Arautegia
InprimatuKultura-Sailaren Ekainaren 5eko 153/1984 DEKRETOA, Sail honen ihardutze-arauak jarriaz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 102
- Hurrenkera-zk.: 1183
- Xedapen-zk.: 153
- Xedapen-data: 1984/06/05
- Argitaratze-data: 1984/06/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Apirilaren 18ko 94/1984 Dekretoz Kultura-Saila sortarazi zenez gero, Sail horri barne egitura egoki bat ematea beharrezko gertatzen da, Irailaren 26ko 3.069/1980 Errege-Dekreto eta Urriaren 30eko 2.698/1981 Errege-Dekretotik datozen agintepideak, behar den eginkortasunez, erabil ditzan; dekreto horien bidez Kultura-Erakunde eta Bazkunen, Liburu eta Liburutegien, Zinemagintzaren, Musika eta Antzerkiaren, Gazteriareren eta Gizarte-Kulturaren Suztapenaren, Kondaira eta ArteOndarearen, Kirol eta Atsedenaldiaren GizarteIraskundearen gaietan Erresumaren agintepideak Euskal Herriko Autonomia Elkarteari eskuratu zitzaizkion. Horregatik, beharrezko da Kultura-Sailaren Ihardutze-Egiturapen bat jartzea Apirilaren 27ko 101/1984 Dekretoz zehaztutako egiteko eta ihardutze-eremuei egokitzeko asmoz. Hori horrela Jaurlaritzaren Legeko 26-2 Atalaren esanera, Sail horretako Sailburuaren saloz, Jaurlaritztako Lehendakaritzaren onarpenez eta 1984.eko Ekainaren 5eko Jaurtze-Batzordearen bilkuran aztertu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.-Ihardutze-Sail Nagusiak 1. Kultura-Sailak, Sailburuaren goren artezkaritzapean, Kulturako Sailordetzaren bidez egiteratuko ditu legez dagozkion egitekoak, eta horrek honako arteztegi hauek edukiko ditu: - Euskeraren Suztapenerako Artezkaritza. - Gazteriaren eta Elkar-Ekintzaren Artezkaritza. - Kirol-Artezkaritza. - Kultura Sortarazi eta Hedatzeko Artezkaritza. - Kondaira-Artezko Ondarearen Artezkaritza. Kultura-Sailordetzak honako agintepide hauek izango ditu: Sailburuaren esku-ematez Sailaren Ordezkotza; bere agindupeko Artezkaritzen egitarauketa, bultzaketa, artezketa, zaingoa eta elkarkideketa; halaber lege-araupidetzak berariz izendatu diezazkiokeenak, orokorrezkoen izate modua dutenak Jaurlaritzako Sailordetzei, gtrztientzako eran, ematen zaienak direlako eta agintepide zehatzak eskuemateari buruzko Urriaren 10eko 217/83 Dekretoan eta 1984.eko Otsailaren 13ko Aginduan daudenak. 2. Sailburuari artez atxikitakoa izango den Zerbitzu-Artezkaritza bat egongo da, Sailaren legezko, ekonomiazko eta arduralaritzazko agintepide guztiak hartuko dituena. Halaber, Artezkaritza honetan kokatuko da Kultura-Erakunde eta Norbanako Jabetzapeko Bazkunen eta gisa horretako Erakundeen Errodelaritza Uztailaren 21eko 2.930/1972 Dekretoaren eta 1983.eko Urriaren 14eko Aginduaren esanera. 3. Adierazpideei buruzko agintepideak zuzenean egiteratuko ditu Kultura-Sailburuak, horretarako Adierazpide-Urgazlaritza bat erabil dezakela teknika-laguntza emango diona. 2. Atala.-Artezte-Kontseilua Kultura-Sailburua buru dela Artezte-Kontseilu bat egongo da Sailako Politika eratzen lagunduko diona. Bertako partaide izango dira Saileko Sailburuordea eta Artezkariak, halaber Zerbitzu-Artezkaritzako Egitamuketa eta Ikerketan Arduraduna, honek Idazkari gisa ihardutzen duela. Erabili beharreko gaiak horrela eskatuta, Sailburuak izendatutako beste batzuk ere egon daitezke bertan. 3. Atala.