berean hitzarmenaren gaia izan daiteke eskalazko kartografiaren idazketa: 1/500 edo 1/250 beharko ditu aurreko idazatalean agertutako lanen gerorako eratzearen ondorioetarako. 3. Atal honen lehen idazatalean adierazitako lanak gauzatzeko diren diru-laguntzen Udaletxe jasotzaileek hitzarmen baten eratzea ere eska lezakete, Garraio eta Lurralde-Antolaketa Saileko Urtarrilaren 25eko 4/ 1984 Aginduaren babesean, emandako dirulaguntzen eta Dekretu honetako zenbateko emangarrien arteko desberdintasuna izan dezaketen diru-ezarketen osakuntzarako. 4 Atala.- 1. Hitzarmena ondorengo oinarriei egokituko zaie: a) Hitzarmenaren gai diren lanen akurapena Udaletxeak egingo du, beharrezko iruditzen zaizkion talde ahalmendunekin, hartarako Garraio eta Lurralde Antolaketa Sailaren oniritzia jasoz. b) Udaletxeak eta Garraio eta Lurralde-Antolaketa Sailak lanen gidari gisa bakoitzak bere arduraduna izendatuko du, lanen garapen hobeagorako ohar zehatzak taldeari jakinerazteko eginbeharrez eta dagokien arduralaritzarekin lotura izan dezaten. c) Garraio eta Lurralde-Antolaketa Sailak Hitzarmenaren gai diren lanen idazketasariaren kostuan ez du %90 baino gehiagoko kopurua emango, ezta %30 baino gutxiagokoa ere, eritzi berdinez Udaletxe guztientzako neurturik eta gainontzekoa Udaletxeek jarri beharko dute. d) Akurapenean zehazteko lanen idazketa epeak ez ditzake gainditu Dekreto honen 6. atalean adierazitakoak. e) Garraio eta Lurralde-Antolaketa Sailaren ekonomia emaitza egindako lanen egiaztapenaren aurka eratuko da zuzendari biak izenpetuta. 2. Aurreko ataleko 3. idazatalaren xehetasunetan sarturiko Udalekin hitzarmena eratu behar denean, erantsi behar zaien kopurua eskainitako diru-laguntza osorik xahutu ondoren ordainduko da, Garraio eta Lurralde-Antolaketa Sailaren lan zuzendariaren aldeko egiaztapena ikusi eta gero. 5. Atala.- Garraio eta Lurralde-Antolaketa Sailak eman behar duen zenbatekoa neurtuko duen Birgaikuntza Berarizko Egitasmoen lanen idazketa-sarien gostekopurua Zatikako Antolaketa Egitasmoarentzat zehaztutakoa izango da, Ekainaren 17ko 2.152/1977 Errege Dekretoaren 2.2.9. idazatalean (Lan sarien zehaztapena) dagoenaren arauera, jarraiko era erabiliz: H=25.OOOxfaxfpxs H lan sariak izanik eta fa, fp eta s-k lehen aitatutako 2.2.9. idazatalak ematen dizkien esanahiak izando dituzte. 2. Gizarte-hirigintzarako ikerketaren idazketa lan sariaren gostearen kopuru handiena Birgaikuntza Berarizko Egitamuari gehien gisa dagokionaren %30-aren baliokidekoa izango da. 6. Atala.- 1. Lanen idazketarako akurapenak Udaletxeak eratuko ditu hitzarmena izenpetu eta hilabete barruko epean. 2. Gizarte-hirigintza ikerketa akurapenaren idazketa egin eta hiru hilabete barruko epean. 3. Hirigintza-argipidetza osoa jasotzen duen agiripapera lau hilabete baino gutxiagoko epean egingo da eta egitamuketaren erabaki, helburu eta erizpideena, Egitamuketa Araudiaren 147 eta 125 atalen indarrez, akurapenaren izenpetzetik ondorengo sei hilabete baino gehiagoko ez den epean egingo da. 4. Birgaikuntza Berarizko Egitamuaren idazketa, Udaletxeak erabaki orokorrak, helburuak eta erizpideak hartu eta gero lau hilabete baino gehiago ez duen epean egingo da. 7. Atala.- Aitatutako elkarlaguntza hitzarmenaren izenpetzea eskatzeko Udaletxeko Alkateak Garraio eta Lurralde-Antolaketa Sailari bidali beharko dio jarraiko agiri sorta Irailaren 30a baino lehen: a) Eskabidea legezkotzen duen idazkia. b) Helburu berdineko beste erakundeei, hala izanez gero, eskatutako eta jasotako laguntzen kopuruak zehazten dituen egiaztapen-agiria, diru saria adieraziz. c) Dekreto honen 2. atalean agertzen diren xehetasunen betetzea zuritzeko behar diren agiri paperak. AZKEN ERABAKIA Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen den egunean honako dekreto honek indarra izango du. Gasteiz, 1985.eko Uztailak 30 Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.