Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Uztailaren 11ko 178/1983 DEKRETOA, Merkataritza-Iharduna Antolatzezko Maiatzaren 19ko 8/83 Legez sortarazitako Etxerik-Etxekako Saltzaileen Erroldetegia araupetuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Merkataritza, Arrantza eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 129
  • Hurrenkera-zk.: 1685
  • Xedapen-zk.: 178
  • Xedapen-data: 1983/07/11
  • Argitaratze-data: 1983/08/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Maiatzaren 19ko 8/83 Legeak, eaerik-etxekako salmenta-modua zermugatu eta araupetu eta Etxerik-Etxekako Saltzaileen Erroldetegia sortarazten du. Erroldetegi honen xedea zera da: ihardun honetan aritzen direnen uneangotutako izen-zerrenda eta bai bezeroaren etxean eskainiko diren salgai eta/edo zerbitzuena ere izatea, bezeroaren babesa eta legez diharduen merkatariaren bidezko zuduak elkartuz. Hori dela eta, Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Sailburuaren saloz, Jaurlaritzak 1983.eko Ekainaren 11ko bilkuran aztertu ondoren, honako hau, ERABAKITZEN DUT: 1. Atala "Merkataritza-Iharduna Antolatzea"ri buruzko Maiatzaren 19ko 8/83 Legez sortutako Etxerik-Etxekako Sailtzaileen Erroldetegia araupetzea du xede Dekreto honek. 2. Atala Etxerik-Etxekako Sailtzaileen Erroldetegia, arduralaritza-erroldetegietan sartzen da eta Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Saileko Merkataritza-Politikarako Artezkaritzari atxikita dago. Indarreango araupideen arauera, artezko erabilpen edo egaripenerako salgaiak edo zerbitzuak etxerik-etxe saltzen, artez edo arartekari gisa aritu daitezen norbanako guztiek izena eman beharko dute nahitaez Erroldetegi horretan. 3. Atala Aurreko atalaren arauera horretarako behartuta egon daitezenek Etxerik-Etxekako Sailtzaileen Erroldetegian sartzeko eskabidea aurkeztuko dute, etxerik-etxekako salmetan aritzen direneko Kondaira Lurraldeari dagokion Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Sailaren Lurralde-Ordezkaritzan, edo, salmenta horretan, Kondaira-Lurralde batzuen mugartean aritzea gertatuz gero, aukeran, horietako edozein Ordezkaritzatan. 4. Atala Erroldetegian sartzeko eskabidearekin batean, honako agiripaper hauek ere aurkeztu beharko dituzte: 1) Inoren konturako langile diren saltzaileak: - Gizarte-segurantzako dagokion sailean sartuta egotearen egiaztagiria. - Honako xehetasun hauek jaso ditzan Txostena: a) Enpresaren edo enpresen egoitza eta baltzu-izena. b) Etxerik-etxekako salmentaren gai diren salgaien, zerbitzuen edo lanen zerrenda zehatza. c) Saltzaileari izendatutako ekintza-lurralde edo eremua. 2) Beste guztiek, esandako agiripaperez gainera, Zergalaritza-Baimenean dagokion idazpuruan edo idazpuruetan sartuta egon eta ordurartekoak ordainduta eukitzearen egiaztagiria aurkeztu beharko dute. Atzerritarrek, beti ere, horietaz gainera, egoitza-haimenaren eta, hala behar izanez gero, berekabuz lan egitekoaren jabe direla egiaztatu beharko dute. 5. Atala Erroldetegian sartzeko eskabidea eta aurreko atalean esandako agiripaperak aurkeztu ondoren, Lurralde-Ordezkaritzek aztertu eta egiaztatuko dituzte. Eskabidean edo agiripaperetan akatsak daudela ohartuko balitz, doakionari jakinaraziko zaio, honek zuzendu ditzan, jakinaraz dakion egunaren biharamonetik hasi eta hamar laneguneko epearen barruan. 6. Atala Eskabidea eta agiripaperak Lurralde-Ordezkaritzetan aurkeztu edo, hala gertatuz gero, akatsak zuzentzeko aurreko atalean jarritako epea bukatu ondorengo hamar egunen barruan, zehaztapidetza Merkataritza-Politikarako Artezkaritzari bidaliko zaio. Zehaztapidetzan, aurreko atalean esandako epean zuzendu gabeko eskabide nahiz agiripaper-akatsak egonez gero, eskabidea eta egindako ararteak besterik gabe gordeko dira, eske-egileari, berak aurkeztutako agiripaperak itzuliz. 7. Atala Merkataritza-Politikarako Artezkaritzako Zerbitzuek aztertuko dituzte ehaztapidetzak, eta Artezkaritza honen eritziz, agiripaperetako xehetasunak edo argipideak osoagotzeko beharrezko izan dadin guztia eskatu ahal izango du, berak erabaki dezan 15 egunetík gora gabeko epean. Eskatutako osoagotzea jaso izan gabe, epe hori bukatu ondoren, egindako ararteak gordeko dira besterik gabe, eta agiripaperak eske-egileari itzuliko. 8. Atala Eskabidea, eskatutako lege-betebeharrekin bat datorrela ikusita, etxerik-etxekako saltzailea errolderatuko da, eta etxerik-etxekako saltzaile dela egiazta dezan norberaren eta aldatu ezinezko agiri-txartel bat emango zaio. Agiri hori, egutegi-urtebetekal berritu beharko da, egin dadin egunetik kontatzen hasita. 9. Atala Etxerik-Etxekako Saltzaileen Erroldetegian sartuta egon daitezenek, lehenik aurkeztutako xehetasunekiko gerta daitezen aldaketa guztien berri eman beharko diote Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Saileko Merkataritza-Politikarako Artezkaritzari. 10. Atala Eaerik-etxekako saltzaileak akuratzen dituzten enpresek, araupide honetanjarritako baldintzak ez betetzearekiko artezko erantzukizuna izango dute, hurrengo atalean ohartematen den moduan. 11. Atala Dekreto honetan jarritako arauak eta osabideratzeko eman daitezenak ere ez betetzea arduralaritza-hauspentzat joko da eta Merkataritza-Iharduna Antolatzezko Legearen V Idazpuruan jarritakoari atxikiz zigortu ahal izango da. ALDI BATERAKO ERABAKIA Dekreto hau indarrean jartzerakoan, etxerik-etxekako salmenta-moduan, artez edo arartekari gisa, aritu daitezenek, lau hilabeteko epea izango dute Etxerik-Etxekako Saltzaileen Erroldetegian sartzea eskatzeko. Epe hori igarotzea, errolderatzea eskatu izateke, lege-hauspentzat joko da Dekreto honen 10. eta 11. Atalen ondorioetarako. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Esku ematen zaio Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Sailburuari Dekreto hau osabideratzeko. Bigarrena.- Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Uztailak hamaika. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Sailburua, CARLOS BLASCO DE IMAZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.