Arautegia
InprimatuMartxoaren 5eko 46/1985 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeengandik Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari, Garraio-alorreko Zerbitzuak eskuratzeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza; Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 51
- Hurrenkera-zk.: 553
- Xedapen-zk.: 46
- Xedapen-data: 1985/03/05
- Argitaratze-data: 1985/03/06
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
«Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bere Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko Harreman»ei buruzko Azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 7.8 Atalak, Kondaira-Lurraldeei honako agintepide hauek ematen dizkie: - Egitamugintza, Egitasmogintza, Eraikintza, Errepide eta bideen Zaintza, Eraldakuntza, Dirubidetza, Erabilketa eta Ustiaketa. Horren ondorioz, Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoan ohartemandako Bitariko Batzordeak Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Gipuzkoako Kondaira-Lurraldearen arteko Zerbitzu-Eskuraketak egiteko arauak onartzeari buruzko Ekainaren 19ko 196/ 1984 Dekretoan agintzen denarekin bat etorriz, agintepide horiei atxikitako zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztu ditu, guzti horri buruzko erabakia 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartu zuela. Hori dela eta, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurradeetako Foru-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak dioenaren arauera, Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordeak eta Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuak batean egindako saloz, Jaurlaritza-Batzordeak 1985.eko Martxoaren 5ean egindako bilkuran onartu ondoren honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Errepide eta bide-alorretan Gipuzkoako Kondaira-Lurraldearen agintepideei dagozkien zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztuz, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakia onartzea. Erabaki hori Dekreto honen Eraskin gisa ematen da. Bigarren Atala.- Horren ondorioz, erabaki horretan . aipatzen diren zerbitzuak, bertan agertzen direneko modu eta baldintzekin, eta erabaki-idazkeran eta eraskinetango zerrendetan jarritako lanariak, baliapide, ogasun, eskubide eta betebeharrak Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari eskuratuta gelditzen dira. Hirugarren Atala.- Aginte-Eskuraketa honek, Bitariko Batzordearen erabakian zehaztutako egunetik hasita izango du eragite-indarra. Laugarren Atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, dagokion Foru-Dekretoa bere aldetik Gipuzkoako Probintziako Aldizkari Ofizialean sartuko dela, eta aipaturiko Aldizkarietan argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Martxoak 5. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordea, XABIER GARCIA EGOTXEAGA. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA. ERASKINA CARMELO ARCELUS MUJIKA Jaunak, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeko Idazkari denez, honako hau EGIAZTATZEN DU: Batzorde horrek, 1985.eko Otsailaren 27an egindako Osoko Bilkuran, Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari errepide eta bideen zerbitzuak, honako modu eta neurri hauetaz, eskuratzea onartu zuela: A) Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari dagozkion agintepideak. Egiteko eta zerbitzu-eskuraketa hau, «Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutza-Erakundeen arteko Harreman»ei buruzko Azoroaren 25eko 27/1983 Legearen 7. ataleko a) letrako 8. idazatian ohartemandakoaren babespean egiten da, Euskal Herriko Autonomia Estatutoko 10. ataleko 34 idazatian esandakoei buruzkoetan. B) Eskuratzen diren egitekoak. Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari honako hauek eskuratzen zaizkio: a) Gaur arte Euskal Herriko Autonomia-Elkartearenak izan diren errepide, bideekiko eta baimen jaurpideari atxikita ez dauden bidegurenekiko egitamuketa, egitasmoak, egitea, horiei eustea, aldatzea, horien dirubideak, erabilpena eta ustiaketa betetzeko gaietan, egiteko eta agintepide guztiak, bere kondaira-lurraldeko mugarte barruan dauden zatietan, oinarrizko sareetako osagarrizko eta lurralde-mailakoak ere bertan direla. b) Azaroaren 25eko 27/1983 Legean ohartemandakoaren arauera, Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeak Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek onartutako Orotariko Errepide-Egitamuan jarri daitezen teknikazko eta bide seinaleentzako arauak jarriko ditu indarrean bere bide sareetan. c) Erresumako Errepide-sarearen jarraipen izan edo elkarteaz besteko beste Herri-Erakundeenei edo Kondaira-Lurraldeetakoei heurei atxiki dakizkienetan esanda ko Errepide-Egitamu horretan jarri daitezen aintzin-neurriak, helburuak, lehentasunak eta hobekuntzak egingo ditu gutxienez eta, horren ezean, 1980.eko irailaren 25ean onartutako Erresumaren eta Autonomia-Elkartearen arteko Eskuraketetarako Bitariko Batzordearen erabakiaren ondoriozkoetan erabilgarri diren Erresumako legeetan jarri daitezenak. d) Gipuzkoako Kondaira-Lurraldea, Erresumak nazioarte-mailako itune, hitzarmen edo aholkuen esanari atxikiz errepideak egiteari eta bere onean eusteari buruz eman ditzan guztizko heineko teknika arauei atxikiko zaie, Euskal Herriko Autonomia-Estatutoko 20.3 atalean finkatutakoaren arauera. Orobat, Gipuzkoako Kondaira Lurraldea, Erresumaren babes-arrazoiak direla bide, errepideak egiteko, bere onean iraun arazteko eta ustiatzeko, Erresumak eman litzakeen oharpideei atxikituko zaie. e) Autonomia Elkartearen, Erresumaren, Kondaira Lurraldeen edo Autonomia Elkartetik kanpoko bestelako Herri-Erakundeen egitamuen ondorioz, beren taiuketak beste Kondaira-Lurralderen bat edo horien mugakideak hartzen ditueneko elkartzebideak egin beharko balira, egitamu horiek antolakidetu egingo lirateke, elkarren ahalmen eta aginpideak oinarritzat hartuz. C) Eskuratzen diren Erakundeak. 1. Errepideetarako Gipuzkoako Ordezkaritza eskuratzen da, horren buru, Errepideetarako Gipuzkoako Ordeskaria dagoela eta honako egitura hau duela: - Egitasmo eta Lan-Saila. 2 Idazgu-saila. - Euste eta Ustiatze Saila. 2 Idazgu-saila. - Guztizko Arazoetarako Idazgu-Saila. Egitekoak. Errepideetarako Gipuzkoako Ordezkaritzak honako egiteko hauek ditu: bere agintepeko errepide eta bideekiko egitasmoak, egitea, horiei eustea, aldatzea, horietarako dirubideak, erabilpena eta ustiako. ta. D) Eskuratzen diren ogasunen zerrenda. Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako ogasunak 1. Eraskinean agertzen dira. E) Eskuratzen diren zerbitzuei eta Erakundeei atxikitako Lanarigoa. Eskuratzen diren zerbitzuei eta Erakundeei atxikitako lanarigoa, 2. Eraskinean agertzen da. F) Diruizendapenak. Errepideei dagozkienez, Lurralde-Antolaketa, Garraio eta Turismo-Sailak, Uholde-Sailak, eta Lurralde-Arteko Ordain-Baltzak hartu eta 1984.erako diruegitamuetan «agertzen» diren (D) zorrak, Eusko Jaurlaritzak kendu beharko ditu. G) Eskuraketen eragite-indarra. Eskuratutako zerbitzuen lanarigo eta eskuarteen eskuraketak, 1985.eko Urtarrilaren 1az gerokoa izango du eragite-indarra. Eta horrela erasota geldi dadin egiten dut egiaztapen hau, Gasteizen, 1985.eko Otsailaren 27an. Batzordeburuak, XABIER GARCIA EGOTXEAGA