Arautegia
Inprimatu' Uztailaren 2ko 211/1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeenak diren gara-adinera gabekoen babes, kuradoretza eta birgizarteratze-alorreko zerbitzuak Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari eskuratuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza; Lana, Osasuna eta Gizarte Segurantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 148
- Hurrenkera-zk.: 1487
- Xedapen-zk.: 211
- Xedapen-data: 1985/07/02
- Argitaratze-data: 1985/07/18
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
ERASKINA Aginte-Eskuraketetarako «Eusko Jaurlaritza - Bizkaiko Foru-Diputazioa» Bitariko Batzordeko Idazkari den CARMELO ARCELUS MUXIKA JAUNAK, honako hau. EGIAZTATZEN DU: Autonomia Elkarte Osorako Erakundeenak diren emakumearen babesaren alorreko zerbitzuak Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari eskuratzea erabaki zela Batzordearen 1985.eko Ekainaren 20ko Osoko Bilkuran, ondoren aipatzen den modu eta neurritan: A) Bizkaiko Kondaira-Lurraldearen Emakumearen babesaren alorreango agintepidea: Abenduaren 18ko 3/1979 Oinarrizko Legez onartutako Euskal Herriarentzako Autonomia-Estatutoak, bere 10. ataleko 12 eta 39 puntuetan, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari berari bakarrik aitortzen dio laguntza soziala, komunitatearen aurrerabidea eta emakume kondizioaren arazoaren alorretako agintepidea. Bestalde, «Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko harremanak» aipatuari buruzko Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, bere 7 c) 1 eta 2 atalean, azken erakunde horiei aitortzen die Elkarte Osorako Erakundeek gizarte-sorozpidetza, elkarte-hazkuntza eta emakumearen alorretan dituzten legeak bere lurralde-barruan betearazteko agintepidea, azken hauek artez ihardun ahal dezatenaren kaltetan gabe. B) Eskuratzen diren Zerbitzuak eta Erakundeak: Bizkaiko Kondaira-Lurraldean dagoen Emakumearen Babeserako Zaingo-Batzordearen lansaila arteztea eta eraentzea, horrenak diren egitekoekin batera. C) Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako ogasun, eskubide eta betebeharrak. Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako ogasun, eskubide eta betebeharrak, zenbakiz la duen zerrendan agertzen dira. D) Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanariak. Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanariak, zenbakiz 2a duen zerrendan agertzen dira. E) Eskuraketa indarrean jartzea. Euskaratutako zerbitzuen lanarizko eta gauzazko baliapideen eskuraketa, 1985.eko Apirilaren leanjarriko da indarrean. Erasota gelditu dadin egiten dut egiaztagiri hau Gasteizen 1985.eko Ekainaren 20an. Lehendakariak, XABIER GARCIA EGOTXEAGA. JOSE M. MAKUA ZARANDONA. Idazkaria, CARMELO ARCELUS MUXIKA. TABLAAbenduaren 18ko 3/1979 Oinarrizko Legez onartutako Euskal Herriarentzako Autonomia-Estatutoak, bere 10. ataleko 12, 14 eta 39. idazatietan Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari berari bakarrik aitortzen dio gizarte-sorozpidetza, gara-adinera gabekoen babes eta, kuradoretza, birgizarteratze eta haur eta gazteentzako politika-alorretako agintepidea. Jaurlaritzak, bere aldetik, Maiatzaren 14ko 100/1982 Dekretoa dela bide, gara-adinera gabekoen babes eta kuradoretza eta birgizarteratze-agitepidea egiteratzeko ahalmena aitortzen dio Osaunketa eta Gizartesegurantza-Sailari, halako agintepidea gizarte-zebitzuen eremuari egokitzen zaiola ulertzen delako. Halaber, «Gizarte-Zerbitzuak» aipatuari huruzko Maiatzaren 20ko 6/ 1982 Legeak, bere 3. altalean, ekintza-eremu nagusien artetik honako hau aipatzen du: «Haurren eta gazteen ongundearen suztapena, gizarteari erabat egokitu dakizkion, familia-giro egoki baK gabekoak badira bereziki». Bestalde, «Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko harremanak» aipatuari buruzko Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, bere 7 c) 1 eta 2 atalean, azken erakunde horiei aitortzen die Elkarte Osorako Erakundeek gizarte-sorozpidetza eta haur eta gazteentzako politika-alorretan dituzten legeak bere lurralde-barruan betearazteko agintepidea,azken hauek artez ihardun ahal izango dutenaren kaltetan gabe. Horregatik, 27/1983 Lege horretako Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoan aipatzen den Bitariko Batzordeak, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Bizkaiko Kondaira-Lurraldearen artean zerbitzuak aldatzeko arauak onarizen dituen 195/ 1984 Dekretoan agintzen denaren arauera, aipaturiko agintepideei atxikitzen zaizkien zerbitzuak, lanarizko baliapideak, ogasunak, eskubideak eta betebeharrak zehaztea erabaki du, 1985.eko Elainaren 20an egindako Osoko Bilkuran onartu zen erabakia betez. Hori dela eta, aipaturiko 27/1983 Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak dioenarekin bat etorriz, Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordeak eta Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuak batean egindako saloz eta Jaurlaritza-Batzordeak 1985.eko Uztailaren 2an egindako bilkuran onartu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: lehenengo Atala.