-Zerbitzu-Artezkaritza 1. Zerbitzu-Artezkaritzak, Sailburuaren artezko menpetasunez, honako egiteko hauek izango ditu: Agizko Diruegitamu-eraentzari eta Sailaren diruegitamu-eraentzari eta Sailaren diruegitamu-egitasmoak gertatzeari buruzkoak; Ikasle-Sari eta Laguntzekiko egipideei eta horiek emateari datxezkien arazo guztien eraentza; eraikintzak bere unean eustea eta eraikintza-lanei arta egitea; lanarekiko eta ordain-sariekiko arazo guztien eraentza, Jaurlaritzan lanarigoaren alorrerako gaitasuna duten ihardutze-sailen artezpideei atxikiz; Saileko agintarien erabakien aurka sartutako goradeien biderapena eta horiekiko erabaki-saloak. Halaber, KulturaErakunde eta Bazkunen eta Antzeko Erakundeekiko Babeste-iharduna beteko du; legelaritza-erizpenak eta argipide-txostenak egitea; lan-egitasmoen eta itun moeta guztien arakaketa eta arta eta oro har Sailaren ekonomia eta arduralaritzazko bideraketa guztiaren zaingoa. Jaurlaritzako bateango eraentza-zerbitzuekiko harTeman eta antolakideketa-saila izango da, halaber ikerketan eta kultura-egitasmo berrien egitamuketa, antolaketa eta eraketarako eraentza-saila. 2. Zerbitzu-Artezkaritzak honako lan-talde hauek izango ditu bere menpe: - Diruegitamu-Zerbitzua. - Ekonomia-Arduralaritzarako Jaurpide eta Ikuskaritza-Zerbitzua. - Lege-arazo, Bazkunen eta Ikasketa-sarien Zerbitzua. - Lanarigoaren Eraentzarako Zerbitzua. - Egitamuketa eta Ikerketa-Zerbitzua. 4. Atala.-Euskeraren Suztapenerako Artezkaritza 1. Kultura sortarazi eta euskuratzen duen hizkuntza legez, Euskeraren Suztapenerako Artezkaritzak euskeraren suztapenari buruzko egitekoak hartuko ditu bere gain, euskal hizkuntza hedatzera bideratutako ekintzak suztatuz eta kulturanortasun euskalduna sendotzeko beharrezko izan daitezen neurriak erreztuz. 2. Euskeraren Suztapenerako Artezkaritzak Urtarrilaren 17ko 6/1983 Dekretoz sortutako Hizkuntza Jaurpidetarako eta Urtarrilaren 11ko 5/1982 Dekretoz sortutako Euskeraren Aholku-Batzordearen norabideekin bat hartuaz osabideratuko ditu bere egitekoak. 3. Euskeraren Suztapenerako Artezkaritzak honako lantalde hauek izango ditu bere menpe: - Euskalduntzearen Aldeko Ekintzen Zerbitzua. - Euskerazko Aldizkari eta Argitalpenen Zerbitzua. 5. Atala.-Gazteriaren eta Elkar-Ekintzaren Artezkaritza 1. Honako egiteko hauek izango ditu bere gain Gazteria eta Elkar-Ekintzaren Artezkaritzak: Gizarte-kulturazko suztapen-egitamuak gertatzeari eta egiteratzeari buruzkoak; gazteriari, familiari, zaharrei eta beste gizarte-sail berezi batzuri buruzko berarizko ekintzaldiak antolatzea eta indartzea; gazte-bazkun eta erakundeak sortzeari bultz egitea; horien kideko egitekoak dituzten nahiz norbanako-alorreko erakunde edo ihardutze-erakundeekingo harremanak; bere agintepeko arazoei buruzko azterlanak eta ikerketak, eta gizartekulturako irakasle eta zuzpertzaileen gaikuntza. Halaber, elkarte-bizitetxe eta akurategiei eta gazteentzako antolapideei buruzko guztiez arduratuko da. 2. Gazteriaren eta Elkar-Ekintzaren Artezkaritzak, Kultura-Sailari atsedenaldiei buruzkoetan dagozkion egiteko eta zerbitzu guztiak bere gain hartuko ditu. 3. Gazteriaren eta Elkar-Ekintzaren Artezkaritzak honako Lan-talde hauek izango ditu bere menpe: - Herri-Ondarearen Zerbitzua. - Gizarte-Kulturaren Suztapenerako eta Elkartetzarako Zerbitzua. - Gazteen Arazo-Zerbitzua. - 6. Atala.