JN. T. G. IMANOL MURUA ARREGI JN. T. G. Idazkaria, CARMELO ARCELUS MUJIKA JN. TAULA«Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bere Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakudeen arteko harreman»ei buruzko Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, 10. Atalean, honako agintepide hauek aitortzen dizkie Kondaira Lurraldeei: Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei, Errepidetikako Garraio Mekanikoen Alorreango Legegintza, Araudi-Egiterapena, Goren Ikuskaritza, Egitamugintza eta Erakidetasun-agintepideak dagozkie; Kondaira-Lurraldeak, gaurregun Arabak bere lurraldean (indarrean dauden Erresumarekingo hitzarmenekin bat etorriz) dituen ahalmen berberak eta izaera berdinez egiteratuko dituela. Horren ondorioz, Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoan ohartemandako Bitariko Batzordeak, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Gipuzkoako Kondaira-Lurraldearen arteko Zerbitzu-Eskuraketak egiteko arauak onartzeari buruzko Ekainaren 19ko 196/ 1984 Dekretoan agintzen denarekin bat etorriz, agintepide horiei atxikitako zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztu ditu, guzti horri buruzko erabakia 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartu zuela. Hori dela eta, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurradeetako Foru-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak dioenaren arauera, Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordeak eta Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuak batean egindako saloz, Jaurlaritza-Batzordeak 1985.eko Martxoaren 5ean egindako hilkuran onartu ondoren honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.-Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeak Garraio-alorrean dituen agintepideei dagozkien zerbitzu, lanarigo, ogasun, eskubide eta betebeharrak zehaztuz, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak 1985.eko Otsailaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakia onartzea. Erabaki hori, Dekreto honen eraskin gisa ematen da. Bigarren Atala.- Horren ondorioz, erabaki horretan aipatzen diren zerbitzuak, bertan agertzen direneko modu eta baldintzekin, eta erabaki-idazkeran eta eraskinetango zerrendetan jarritako lanariak, ogasun, eskubide eta betebeharrak Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari eskuratuta gelditzen dira. Hirugarren Atala.- Aginte-Eskuraketa honek, Bitariko Batzordearen erabakian zehaztutako egunetik hasita izango du eragite-indarra. Laugarren Atala.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren AIdizkarian argitaratuko da, dagokion Foru-Dekretoa bere aldetik Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean sartuko dela, eta aipaturiko Aldizkarietan argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Martxoak 5. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordea, XABIER GARCIA EGOTXEAGA. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA. ERASKINA CARMELO ARCELUS MUJIKA Jaunak, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeko Ikaskari denez, honako hau EGIAZTATZEN DU: 1985.eko Otsailaren 27an egindako Batzordearen Osoko Bilkuran, Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari, Euskal Herriko Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen menpeko izandako garraio-zerbitzuak eskuratzea erabaki zela, honako era honetan: A) AUTONOMIA-ELKARTE OSORAKO ERAKUNDEEK ETA GIPUZKOAKO KONDAIRA-LURRALDEAK GARRAIO-ALORREAN DUTEN AGINTEPIDEA. «Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bere Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko harreman»ei