Arautegia
InprimatuLehendakaritza eta Zuzentza-Sailaren Ekainaren 19ko 219/1984 DEKRETOA, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren, horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen, Herri-Baltzuen eta Gehiengozko Herri-Partzuergoa izan dezan beste edozeinen zerbitzuango lanarien elkartuezinei buruz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza eta Justizia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 115
- Hurrenkera-zk.: 1416
- Xedapen-zk.: 219
- Xedapen-data: 1984/06/19
- Argitaratze-data: 1984/07/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko herri-ihardunean aritzeagatikako elkartuezinei buruzko ."Abenduaren 20ko 32/1983 Legea indarrean jartzerakoan, Sail bereziek Abenduaren 20ko 32/1983 Lege horretan oinarrituz eskatu dakizkien lan-elkarketetarako baimenak emateko edo elkargarritasun-aitorpenak egiteko jokabide berdinak izatea beharrezkoa gertatzen denez, Lehendakaritza eta Zuzentza-Sail honek Lege hori araudi-bidez osabideratzea egiten du. Horregatik, Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailaren saloz Eusko Jaurlaritzak 1984garreneko Ekainaren 19an egindako Osoko Bilkuran baitetsi ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT:I ATALBURUA GIZAKIZKO ERREMUA Lehenengo Atala Dekreto honek, Abenduaren 20ko 32/1983 Legearen 1.3 Atalean ohartemandakoak hartzen ditu. Horri buruzkoetarako, nolanahiko herrilanari gisa edo arduralaritza nahiz lan-akurapenez zerbitzu egin dezatenakjoko dira Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren, horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen, Herri Baltzuen edo Gehiengozko Herri Partzuergoa izan dezan beste edozeinen zerbitzuango lanaritzat.II TALBURUA IRIZPIDE OROKORRAK Bigarren Atala 1. Karguko egitekoak hertsiki betetzeak, alderdikeriarik ezak eta herri-zuduentzako kalterik ezak baldintzapetuko dute ihardunen elkargarritasuna. Ihardun-elkarketa hori egin ahal izateko, nolanahi ere, berarizko baimena beharko da, baimen hori zerbitzuaren beharren menpe dagoela. 2. Baimenak emateko, beti ere, lan-tokian edo lan-tokietan egin beharreko orduak, egitekoak eta ardura elkarri egokitu beharra kontutan izango da. Hirugarren Atala 1. Lanak elkartu ahal izateko baimenak, eman zituen ihardutze-sailak hartutako zio eta guztiko erabakiz baliogabetu ahal izango dira. 2. Doakiona lan-tokiz aldatzea gertatuz gero, lehen emandako baimenak berez eta besterik gabe baliogabetutakotzat jo beharko dira. Laugarren Atala Berarizko lan zehatzetarako arduralaritza-legeenjaurpidepeko akurapena egin ahal izateko, aurrez lan-elkarketarako baimena beharko da, hala badagokio Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzako arduralaritza-lanarien akurapenari buruzko Jorrailaren 6ko 72/1983 Dekretoaren 5.1 Atalean ohartemandako bideak egin ondoren. Bosgarren Atala Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1984garrenerako Guztizko Diruegitamuei buruzko Abenduaren 20ko 30/1983 Legearen 20.8 Atalak Epailaren 30eko 22/1977 Erregeren Dekreto-Legearen 11.3 Atalari lotuta agintzen duenez berarizko ihardunaren arauerako jaurpidepeko egindako lanariei ezingo zaie inolako lan-elkarketarako ez norbereekintzapidetarako baimenik eman. Seigarren Atala Honako ihardun hauterako ez da elkartuezinik izango: a) Norbere edo familiaren ondarearekiko ardurari darizkionetarako, Abenduaren 20ko 32/1983 Legearen 8.1 Atalean agintzen denaren kaltetan gabe. b) Herrilanarien gaikuntzarako mintegi, ikastaro eta bilkuralditan eskuhartzeko, iraunkorrak edo ohizkoak izan ez daitezenean. c) Herri-Arduralaritzako lanari-sail, lanari-errolda edo lan-tokietan sartzeko hautaketa-saiotako Epai-Mahaiko izateko. d) Literaturazko, artezko edo zientziazko sortze-lanetarako, ogibide izan ez daitezenaren