Arautegia
InprimatuAbenduaren 27ko 381/ 1984 DEKRETOA, Ertzaintza-alorrean Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1984.- erako Diruegitamuango eskuarte-izendapenen Eraldaketaz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 9
- Hurrenkera-zk.: 65
- Xedapen-zk.: 381
- Xedapen-data: 1984/12/27
- Argitaratze-data: 1985/01/14
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Ogasun; Herrizaingoa; Ekonomia
Testu legala
Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1984.erako Guztizko Diruegitamuei buruz, Abenduaren 20ko 30/1983 Legeraren 12garren Ataleko 3garren zenbakiko a) hizkian agindutakoaren arauera, Ertzaintza-alorrean Autonomia-Elkartearen agintepideak (bai Gaikuntza-Aldian dauden ertzainei dagozkienak baita zerbitzuan daudenei dagozkienak ere) ordaintzeko izendatutak diruizendapen aldakortzat, hartuko dira. Aurreko zatiak aipatzen dituen diruizendapenak, hots, aldakortzat zermugatutakoak, Ertzainari dirubideak egiterari buruz Kupoarekiko Bitariko Batzordearen Erabakietan ezarritakoaren arauera erantsiak edo haundiagotuak eta indargabetuak edo murriztuak izan daitezke. Diruizendapenen aldaketa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua izango den Jaurlaritzaren Dekreto bidez egingo da. Kupoarekiko Bitariko Batzordeak, 1982.eko Irailaren 29ko eta Azaroaren 10eko bilkuretan eta Abenduaren 29ko 3531/1981 Errege-Dekretoan agindutakoa betez, ihardunaren xahupen-neurriaren eta azpiegiturarako eta antolapiderako eskuarteen zermugapena egin zuen. Segurantza-Batzordearen erabakiz, Ertzaintzaren Ikastegian Gaikuntza-aldian dauden ikasleen zenbatekoa 1984.erako ezarri ondoren eta dagozkien ikasle-talde horien ikastaroak amaitu ondoren, zerbitzuan dagoen ertzaintzaren hasierako diruegitamu-izandepenaren aldaketa egingo da, diruegitamu-atal hori dela eta Euskal Herriko Autonomiadun-Elkarteak zorpidetzat bereganatutako zenbatekoari egokitzeko xedez; guzti hori, Ekonomia eta Herriogasun eta Herrizaingo-Sailek, batera, horri buruz ateratako txostenean oinarrituz. Hori dela eta, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuak lehen esandako Erizpen hori oinarri duela egindako saloz, eta Jaurlaritzak 1984.eko Abenduaren 27an egindako Osoko Bilkuran aztertu ondoren, honako hau, ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala: Autonomia-Elkarteko 1982.eko Diruegitamuango Diru-Eskuarteen Eraldaketa. 09 Sailean, Herrizaingoan, 08 Zerbitzuan eta "Zerbitzuan dagoen Ertzaintza"-n sartutako diruizendapenen aldaketa onartzen da, xahupen-egoera berrehun eta berrogeita hamazortzi miloi zazpirehun eta lau mila zazpirehun eta larogeita bat (258.704.781) pesetatan gehituz. Bigarren Atala: Diru-eskuarteak eraldatzeari darizkion ondorioak. Ekonomia eta Herriogasun-Sailak honako hau egingo du: a) Aurreko Atalean aipatzen diren aldaketak Euskal Herriko Autonomiadun Elkartearen 1984.erako Diruegitamuan sartu, dagozkien lege-ondorioekin eta bereziki, zenbatzeketa, egiteratze eta kontu-garbiketa zuzenekoak. b) Foru-Diputazioek Erresumari 1984.eko Behin-behingo Kupoa ordaintzeko Euskal Herriko HerriogasunNagusiari egin beharreko diru-ekarketetatik berrehun eta berrogeita hamazortzi miloi zazpirehun eta lau mila zazpirehun larogeita bat (258.704.781) peseta kendu; hori, Abenduaren 20ko 30/1983 Legearen 33garren Atalean jasotzen denez, 1984.erako Foru-Diputazioek Autonomiadun Elkartearen Diruegitamuei eskitratutako diru-ekarketen eta Autonomiadun Elkarteak Ertzaintza-alorrean bereganatutako agintepidearen aldatutako neurketaren (1984.eko Behin-behingo kupoaren kontu-garbiketetan adierazitakoa) aldearen ondoriozkoa delarik. Foru-Diputzioen haserako ekarketak...6.561.856.172 1984.eko Kupoan, Ertzainarekiko aldatutako neurketa...6.820.560.953 Ertzaintzaren diruizendapenaren aldaketa...258.704.781 Hirugarren Atala: Indarrean jartzea. Dekreto hau, bertan aipatu den dirubidea benetan egin dadin,egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1984.eko Abenduak 27. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, JOAQUIN OTXOA SARATXAGA. ERTZAINTZARAKO DIRUEGITAMUEN ERALDAKETA 09 SAILA: HERRIZAINGO 08 ZERBITZUA: ZERBTTZUAN DAGOEN ERTZAINTZA DIRUEGITAMU-ATALAK PESETAK 234.................................... 1.000.000 241.......... ....................... 2.000.000 254.................................... 5.000.000 255................. . .. ............. 3.000.000 261.................. ................ 11.000.000 621.................................... 78.000.000 631.................................... 98.000.000 632....... .......... ................ 60.704.781 GASTUAK GUZTIRA . ... . . . . . . . . 258.704.781