buruzko Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, 10.Atalean, honako agintepide hauek ezartzen ditu: Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei, Errepidetikako Mekanikazko Garraioen Alorreango Legegintza, Araudi-Egiterapena, Goren Ikuskaritza, Egitamugintza eta Erakidetasun-agintepideak dagozkie; Kondaira-Lurraldeek, gaurregun Arabak bere lurraldean (indarrean Erresumerekingo hitzarmenekin bat etorriz) dituen ahalmen berberak eta izaera berdinez egiteratuko dituztela. GIPUZKOAKO FORU-DIPUTAZIOARI DAGOZKIONAK A.1) ERREPIDEZKO GARRAIOETAN -Gipuzkoako garraioen egitamuketa egiteratzea. -Gipuzkoako garraioen arduralaritza-egitamuketa egiteratzea. - Euskal Herriko Garraio-Artezkaritzan eskuhartzea, lurralde -mailan. - Euskal Herriko Garraio-Batzordeko Gipuzkoako Ordezkaritzako lehendakaritza. - Garraioari buruzko informatika-bidezko xehetasunak Eusko Jaurlaritzarekin trukatzea. - Bere agintepeko diren zerbitzuak sailkatzea. - Bere agintepeko zerbitzuetan, errepidezko garraioa suztatzea. -Garraioari dagozkionetan, zaingo-indarren eta garraio-ikuskaritzaren arteko ekintzak, etengabe, erakidetzea. A.2) BIDARIEN ERREPIDEZKO ARAUPEANGO HERRI-ZERBITZUETAN - Honako zerbitzu hauek sortaraztea, horietarako baimenak ematea, bateratzea, ugariagotzetea, bateratzea, ugariagotzea, gehitzea, kentzea, aunitz eratakoak ezartzea eta berreskuratzea, honako kasu hauetan: - Oso-osoan Gipuzkoako lurreremu barruan, egin daitezenean. - Gipuzkoaz kanpo izan arren, honetaz at garraio egiteko debekua izan dezatenean. - Autonomia-Elkartearen agintepeko izan eta aurrekoetan sartuta ez egon arren, Gipuzkoa barruan bidezatirik handiena egin dezatenean. - Prezio-taulak onartzea. - Ibilgailuak zerbitzuetako erroldean sartzeko eta erroldetik kentzeko baimenak ematea eta agintzea. - Bere agintepeko diren zerbitzuetako sari-taulen prezioak beheratzeko baimenak ematea. A.3) BIDARIAK ERREPIDEZ GARRAIATZEKO AUKERANGO HERRI-ZERBITZUETAN - Gipuzkoan errolderatutako garraio-agiriak ematea edo baliogabetzea, Autonomia-Elkarteari izendatutako zenbatekoaren arauera. - Aideportuetako, portuetako, tren eta autobus geltokietako eta udal-zuduez gainetiko gainontzeko lekuetako, gidari gabeko eta alogerango auto arinek, Gipuzkoako eremu barruan, zerbitzuak egiteko jaurpidetza finkatzea. -Gipuzkoako herrietarako joanetorridun zerbitzuetarako baimenak ematea. - Autonomia-Elkartearen agintepeko izan eta banan-banan dirueskuraketa egiten deneko berarizko zerbitzuetarako baimenak ematea, garraioaren zio den herria Gipuzkoan egon dadinean. A.4) MERKATALGAIEN ERREPIDEZKO HERRI-GARRAIOETAN - Gipuzkoan errolderatutako garraio-agiriak ematea edo baliogabetzea, Autonomia-Elkarteari izendatutako zenbatekoaren arauera. -Zatikako garraiagai-zerbitzutarako baimenak ematea edo baliogabetzea: - Oso-osoan Gipuzkoako eremu barruan egin daitezenean. - Gipuzkoaz kanpo izan arren, honetaz at garraioa egiteko debekua izan dezatenean. - Autonomia-Elkartearen agintepeko izan eta aurrekoetan sartu ez arren, Gipuzkoa barruan bidezako eremu barruan izan eta amaiera Autonomia-Elkarteko eremu barruan izan dezaten berarizko garraioetarako baimenak ematea. - Nondikakoa Gipuzkoaren mugartean eta norakoa Elkartearenean izan dezaten berarizko garraio-zerbitzuetarako baimenak ematea. - Bere agintepeko ez izan arren, Gipuzkoatik igarotzen diren berarizko garraioei buruzko berri ematea. - Gipuzkoan errolderatutako ibilgailuentzako bide luzeko baimenak ematea - Gipuzkoan egoitza duten Garraio-Etxetarako baimenak ematea. A.5) ERREPIDEZKO NORNABAKO-JABETZAPEKO GARRAIOETAN Gipuzkoan errolderatutako garraio-agiriak ematea edo baliogabetzea, Autonomia-Elkarteari