baldintzapean. Hala ere, b) eta c) txataletan esandako ekintzapidetarako aurrez Saileko Zerbitzu-Artezkariari edo noiz nola dagokion Ihardutze-Erakunde edo Herri-Baltzuko Artezkariari jakinaraztea, eta b) txatalak dionetarako horren baimena izatea beharrezkoak izango dira. Zazpigarren Atala 1. Abenduaren 20ko 32/1983 Legeak dion laburtutako lan-aldiaren zerdena eta horri dagokion ordainketa zehaztu daitezenerarte, lan-elkarketetarako baimenak edo elkargarritasun-adierazpenak indarreango araupidetzak agintzen duenaren menpe egongo dira. 2. Herri-alorreango ihardunen elkarketetarako baimenak, Abenduaren 20ko 32/1983 Legeak dion laburtutako lan-aldiaren zerdena eta horri dagokion ordainketa zehaztu daitezen bezain laster agindu-bidez birraztertu beharko dira. Zortzigarren Atala Ihardunaren aitorpena edo adierazpena jarritako epearen barruan egin izanak ez ditu Abenduaren 20ko 32/1983 Legearen arauerako elkartuezin nabarmenak zuritzen. Bederatzigarren Atala Bigarren iharduna baimen-beharrik ez dutenetakoa izan dedinaren, Dekreto honek eraskin gisa dakartzan irarkiak nahitaez bete beharrekoak izango dira.III ATALBURUA IHARDUNEN AITORPENA Lehenengo Saila.-Altorpena egin baino lehenagotikako ekintzapideak Hamargarren Atala.-Herri-alorreango ihardunak Aitorpena egin dedin egunean haietan ari eta Herri-Arduralaritzen, horien menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabe nahiz Herri-Baltzuen eta Konstituziotikako edo Estatutotikako Ihardutze-Sailen Diruegitamuen pentzutangoak eta nolanahiko zenbatekoko edo izeneko ordainketen iturri izan daitezen ihardun guztiak aitortu beharko dira, Dekreto honen I Atalburuak dion erabiltze-eremutik kanpokoak izan daitezenarren. Hamaikagarren Atala.-Norbanako-alorreango ihardunak Irailaren 20ko 32/1983 Legearen 2garren eta 7garren Ataletan ohartemandakoa egiteratzeko, I Atalburuan esandako erabiltze-eremuaren barruko lanari guztiek Herri-Arduralaritzaren alorretik kanpo izan ditzaten lan-bidezko, laneko, merkataritzako eta industriako ihardunen aitorpena egin beharko dute. Hamabigarren Atala.-Aitorpena egin beharra Herri-Ihardunean lantoki bakar baten ari ta norbanako-alorrean inolako lanik egin ez dezatenek ez dute aitorpena egin beharrik izango. Hamahirugarren Atala.-Epea Aitorpenak 1984garreneko Irailaren lehenengoa baino lehen aurkeztuko dira, arauzko irarkitan eginda. Bigarren Saila.-Ihardun eta ekintzapide berrien aitorpena Hamalaugarren Atala 1984garreneko Irailaren lehenengoaz gero, 32/1983 Legearen eta Dekreto honen arauera baimena behar duten ekintzapide eta ihardunetan hasi baino lehen hori adierazi eta baimena beharko da. Hamabosgarren Atala.-Herrilanarigoan sartzea Herri-Iharduneango lantoki batera herrilanari gisa edo arduralaritza nahiz lan-akurapenez iritsi baino lehen, horrekin elkartu ezineko ezein ekintzapide edo ihardunetan ari ez denaren adierazpena egitea edo lanen elkarketarako baimena lortzea beharrezko izango da. IV ATALBURUA BIDERAPENA ETA IZAPIDEGINTZA Hamaseigarren Atala 1 . Ihardunekiko aitorpena lanik nagusiena egiten deneko Saileko Zerbitzu-Artezkariari edo Ihardutze-Erakunde Burujabe edo Herri-Baltzukoari bidaliko zaio, hiru aldakitan. 2. Aitorpena Lanari-Taldeburuari edo hala egokituz gero gaineko artezko agintariari aurkeztu, eta horrek egoki eritzitako oharrak egingo ditu. Lanari-Taldeburuek edo Gaineko Artezko Agintariek 32/1983 Legean ohartemandakoa bete dedinaz arduratu, eta jakin dezaten horrekiko ezein hauspen dagokion Artezkariari jakinaraziko diote. 