Arautegia
InprimatuMartxoaren 12ko 76/1984 DEKRETOA, "Euskal Irrati-Telebista" Herri Erakundearen Ondarean, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren jakineko ogasun eta eskubideak sartzeari eta ondare horren eraendarako araupidetzari buruz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 54
- Hurrenkera-zk.: 619
- Xedapen-zk.: 76
- Xedapen-data: 1984/03/12
- Argitaratze-data: 1984/03/24
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Sailak
Deskribapenak
Testu legala
Euskadiren Ondareari buruzko 14/1983 Legearen Hirugarren Erabaki Gehigarriak, Euskadiko Autonomia-Elkartearen Arduralaritzak horien eraentza egin eta Irrati-Telebistazko zerbitzurako izendatuta dauden ogasun eta eskubideak, "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen edo horren Eraentzarako Baltzuen ondarean sartzeko baimena ematen du, horren ondorioz, aipatutako Herri-Erakundea sortzeari buruzko Maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 46. atalean ohartematen dena ere betetzen dela. Dekreto honen bidez eta aipatutako Erabaki Gehigarraiaren arauera, irrati eta telebistazko zerbitzurako izendatuta eta Lehendakaritzako Idazkaritza-Sailari eratxikita egon eta Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritlak 1981.eko ekonomia-urtearen pentzutan erositako ogasun eta eskubidezk, Erakunde horren ondarean sartzen dira, 1982.etik aurrera eskuratutakoak ordea Herri-Erakunde berorren diruegitamuaren pentzutan erosi bait ziren. Halaber, esandako 14/1983 Legearen Hirugarren Erabaki Gehigarrian ohartemandakoaren arauera, Herri-Erakundearen eta bere Eraentzarako Baltzuen artean eta bai esandakoen eta Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren artean, ondarearen eraentzarako ezinbesteko antolakidetze-arauak emateari bidezko eritzi zaio. Horren ondorioz, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz eta Eusko Jaurlaritzak 1984.eko Martxoaren 12an egindako Osoko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKlTLEN DUT: Lehenengo Atala.- Euskadiko Ondareari buruzko Uztailaren 27ko 14/1983 Legearen Hirugarren Erabaki Gehigarrian eta Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundea sortzeari buruzko 20ko 5/1982 Legearen 46garren atalean agindutakoa betez: a) Irrati eta telebiztazko zerbitzurako izendatuta eta Lehendakarizako Idazkaritza-Sailari eratxikita egun eta Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak erositako ogasun eta eskubideak, Euskal Irrati-Telebista Herri-Erakundearen ondarean sartzen dira. b) Erakundeak Euskadiko Autonomia-Elkarteko Ardura= laritzaren ordezkotza, dagozkiokeen guztietan, har dezaneko baimena ematen da, hots, irrati-telebistazko herri-zerbitzuaren eraentzarako izan, gaurregun egiteratze-bidean egon eta 1981. urtean Arduralaritzak berak egin zituen, 1an, zuzkiketa, teknika-laguntza eta enpresa hartzaileen zerbitzu-akurapen guttietan. Ordezkotza horretarako, beste akuratzaileen edo hala behar izanez gero bermatzaileen baimena ezinbesteko baldintza izango da, akurapen horien Berarizko Arduralaritza-Baldintzen zerrendetan txatal honek aipatzen duen ordezkotza egin ahal izatea ohartemanda egotekotan salbu. Bigarren Atala.-1. "EuskaI Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen Artezkari Nagusiak, Erakundearenak diren ogasun eta eskubideen jabetza, Eraentzarako Herri-Baltzuei aitortu ahal izango die. 2. Halaber, Artezkari horrek eta bertan azaldutako eskakizunak betez, aurreko atalaren bigarren zatian esaten den ordezkotza, Erakundearen ezein Eraentzarako Herri-Baltzuren alde egin dadila erabaki ahal izango du. Hirugarren Atala.