izendatutako zenbatekoaren arauera. A.6) ERREPIDEZKO GARRAIOETARAKO AZPIEGITURETAN - Benetan hirigune diren eta hirigunetzat jotzen direnak mugatzea. - Autobusentzako bidaburuak suztatzea, horietarako baimenak ematea eta/edo ezartzea, eta horientzako sari-taulak ezartzea. - Hirira gabeko kokatze lekuak suztatzea, horietarako baimenak ematea eta/edo horien ustiaketa egitea. -Garraioetarako azpiegitura suztatzea (estalpelekuak, geltokiak, iragarkiak, e.a.). A.7) GARRAIOAREN IKUSKARITZA ETA ZIGORPIDEETAN - Diputazioaren agintepeko Ikuskaritzarako Buruzagiak, Arartekariak eta Laguntzaileak izendatzea. - Errepidezko garraioaren artezko ikuskaritza Gipuzkoan egitea, zaingo-indarrekin elkarkidetuz. - Eusko Jaurlaritzarekin eta/edo Diputazio batzurekin batera, Autonomia Elkartearen eremu barruan, garraio-ikuskaritzarako berarizko ekintzak antoletzea. - Gipuzkoan egindako hutsegatikako zigor-zehaztapidetzei bideak eginaraztea eta horiei ebazpena ematea. - Berak ezarritako zigor zehaztapidetza ondoriozko egitebidezko dirueskuraketari bideak egiteratzea. B) EUSKO JAURLARITZAK GIPUZKOAKO FORU-DIPUTAZIOARI ESKURATZEN DIZKION ZERBITZUAK ETA ERAKUNDEAK. Gipuzkoako Garraioetarako Lurralde-Zerbitzua. Garraio, Elkartzepide eta Itsas-Arazoetarako Saileko Lurralde-Buruzagitza izeneko Lurralde-Zerbitzu hau, Irailaren, 28ko 104/ 1981 Dekretoz sortarazi zen. Horren burutza, dekretoz izendatutako Lurralde-Buruzagiak izango du, Lehen-MaiIako Buruzagi Maila izango duelarik. Sailaren Ihardutze-egiturari buruzko Uztailaren 10.eko 223/1984 Dekretoaren indarrez, Buruzagitza horrek «Gipuzkoako Garraio-Zerbitzua»-ren izena hartu zuen. Orain arte Lurralde-Zerbitzuari emandako egiteko guztiak Foru-Diputazioari eskuratu zaizkio; erabaki honen bidez, zerbitzu honen lanarizko eta gauzazko eskuarteak ere eskuz aldatzen direla. C) EUSKO JAURLARITZAK GIPUZKOAKO FORU-DIPUTAZIOARI ESKURATZEN DIZKION ZERBITZUEI ATXIKITAKO OGASUN, ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK. C.1) OGASUNAKI. Eraskinean dagoen zerrendaren arauera, Gipuzkoako Lurralde-Zerbitzuari atxikitako ogasunak. C.2) ESKUBIDEAK Bat ere ez. C.3) BETEBEHARRAK Eibar-Gasteiz eta Hijuelas eta Durango-Oñati bidariak errepidez garraiatzeko araupeango herri-zerbitzuen ustiaketaren babesa, Celestino Idarreta eta bere semeengandik birreskuratutakoak. D) EUSKO JAURLARITZAK GIPUZKOAKO DIPUTAZIOARI ESKURATZEN DIZKION ZERBITZUEI ATXITAKO LANARIAK.II. Eraskineko zerrendaren arauera, Lurralde-Zerbitzuaren lanariak. E) ESKURATZEN DIREN ZERBITZUETAN HUTSIK DAUDEN LANPOSTUAK. Ez dago lanpostu-hutsunerik zerbitzu hauetan. F) ESKURATZEN DIREN DIRUIZENDAPENAK. Ez da diruizendapenik ezkuratzen. G) ESKURAKETAREN ERAGITE-INDARRA. Eskuratutako zerbitzuen lanarizko eta gauzazko eskuarteen eskuraketak, 1985.eko Urtarrilaren lean izango du eragite-indarra. Eta erasota geldi dadin egiten dut egiaztapen hau Gasteizen 1985.eko Otsailaren 27an. Batzordeburuak, XABIER GARCIA EGOTXEAGA JN. T.G. IMANOL MURUA ARREGI JN. T.G. Idazkaria, CARMELO ARCELUS MUJIKA JN.ANEXO TAULA
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: Ekainaren 19ko 196/1984 DEKRETOA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Gipuzkoako Kondaira-Lurraldearen arteko zerbitzuak emateko arauak onartuz.
- Zuzendutakoa: Martxoaren 5eko 46/ 1985 DEKRETOARI, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeengandik Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeari garraio alorreko-zerbitzuak eskuratzeari buruzkoari. (Huts zuzenketa).
- Ikus: Azaroaren 25eko 27/1983 LEGEA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen Arteko Harreman"ei Buruzkoa.