3. Lanari-Taldeburuak edo Gaineko Artezko Agintariak aitorpena Zerbitzu-Artezkariari edo Ihardutze-Erakunde Burujabe edo Herri-Baltzukoari bidaliko dio. Autonomia-Elkartearen zerbitzuango lantoki baten baino gehiagotan aritzearen aitorpena egin dakionean, bigarren mailako lana edo lanak egin daitezeneko Saileko Zerbitzu-Artezkariari edo Ihardutze-Erakunde Burujabeko edo Herri-Baltzuko Artezkariari ere aitorpenaren aldaki bat bidaliko dio horrek bere Erizpena eman eta erabakimenaren jabe izan dedin ihardutze-sailari bidaltzeko. Hamazazpigarren Atala Halaber, 15garren eta 16garren Ataletan ohartemandakoak gertatu daitezenetan ere aurreko atalean esandako bideak egingo dira. Hemezortzigarren Atala.-Ihardun nagusia Hamabosgarren Atalak dioenerako, denborarik gehien behar dezana joko da ihardun nagusitzat. Horretan berdintasuna izanez gero, oinarrizkoeta osatzebidezko lansarien guztizkorik haundiena izan dezana. Hemeretzigarren Atala.-Erabakia 1 . Zerbitzu-Artezkariek eta Ihardutze-Erakunde Burujabe edo Herri-Baltzuetako Artezkariek dira erabakimena duten ihardutze-sailak. 2. Erabakiak zio eta guztikoa izan beharko du, eta bigarren mailako edo norbanako-alorreko iharduna lan-orduak betetzeko eragozpen al denari, egitekoak hertsiki betetzea eragozten edo gutxitzen al duenari, doakionaren alderdikeriarik eza edo askatasuna arriskuan jartzen al dituenari eta herrizuduentzat kaltegarri al denari buruzko berarizko iritzia izan beharko du barne. 3. Uko egitezko erabakiak baliozkoak izan daitezen, aurrez doakionari entzutea egin beharko da. 4. Hartutako erabakia Lehendaitaritza eta Zuzentza-Saileko Herri-Ihardunaren Artezkaritzari jakinaraziko zaio, Autonomia-Elkarteko Lanari-Erroldean erasota uzteko. Hogeigarren Atala Aitorpena egin behar eta aurkeztu ez dezatenek huts larria egingo dute. Hauspen hori, Abenduaren 20ko 32/1983 Legearen 10garren atalaren arauerakoaz bestekoa da. Aurkezpena egin dedila eskatu eta aurkeztu ez izatea oso huts larritzat joko da. VI ATALBURUA ARAUZKO IRARKIAK Hogeitabatgarren AtalaI. Ihardunekiko aitorpena, Dekreto onen eraskin gisa ematen diren arauzko irarkitan egin beharko da. 2. 1984garreneko Irailaren lehenengoaz geroko baimen-eskeak A edo B eraskinen arauera egingo dira, noiz nola. ERABAKI GEHIGARRIA Herri-Arduralaritza bateko baino gehiagoko lanak egin daitezenean, hori aitorpenean edo eske-idazkian esan egin beharko da. Horrelakotan, Lan-Taldeburuak edo lan-agintariak, aitorpena erabakimena duen ihardutze-sailari bidaliko dio, artez, eta horrek beste Herri-Arduralaritzan dagokionari, bere erizpena eman dezan. Erizpen hori hartu ondoren, 19garren Atalean esandakoaren arauera erabakiko du. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa Herri-Arduralaritza eta Ihardunaren Sailburuordeak hartuko ditu elkartuezinen alorreko xehapenak bildu eta aztertzeko eta argipideen balio-neurketa egiteko behar daitezen neurriak. Bigarrena Dekreto hau egiteratzeko behar daitezen osatze-bidezko manu guztiak emateko eskua ematen zaio Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburuari. Hirugarrena Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita laugarreneko Ekainak hemeretzi. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburua, JUAN PORRES AZKONA.I GEHIGARRIA HERRI ETA NORBANAKO-ALORREANGO IHARDUNEN AITORPENA FORMULARIOA HERRI-LANTOKI EDO IHARDUNAREKIKO XEHAPENAK FORMULARIOA
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Aldatutakoa: Irailaren 25eko 314/1984 DEKRETOA, Euskal-Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren, horren lhardutze-Erakunde Burujabeen, Herri-Baltzuen eta Gehiengozko Herri-Partzuergoa izan dezan beste edozeinen zerbitzuango lanarien elkartuezinei buruzko Ekainaren
- Ikus: Abenduaren 20ko 30/1983 LEGEA, Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1984.erako Guztizko Diruegitamuak onartzezkoa. (Hutsen zuzenketa.)
- Ikus: Abenduaren 20ko 32/1988 LEGEA, «Euskal Herriko Autonomia-Elkartean herri-ihardunean aritzeagatikako elkartuezinak».