- Bizkaiko Kondaira-Lurraldearen agintepideei egokitu eta gara-adinera gabekoen babes eta kuradoretza-alorrekoak diren zerbitzuak, lanarizko baliapideak eta betebeharrak zehaztuz Aginte-Eskuraketetarako «Eusko Jaurlaritza - Bizkaiko Foru-Diputazioau Bitariko Batzordeak 1985.eko Ekainaren 20an egindako Osoko Bilkuran hartutako Erabakia onartzen da, eta Eraskin gisa argitaratzen da hori Dekreto honetan. Bigarren Atala.- Horren ondorioz, erabaki horretan aipatzen diren zerbitzuak, bertan adierazten deneantxe eta baldintzekin, eta erabakiaren idazkeran eta horrekin bateango zerrendetan ohartemandako lanarizko baliapideak, ogasunak, eskubideak eta betebeharrak Bizkaiko Kondaira-Larraldeari eskuratuta gelditzen dira. Hirugarren Atala.- Bitariko Batzordearen erabakian jarritako egunetik hasita izango du eskuraketa honek eragite-indarra. Laugarren Atala.- Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, aldi berean Bizkaiko Jaurerriko Aldizkari Ofizialean dagokion Foru-Dekretoa sartuz, eta aipaturiko Aldizkarietan argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Uztailak 2. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordea, XABIER GARCIA EGOTXEAGA Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailóurua, JON IMANOL AZUA MENDIAERASKINA Aginte-Eskuraketetarako «Eusko Jaurlaritza - Bizkaiko Foru-Diputazioa» Bitariko Batzordeko Idazkari den CARMELO ARCELUS MUXIKA JAUNAK, honako hau. EGIAZTATZEN DU: Autonomia Elkarte Osorako Erakundeenak diren gara-adineara gabekoen babes eta kuradoretza-alorreko zerbizuak Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari eskuratzea eraba.ki zela Batzordearen 1985.eko Ekainaren 20ko Osoko Bilkuran, ondoren aipatzen den modu eta neurritan: A) B izkaiko Kondaira-Lurraldearen gara-adinera gabekoen babes eta kuradortza-alorreango agintepidea: Abenduaren 18ko 3/ 1979 Oinarrizko Legez onartutako Euskal Herriarentzako Autonomia-Estatutoak, bere 10. ataleko 12, 14 eta 39. idazatietan, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari berari bakarrik aitortzen dio gizarte-sorozpidetza, gara-adinera gabekoen babes eta kuradoretza, birgizarteratze eta haur eta gazteentzako politika-alorretako agintepidea. Jaurlaritzak, bere aldetik, Maiatzaren 14ko 100/ 1982 Dekretoa dela bide, gara-adinera gabekoen babes eta kuradoretza eta birgizarteratze-agirrtepidea egiteratzeko ahalmena aitortzen dio Osaunketa eta Gizartesegurantza-Sailari, halako agintepidea gizarte-zebitzuen eremuari egokitzen zaiola ulertzen delako. Halaber, «Gizarte-Zerbitzuak» aipatuari buruzko Maiatzaren 20ko 6/ 1982 Legeak, bere 3. altalean, ekintza-eremu nagusien artetik honako hau aipatzen du: «Haurren eta gazteen ongundearen suztapena, gizarteari erabat egokitu dakizkion, familia-giro egoki bat gabekoak badira bereziki». Bestalde, «Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko ihardutze-Erakundeen arteko harremanak» aipatuari buruzko Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, bere -7 c) 1 eta 2 atalean, azken erakunde horiei aitortzen die Elkarte Osorako Erakundeek gizarte-sorozpidetza eta haur eta gazteentzako politika-alorretan dituzten legeak bere lurralde-barruan betearazteko agintepidea, azken hauek artez ihardun ahal izango dutenaren kaltetan gabe. B) Eskuratzen diren Zerbitzuak eta Erakundeak: 1. Bizkaiko Gara-adinera gabekoak Babesteko Elkartea arteztea eta eraentzea, indarreango legeek aitortzen dizkion egitekoekin batera. 2. Bizkaiko Kondaira-Lurraldean dauden babes eta kuradoretza-tegiak arteztea eta araentzea. 3. Herri-ikuskizunei buruzko zergen araentza, kontu-gargiketa, bilketa, ikuskaritza eta arakaketa, eta bai horiek emandako mozkinena ere, Bizkaiko Kondaira-Lurrakdearen eremu-burruan. C) Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako ogasun, eskubide eta betebeharrak. Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako ogasun, eskubide eta betebeharrak, zenbakiz la duen zerrendan agertzen dira. D) Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanariak. Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanariak, zenbakiz 2a duen zerrendan agertzen dira. E) Eskuraketa indarrean jartzea. Euskaratutako zerbitzuen lanarizko eta gauzazko baliapideen eskuraketa, 1985.eko Apirilaren lean jarriko da indarrean. Erasota gelditu dadin egiten dut egiaztagiri hau Gasteizen 1985.eko Ekainaren 20an. Lehendakariak, XABIER GARCIA EGOTXEAGA. JOSE M. MAKUA ZARANDONA. Idazkaria, CARMELO ARCELUS MUXIKA. TABLA
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Ikus: Ekainaren 19ko 195/1984 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Bizkaiko Kondaira-Lurraldearen arteko zerbitzuak emateko arauak onartuz.
- Ikus: Azaroaren 25eko 27/1983 LEGEA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen Arteko Harreman"ei Buruzkoa.
- Ikus: "Gizarte-Zerbitzuak" Maiatzaren 20ko 6/1982 LEGEA. Euskadiko Herri osoari, Legebiltzarrak Maiatzaren 20ko 6/1982, "Gizarte-Zerbitzuak" Legea, onartu duela jakinarazten zaio. Beraz, hori bete eta betearazi dezatela agintzen diet Euskadiko herritar guztiei.
- Ikus: Maiatzaren 14ko 100/1982 DEKRETOA, Jaurlaritzako Sail batzuk ezabatu eta agintepideak banatuz.