Arautegia
InprimatuMartxoaren 5eko 98/ 1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen Zerbitzuak, eskulangintza-alorrari dagozkionetan, Bi.zkaiko Kondaira-Lurraldeari eskuratuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza; Industria eta Merkataritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 81
- Hurrenkera-zk.: 773
- Xedapen-zk.: 93
- Xedapen-data: 1985/03/05
- Argitaratze-data: 1985/04/18
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Merkataritza eta turismoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Honako arlo hauetan, bakarreangoa: «Kondaira-Lurraldea jabe deneko Agirigordetegi, Liburutegi, Arte Eder eta Eskulangintzari dagozkienetan.» B.- ESKUALDATZEN DIREN ZERBITZUEI ATXIKITAKO LANARIAK. Eskualdatzen diren zerbitzuei atxikitako lanariak 1 Eraskinean aipatzen dira. C.- AGINTEPIDEA ESKUALDATZEAREN INDARRA. Eskualdatzen diren egiteko eta zerbitzuen eskuraketak, 1985.eko Urtarrilaren lehenengotik hasita izango du indarra. Eta erasota gelditu dadin egiten dut egiaztapen hau, Gasteizen 1985.eko Otsailak 27.ean. Batzordeburuak, XABIER GARCIA EGOTXEAGA Jn. T.G. IMANOL MURUA Jn. T.G. Idazkaria, CARMELO ARCELUS MUJIKA.«Autonomia-Elkarte Osorako Erakunde eta Kondaira-Lurraldeetako Foru-Ihardutze-Sailen arteko Harremaneio buruzko Azaroaren 25eko 27/1988 Legeak, bere 7 a) 12 idazatian, honako agintepide hauek ematen dizkie Kondaira-Lurraldeei: «a) Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeek, bakoitzaren berarizko lege-jaurpideen arauera erabiliko duten bakarreango agintepidea izango dute honako gai hauetan: 12. Kondaira-Lurraldearen jabetzapeko Agirigordetegi, Liburutegi, Arte Ederrei eta Eskulangintzari datxezkien Erakustetxe eta Erakundeak». Ondorioz, Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak ezartzen duen Bitariko Batzordeak, Autonomia-Elkarte Osorako Erakunde eta Bizkaiko KondairaLurraldearen arteko Zerbitzu-Aldaketarako Arauak onartzen dituen Ekainaren l9ko 195/1984 Dekretoak ezartzen duenaren arauera, aipatutako agintepideei dagozkien zerbitzu, lanari, eskubide eta eginbeharrak zehaztu ditu, 1985.eko Otsailaren 27an egindako batzarrean guzti horiei buruzko erabakia hartu zuela. Horren ondorioz, Autonomia-Elkarte Osorako Erakunde eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko IhardutzeErakundeen arteko Harremanei buruzko Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak ezartzen duenaren arauera, Ekonomia-Gaietarako Sailburuordearen eta Industria eta Merkataritza-Sailburuaren baterako saloz, honako hau ERABAKITZEN DUT:I.Atala.- Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Aldaketetarako Bitariko Batzordeak 1985.eko Otsailaren 27an egindako Osoko Batzarrean onartutako eta Dekreto honen Eraskin gisa ematen den erabakia, hots, eskulangintza-alorreko zerbitzu, lanari, ondasun, eskubide eta eginbeharrekiko agintepideei buruzkoa hain zuzen, onartzen da. 2.Atala.- Ondorioz, Erabaki horretan zerrendatu, erabakian eta eraskin gisa ematen diren zerrendetan aipatzen diren lanari, ondasun, eskubide eta eginbeharrak Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari eskuratzen zaizkio, erabakian ezartzen diren modu eta baldintzen arauera. 3.Atala.- Bitariko Batzordearen erabakian ezartzen den egunetik hasita, izango du indarra aginte-eskuraketa horrek. 4.Atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta, egun berean, dagokion Foru-Dekretoa Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Aldizkari horietan argitara daitezeneko egunean izango dutela indarra. Gasteiz, 1985.eko Martxoak 5. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordea, JAVIER GARCIA-EGOTXEAGA. Industria eta Merkataritza-Sailburua, JOSE IGNACIO ARRIETA HERAS.ERASKINA CARMELO ARCELUS MUJIKA Jaunak, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru-Diputazioaren arteko AginteEskuraketarako . Bitariko Batzordeko Idazkari denez, honako hau EGIAZTATZEN DU: 1985.eko Otsailaren 27an egindako Batzordearen Osoko Bilkuran; ESKULANGINTZA-alorreko egiteko eta zerbitzuak Bizkaiko Foru-Diputazioari eskuratzea erabaki zela, honako era honetan: A.- BIZKAIKO FORU-DIPUTAZIOAREN AGINTEPIDEAK, ESKULANGINTZA-ALORRARI DAGOZKIONETAN. Abenduaren l8ko 3/1979 Oinarrizko Legez onartutako Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Autonomia-Estatutoko l0.ataleko l8.idazatiak, zera ezartzen du: ccEuskal Herriko Autonomia-Elkarteak, ondoko gaiei dagozkienean, bakarreango agintepidea du: 18. Arte Ederrak irakasteko eta bultzatzeko daudekeen Erakundeak. Eskulangintza.n Aipatutako Eskulangintza-alorreko egiteko eta zerbitzuak, industria, enerjia eta meatze-alorreko Erresumako zerbitzuak Euskal Herriko Autonomia Elkarteari eskuratzeari buruzko Maiatzaren 8ko 1255/ 1981 ErregeDekretoaren indarrez eskuratu zitzaizkion AutonomiaElkarteari; eta industria, enerjia eta meatzetako Erresumako zerbitzuak Autonomia-Elkarteari eskuratzeari buruzko Agintepide-Aldaketetarako Bitariko Batzordearen erabakia argitaratzea onartzen zuen Industria-Sailaren 1981.eko Uztailaren 6ko Dekretoa oinarritzat hartuz Industria eta Merkataritza-Sailari izendatu zitzaizkion. «Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailen arteko Harremanei» buruzko Azaroaren 25eko 27/1985 Legeko T.atalak, honako agintepide hauek ematen dizkie Kondaira-Lurraldeei: I- Honako arlo hauetan, bakarreangoa: «Kondaira-Lurraldea jabe deneko Agirigordetegi, Liburutegi, Arte Eder eta Eskulangintzari dagozkienetan». B.- AGINTEPIDEA ESKUALDATZEAREN INDARRA. Eskualdatzen diren egiteko eta zerbitzuen eskuraketak, 1985.eko Urtarrilaren lehenengotik hasita izango du indarra. Eta erasota gelditu dadin egiten dut egiaztapen hau, Gasteizen 1985.eko Otsailak 27.ean. Batzordeburuak, XABIER GARCIA EGOTXEAGA Jn. T.G. JOSE MARIA MAKUA ZARANDONA Jn. T.G. Idazkaria, CARMELO ARCELUS MUJIKA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: Ekainaren 19ko 195/1984 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Bizkaiko Kondaira-Lurraldearen arteko zerbitzuak emateko arauak onartuz.
- Ikus: Azaroaren 25eko 27/1983 LEGEA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen Arteko Harreman"ei Buruzkoa.