Arautegia
InprimatuMaiatzaren 21eko 229/1985 DEKRETOA, 1983.eko Abuztuko Euri-Erauntsiak ekarritako kalteak arintzera bideratutako ekintzen arta egiteko sortu ziren ihardutze-sailak Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordetzari izendatuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 159
- Hurrenkera-zk.: 1595
- Xedapen-zk.: 229
- Xedapen-data: 1985/05/21
- Argitaratze-data: 1985/08/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Ingurumena
Testu legala
Urtarrilaren 27ko 5/1985 Dekretoak Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze-alorrak zehazten ditu, bere 3. atalean Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordetzaren egitekoak jartzen dituela. Ekonomia-Gaietarako Lehendakaritza horrek, beste batzuren artean, Jaurlaritzako Ekonomia-Batzordea osatzen duten Sailen ekonomiaalorreko politika-bideak eta ekintzak elkarri egokitzea du bere egitekotzat. Hori horrela, Jaurlaritza-Legearen zortzigarren atalak ematen dizkidan eskubideez baliatuz, zera ERABAKITZEN DUT:Atal Bakarra.- 1983.eko Abuztuko Euri-Erauntsiek sortutako kalteak arintzeko asmoz bideratutako ekintzen zaintzarako sortu ziren ihardutze-sailak Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordetzari atxikitzen zaizkio. BALIOGABETZE-ERABAKIA Urtarrilaren 27ko 5/1985 Dekretoko 6. ataleko r) letra eta 13. ataleko 2. idaz-zatia baliogabeturik gelditzen dira. AZKEN ERABAKIA Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunean sartuko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Maiatzak 21. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.