-1. Edozein modulan Erakundearen edo honen Eraentzarako Herri-Baltzuenak diren ogasun eta eskubideek, itrati-telebistazko zerbitzurako beharrezkoak izateari utz diezaiotenean, honako arau hauek bete beharko dira: a) Zerbitzu horretarako izatetik edo erakundeari eratxikita egotetik aurrez kentzea beharrezkoa izango da; eta hori, Euskadiko Ondareari buruzko Uztaitaren 14/1983 Legean ohartemandakoaren arauera egingo da. b) Apirilaren 11ko 77/1983 eta Otsailaren 28ko 33/1983 Dekretoetan, hurrenez hurren, dauden informatikazko eta teknologiazko zudua duten ogasunei buruzko arauak eta Eusko Jaurlaritzaren gainontzeko erabaki gehigarriak ere erabiliko dira. 2. Atal honek aipatzen dituen ogasun eta eskubideak inorentzakotzea, indarrean dauden ondarezko arauek esaten duten moduan egingo da. 3. Irratsaioak edo irratsaio-atalak merkatalbideratzea, Erakundeak edo honen Herri-Baltzuek egingo dute heuren arauek esaten duten moduan; zerbitzu horretarako izatetik edo Erakundeari eratxikita egotetik kenduta gelditzea dagokion ituneari berez dariola ulertuko da. Laugarren Atala.-1. Erakundearen ogasun eta eskubideak eta horren Eraentzarako Herri-Baltzuenak errolde bereizietan sartuko dira, bakoitzean, bere nondikakoa, eskuratze-modua, balioa eta eraaikipen zehatza adieraziz. 2. Aurreko zatian aipatzen diren erroldeak, Euskadiko Autonomia-Elkartearen errolde nagusian, eta horren atal berezi gisa, sartuta egon beharko dute, eta Erakundeak eta Eraentzarako Herri-Baltzuek, beren ondarea osatzen duen ogasun eta eskubideen zerrenda bidaliko diote Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren Ondare eta Akurapen-Artezkaritzari aipatutako errolde nagusian sar ditzan; Ondare eta Akurapen-Artezkaritzak eman ditzan arauei jarraituz, erroldean sartze edo bertatik kentzeak eta bai erroldean egin daitezen jabego eta eratxikipen-aldaketak erejakinaraziko zaizkio. 3. Hala dagokionean, Ondarezko Kontaduritzari buruz eman daitezen arauak ere, izango dira Erakundearen eta honen Baltzuen ondarearekin erabilgarri. ERABAKI GEHIGARRIA 1. Dekreto honen bidez, Herri-Erakundearen ondarean sartzen diren ogasun eta eskubideen zerrenda, esandako Erakundearen Zerbitzuek, Lehendakaritzako ArtezkaritzaSailarekin eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren Ondare eta Akurapen Artezkaritzarekin elkarlanean egingo dute. 2. Zerbitzu horiek, Dekreto honetan esandakoaren arauera, egiteratze-bidean daudenetatik Erakundeak edo honen Eraentzarako Baltzuek beretzakotu beharreko akurapenen zerrenda finkatuko dute. 3. Aurreko bi Txataletan aipatzen diren zerrendak jasotzen dituzten agiriak, Lehendakaritzako Idazkaritza- Sailburuak edo berak esku emandakoak eta bai "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen Artezkari Nagusiak eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren Ondare eta AkurapenArtezkariak ere izenpetuko dituzte. BEHIN BEHINGO ERABAKIA Euskadiko Autonomia-Elkartearen Arduralaritzak, irrati eta telebiztazko zerbitzuei buruz egindako akurapenei darizkion eta honen aurrean utzitako gaudimen eta bermeen eraentza, Arduralaritzak berak, egitenjarraituko du eta berme horiek baliogabetuko ditu edo, hala badagokio, kitatuko, beti ere "Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen eskez eta gai horri buruzko lege-arauei atxikiz eginez. LEHENENGO AZKEN ERABAKIA Esku ematen zaio Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari, Dekreto honetan ohartemandakoa betebideratzeko eta egiteratzeko beharrezko izan daitezen erabaki guztiak hartzeko. BIGARREN AZKEN ERABAKIA Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonean sartuko da indarrean. Gasteizen, 1984.eko Martxoak 12. Eusko Jaurlaritzaren Lehendakari-Baiteangoa, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Ekonomia eta Herriogasuneko Sailburu-Baiteangoa, PEDRO LUIS URIARTE SANTAMARINA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Ikus: 1983garreneko Uztailaren 27ko 14/1983 LEGEA, "Euskadiren Ondareaz".
- Ikus: 183/89 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Euskal Autonomi Elkartearen industri jabetzapekoak diren hainbat titulu «Euskal Irrati Telebista» Herri Erakundearen ondarean sartzeari buruzkoa.
- Ikus: Apirilaren 11ko 77/1983 DEKRETOA, Autonomia-Elkarteko Orotariko eta Erakundegoren-mailako Arduralaritzarentzako informatikazko ogasun eta Zerbitzuen jabe egiteko era finkatuz.
- Ikus: Industria eta Enerjiako Sailburuaren saloz, Otsailaren 28ko 33/1983 DEKRETOA, Teknolojia aldetik zuduzko ogasun eta eskubideen Araupideari buruz.
- Ikus: "Euskal-Irrati Telebista" Herri-Erakundea sortzeko Maiatzaren 20ko 5/1982 LEGEA.