-Kirol-Artezkaritza 1. Kirol-Artezkaritzak, honako egiteko hauek izango ditu bere gain: Kirolak eta soinatsedenaldiak suztatzea eta horietarako ihardunbideak ematea, biztanle-maila guztiei; gizatalde ezberdinentzako, hau da, Gazte, Heldu, Ezindun eta Hirugarren Adinekoentzako berarizko egitamuak eratzea; kirolelkarteen sortarazketa bultzatzea eta erakunde-mailako eta norbanako-mailako elkarteei aholku ematea; kiroldegien eraikintza-egitamuak eratu eta burutzea eta haiek zaintzea, Foru-Diputazio eta Udalekin bat etorriz; hezkuntza-arloko agintariekin batera, eskola eta unibertsitateetan kiroliharduna indartzea; Kirol-talde, Bazkun eta Baterakundeen gain, Autonomia-Elkarteari araupideek eman diezazkioten agintepideak ezartzea; kirol-medikuntzari buruzko azterlanak eta ikerketak zuzpertzea eta horiei eustea; kirol-irakasle eta teknikarien gaikuntzari bultza egitea; aintzinatikako euskal kirolei laguntza eman eta horiek Autonomia-Elkartearen mugartetik kanpo ezagutaraztea; Autonomia-Elkartearen mugartean nahiz horren mugez kanpo ihardun dezaten KirolErakunde eta Ihardutze-Sailekin harremanetan jartzea eta harreman horiei eustea. 2. Kirol-Artezkaritzak honako Lan-Talde hauek izango ditu bere menpe: - Kirol-Hezkuntzarako Zerbitzua. - Kirolen Suztapen eta Hedapen-Zerbitzua. - Kirol-antolapidetzen Egitamuketa eta Zaintze-Zerbitzua. 7. Atala.-Kultura Sortarazi, eta Hedatzeko Artezkaritza 1. Kultura sortarazi eta Hedatze-Artezkaritzak honako egiteko hauek izango ditu bere gain: Kultura eta Artearen sortze-lana bultzaraztea; Arte eta Kultura zuzpertzea eta horiek ezagutzera ematea; Musika eta Antzerki-lanen sortarazketa, zainketa eta horiek ezagntaraztea; Burulanen jabetzarekiko babespideen eta errolderaketaren lege-jaurpideak; Arteihardun eta Kultura-hedatze arloetan, Foru-Diputazio eta Udalekin elkartuta lan egitea; Arte eta Kultura-alorretarako Elkarteei eta norbere ariozko ekintzei indarra ematea; euskal zinemagintzaren suztapena; euskal folklorea bultzaraztea; Jaialdi, Sariketa eta Lehiaketak egitea; era berean, ikusentzunezko baliapideak sortaraztea, banatzea, saltzea eta erakustaraztea 2.382/1983 Errege-Dekretoaren arauera, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen eremu-barruan. 2. Kultura sortarazi eta hedatzeko Artezkaritzak, honako Talde hauek izango ditu bere menpe: - Filmegintza eta Ikusentzunezko Baliapideen Zerbitzua. - Antzerki-Zerbitzua. Martxoaren 21eko 49/1983 Dekretoak ematen dituen egiteko eta ihardutze-egituraz. - Itxura-bidezko Arte-lanak indartzeko Zerbitzua. - Musika eta Folklore-Zerbitzua. - Kultura-zuzpertzaile zerbitzua. 8. Atala.-Kondaira eea Artezko Ondarearen Zerbitzua 1. Honako egiteko hauek izango ditu here gain Kondaira eta Artezko Ondarearen Artezkaritzak: Kondaira, arte, arkeologia eta etnologia-ondarea zaintzeari, bereoneratzeari eta ezagutarazteari buruzkoak; erakustetxe, agirigordetegi, agiripaper eta liburu-ogasunei onean eustea eta indar ematea; libututegiei liburu-suztapenari, erakusketei eta horrelako beste ekintzapide batzuri buruzko egitamugintza. 2. 77/1981 Dekretoz sortarazitako Euskadiko Monomentu-Ondarearen Aholku-Batzordea eta Uztailaren 30eko 96/1981 Dekretoz sortarazitako Euskadiko Arkeologiako Aholku-Batzordea Kondaira eta Artezko Ondarearen Artezkeritzari eratxikitzn zaizkio. 