Arautegia
InprimatuMartxoaren 5eko 48/1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek, Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari, Ekintza Nekagarri, Osasunkaitz, Kaltekor eta Arriskugarriei dagozkienetan, agintepideak eskuratzeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza; Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 51
- Hurrenkera-zk.: 555
- Xedapen-zk.: 48
- Xedapen-data: 1985/03/05
- Argitaratze-data: 1985/03/06
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
«Autonomia-Elkarte Osoko Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko Harreman»ei buruzko Azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 7 c) 6 Atalak, honako agintepide hauek ematen dizkie Kondaira-Lurraldeei: Etxebizitzetarako hiri-lurretan garri daitezkeen ekintza nekagarri, osasunkaitz, kaltekor edo arriskugarrien zermugapenerako, horientzako onbideratze-neurriak emateko, ikuskaritzarako eta zigortzeko ahalmen-gaietan, Elkarte Osorako Erakundeen legabideak bere mugartean egiteratzea dagokie Kondaira-Lurraldeei; beti ere, Kondaira-Lurralde edo Elkarteaz besteko Herri-Izaiki bakar bat baino hartu ez dezatenaren baldintzapean eta Legeak Udal-Erakundeei ematen dizkien agintepideen kaltetan gabe. Horren ondorioz, Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoan ohartemandako Bitariko Batzordeak, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Gipuzkoako Kondaira-Lurraldearen arteko Zerbitzu-Eskuraketak egiteko arauak onartzeari buruzko Ekainaren 19ko 196/ 1984 Dekretoan agintzen denarekin bat etorriz, agintepide horiei atxikitako zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztu ditu, guzti horri buruzko erabakia 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartu zuela. Hori dela eta, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurradeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Legeko Azkeneko Erabakietatik Lehenengoak dioena betez, arauera, Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordeak eta Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuak batean egindako saloz, Jaurlaritza-Batzordeak 1985.eko Martxoaren 5ean egindako bilkuran onartu ondoren honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeak ekintza nekagarri, osasunkaitz, kaltekor eta arriskugarrien gaietan dituen agintepideei dagozkien zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztuz, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakia onartzea. Erabaki hori Dekreto honen Eraskin gisa ematen da. Bigarren Atala.- Horren ondorioz, erabaki horretan aipatzen diren zerbitzuak, bertan agertzen direneko modu eta baldintzekin, eta erabaki-idazkeran eta eraskinetango zerrendetan jarritako lanarizko baliapide ogasun, eskubide eta betebeharrak Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari eskuratuta gelditzen dira Hirugarren Atala.- Aginte-Eskuraketa honek, Bitariko Batzordearen erabakian zehaztutako egunetik hasita izango du eragite-indarra. Laugarren Atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, dagokion Foru-Dekretoa bere aldetik Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean sartuko dela, eta aipaturiko Aldizkarietan argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Martxoak 5. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordea, XABIER GARCIA EGOTXEAGA. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailbura, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA.ERASKINA CARMELO ARCELUS MUJIKA Jaunak, «Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko Harreman»ei buruzko Legearen Lehenengo Aldibaterako Erabakian ohartemandako Eusko-Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordearen Idazkari denez, honako hau EGIAZTATZEN DU: Batzordeak, 1985.eko Otsailaren 27an egindako Osoko Bilkuran, etxebizitzetarako hiri-lurretan jarri daitezkeen Ekintza Nekagarri, Osasunkaitz, Kaltekor eta Arriskugarrien zermugapenerako, horientzako onbideratze-neurriak emateko, ikuskaritzarako eta zigortzeko gaietarako Euskal Herriko Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen zerbitzuak Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari eskuratzea erabaki zen, ondoren esaten denaren arauera A) EUSKO JAURLARITZARI DAGOZKION AGINTEPIDEAK Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Legearen 7. ataleko c) txatalaren 6. idazatiak, etxebizitzatarako hiri lurretan jarri daitezkeen Ekintza Nekagarri, Osasunkaitz, Kaltekor edo Arriskugarrien zermugapenerako, horientzako onbideratze-neurriak emateko, ikuskaritzarako eta zigortzeko ahalmena, Kondaira-Lurralde edo Elkarteaz besteko Herri-Izaiki bakar bat baino gehiago hartu dezatenetan, Eusko Jaurlaritzari gordetzen dio. Horien estadistika-bideak egiteko xedez, Gipuzkoako Foru Diputazioak, zermugatutako ekintzen hileroko txosten bat, dagozkien xehetasunak eta guzti, Eusko Jaurlaritzari bidali beharko dio. B) ESKURATZEN DIREN ZERBITZU ETA ERAKUNDEAK 1. Bitariko Batzordearen erabaki hau onartzezko Dekretoa indarrean sartu dadinetik hasita, orainarte Eusko Jaurlaritzako Lurralde-Antolaketa eta Garraio-SaiIak betetzen zituen honako egiteko eta zerbitzu hauek, Gipuzkoako Foru Diputazioak bere gain hartzen ditu: a) Etxebizitzetarako hiri-lurretan jarri daitezkeen Ekintza Nekagarri, Osasunkaitz, Kaltekor edo Arriskugarrien zermugapena, horientzako onbideratze-neurriak ematea, ikuskaritza eta zigortzeko ahalmena, Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeko dagozkien udaletako teknika-zerbitzuek edo Idazkariak, hirilurrak direnaren erizpena ematen baldin badute. b) Etxebizitzetarako hiri-lurretan jarri ez baina berez jarri daitezkeenetakoak izan daitezen ekintza nekagarri, osasunkaitz, kaltekor edo arriskugarri guztien zermugapena, horientzako onbideratze- neurriak ematea, ikuskaritza eta zigortzeko ahalmena, betiere, aurrez, Eusko Jaurlaritzak ekintza horiei buruzko onbideratze-neurri orokorrak finkatzeko lege-egiterapena egin baldin badu. C) GIPUZKOAKO FORU-DIPUTAZIOAK EUSKO JAURLARITZATIK HARTZEN DITUEN ETA ESKURATUTAKO ZERBITZUETAKOAK DIREN GIZAKI-ESKUARTEEN BALIO-NEURKETA Ez da gizaki-eskuarterik eskuratzen. D) ESKURATZEN DIREN ONDASUNAK Eraskin gisa ematen den lehenengo zerrendakoak E) ESKURAKETAK INDARREAN SARTZEA Eskuraketa honen eragite-indarra 1985.eko Urtarrilaren 1etik hasiko da. Eta erasota geldi dadin ematen dut egiaztagiri hau, Gasteizen, 1985.eko Otsailaren 27an Batzordeburuak, XABIER GARCIA EGOTXEAGA. JN. T. G. IMANOL MURUA ARREGI. JN. T. G. Idazkaria, CARMELO ARCELUS MUJIKA. JN.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: Ekainaren 19ko 196/1984 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Gipuzkoako Kondaira-Lurraldearen arteko zerbitzuak emateko arauak onartuz.
- Ikus: Azaroaren 25eko 27/1983 LEGEA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen Arteko Harreman"ei Buruzkoa.