Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Urtarrilaren 27ko 6/1985 DEKRETOA, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia sortzezkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 21
  • Hurrenkera-zk.: 181
  • Xedapen-zk.: 6
  • Xedapen-data: 1985/01/27
  • Argitaratze-data: 1985/01/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak

Testu legala

Jaurlaritzari buruzko 7/1981 Legearen arauera Lehendakariari dagozkion egitekoak betetzeko, batetik, eta Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailak, Lehendakariaren ordezko edo laguntzaile gisako egitekoak ez, berezko egitekoak baizik betetzen dituen Arduralaritzako ihardutze-sail denez, duen berezkotasunaren ondorioz, bestetik, aholkugarri gertatzen da Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren artezko menpeko diren laguntzazko ihardutze-sail guztien goren-artezkaritza egin dezan ihardutze-sail bat sortaraztea; hori, Sailburuek eta Arduralaritzako Goren-Kargudunek berenez dituen ahalmenen kaltetan gabe. Horren ondorioz, Jaurlaritzari buruzko Legeak ematen dizkidaten agintepideez baliatuz, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala. 1.- Lehendakariaren artezko menpekotasunez eta berari leguntzeko ihardutze-sail, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia sortarazten da. 2.- Jaurlaritzaren Lehendakaritzari laguntzeko ihardutze-sail guztiak, egituraz nahiz ihardutzez, Idazkaritza Nagusiaren menpe egongo dira. Bigarren Atala. 1.- Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren Idazkari Nagusia izango da Jaurlaritzaren Adierazle. 2.- Adierazle denez Jaurlaritzaren Bilkuretan egongo da, hitz egiteko eskubidez baina boto ematekorik gabe. Bertan eskuhartutako edo egondako Jaurlaritzaren eztabaidaketak isilpean gordetzera behartuta egongo da. Hirugarren Atala. Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiak, politika eta teknika-gaietan Lehendakariaren ihardutze-sail aholkulari denez, honako egiteko hauek izango ditu: a) Lehendakariari politika eta teknika-gaietan behar ainako argipide ematea, Sailburuek berenez dituzten egitekoen kaltetan gabe. b) Eskatu dakizkion gaietan, aholkuak ematea. c) Lehendakariak eskatu diezaion ezein argipide-txosten, azterlan edo ihardun egitea. Laugarren Atala. Beti ere, honako hauek izango dira Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiaren menpeko: a) Lehendakariaren Lantaldea. b) Jaurlaritzaren Albiste-Idazgua. c) Gizarte-Azterlanerako Lantaldea. Boskarren Atala. 1.- Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren ldazkari Nagusiak, Jaurlaritzari buruzko Legeak dioenaren ondorioetarako, Sailburuorde-maila izango du, ondoko idazatian jartzen diren salbuespenekin. 2.- Honako hauek dagozkio Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren Idazkari Nagusiari: a) Idazkaritzako kideen eta honen menpeko ihardutze-sailen egitekoak, azken hauek ihardutze-sail horietako buruen bitartez, finkatzea. b) Lehendakaritzaren Diruegitamuaren Aintzin-Egitasmoa gertatzea eta Diruegitamuaren guztizko ardura edukitzea. c) Sailburuek, arduralaritza-erakuntzaren eta eraentzaren gaietan dituzten ahalmenak heurak izango ditu bere menpeko zerbitzuei dagozkienetan hots, arduralaritza-akurapenak egitea, zerbitzuen artezkaritza eta ikuskaritza, herri-lanariak izendatzea eta kentzea, beste ihardutze-sailen agintepeko ez izan eta Idazkaritzak bere dituen diruak erabiltzea, zigortze-ahalmena eta horrelatsuko beste batzuk. Seigarren Atala. Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren Idazkari Nagusia Lehendakariak izendatu eta kenduko du bere kabuz. Azken Erabakia. Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean sartuko da indarrean. Gasteizen, 1985.eko Urtarrilak 27. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.