3. Honako Lan-Talde hauek izango ditu bere menpe Kondaira eta Artezko Ondarearen Artezkaritzak: - Kondaira, Arte, Arkeologia, Etnologia eta Agiripaper-Zerbitzua. - Erakustetxe eta Artelan-Zerbitzua. - Liburutegi eta Liburuen Erakuntzaren Zerbitzua, Urtarrilaren 11ko90/1980 Dekretoan zehaztutako egitekoak eta ihardutze-egituraz. - Mikrofilm eta Agirigordetegi-Zerbitzua, Uztailaren 26ko 185/1982 Dekretoak ematen dizkion egitekoez. - Monumentuak Bereoneratzeko eta Zaintzeko Zerbitzua. 9. Atala.-Erakunde Burujabeak eta Herri-Bazkunak Honako Herri-Erakunde eta Herri-Baltzu hauek, Sailburu beraren menpe egongo dira: - E.I.T.B. eta Erakunde honen peko Herri-Bazkunak. - H.A.B.E. -.Euskadiko Orkesta, A.B. 10. Atala.-Lurralde-Ordezkaritzak 1. Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Kulturako Lurralde-Ordezkaritzek, Lurralde-Ordezkari edo Artezkari bat izango dute buru, Kultura-Sailburuaren saloz Jaurlaritzak Dekretoz izendatuko duela. 2. Kultura-Saileko Kirol-Artezkaritraren peko diren Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Kirol-Ordezkaritzek, Sailburuaren Aginduz izendatutako Ordezkari bat izango dute buru. 3. Kultura Lurralde-Ordezkaritzak Kultura-Sailburuordearen pean egongo dita eratze eta ihardutze-mailan, lege-ekonomia eta arduralaritza-legebideetarako ZerbitzuArtezkaritzarekin izango dituzten harremanen kaltetan gabe. BALIOGABETZE-ERABAKIA Agindu honetan ezartzen direnaren aurkako maila bereko edo beheragoko erabaki guztiak indargabetuta gelditzen dira, honako erabaki hauek berariz baliogabetuta gelditzen direla: Martxoaren 29ko 50/83 Dekretoa, Maiatzaren 16ko 70/83 Dekretoa eta Ekainaren 27ko 145/83 Dekretoa. Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean, jarriko da indarrean. Gasteiz, 1984.eko Ekainak 5. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Kultura-Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU. TAULA
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (11)
- Ikus: Azaroaren 12ko 357/1985 DEKRETOA, Kirol Disziplinaren Euskal Komitea sortuz eta araupetuz.
- Ikus: Urriaren 8ko 806/1985 DEKRETOA, Kiroletako Klub eta Elkarteen eraketa eta jarduna araupetuz.
- Ikus: Urriaren 10eko 217/1983 DEKRETOA, lanen arduralaritza-akurapen, zerbitzu-eraentza, zuzkiketa eta teknika-sorozlaritzarako; Sendetsitako Kontuak ireki edo ixtea erabakitzeko agintepideetarako eta Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzako agizko di
- Indargabetzen du: Ekainaren 27ko 145/1983 DEKRETOA, Hezkuntza eta Kultura-Saileko ihardutze-arauak jarriaz.
- Indargabetzen du: 1983.eko Apirilaren 18ko 70/83 DEKRETOA Hezkuntza eta Kultura-Sailarentzat, behin-behingo ihardutze-arauak finkatuz.
- Indargabetzen du: Martxoaren 29ko 50/1983 DEKRETOA, Jaurlaritzako Sail batzuk ezabatu eta agintepideak banatuz.
- Ikus: Epailaren 21eko 49/1983 DEKRETOA, Euskadiko Antzerti-Zerbitzua sortaraziz.
- Ikus: Urtarrilaren 17ko 6/1983 DEKRETOA, Hizkuntza Jaurpidetarako Idazkaritza sortaraziz.
- Ikus: Uztailaren 26ko 185/1982 DEKRETOA, Kultura-Saileko Mikrofilm-Zerbitzua sortaraziz.
- Ikus: Urtarrilaren 11ko 90/1982 DEKRETOA. Euskadiko Liburutegi-Erakundea (E.L.E.) sortaraziz.
- Ikus: Urtarrilaren 5/1982 DEKRETOA, Euskeraren Aholu-Batzordea sortaraziz.