Arautegia
Inprimatu125/1983 DEKRETOA, Otsailaren 11ko Koperatibei buruzko 1/1982 Legeko 70.2.b) Atalak agintzen duena bideratzeko, Eusko Jaurlaritza eta Euskadiko Koperatibetako Kontseilu Nagusiaren arteko harremanak araupetuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lana
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 97
- Hurrenkera-zk.: 1255
- Xedapen-zk.: 125
- Xedapen-data: 1983/06/13
- Argitaratze-data: 1983/07/01
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ekonomia
Deskribapenak
Testu legala
Koperatibei eta horien elkarteei artez dagozkien legezko edo arauzko erabakien egitasmoei buruzko erizpenak eman-aurreko legebide bat ezartzen du Otsailaren 11ko Koperatibei buruzko 1/1982 Legeko 70.2.b)Atalak; ondorioz, Koperatibetako Kontseilu Nagusiaren eta Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Erakundeen arteko harremanetarako bideak eratzea beharrezko gertatzen delarik, ezartzen zaizkion xedeak eta zepazkin, aurreko idaz-zatian aipatutako helburua bete ahal izateko. Hori horrela, Lan-Saileko Sailburuaren saloz eta 1873.eko Ekainaren 13ko Jaurtze-Batzordeak egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Lehendakarirza-Idazkaritzako Sailak, Otsailaren 11ko Koperatibei buruzko 1/1982 Legeko 70.2.b) Atalak araupetzen duen irizpen-ixostena eskatuko dio Koperatibetako Kontseilu Nagusiari. Koperatiben eta horien elkarteei artez dagozkien legezko edo arauzko erabakien egitasmoei Jaurlaritzaren Osoko Bilkurak bideak eginarazi aurretik, eman beharko da irizpen-txosten hau. 2garren Atala.- Aurreko Atalean araupetutako ondorioetarako, Lehendakaritza-Idazkaritzako Sailburuak Koperatibetako Kontseilu Nagusiko Buruari idatziko dio, irizpen-txostenaren gai izango diren lege edo beheragoko mailako erabakien egitasmoa erantsiko diolarik eta, Kontseiluaren beraren iharduna bideratuko duten arauen ariora, bideak eginaraziko zaizkiolarik. Jaurlaritzaren erizpenaren ariora, presakoetan, ezarritako epearen barruan irizpen-txostena eman dadila eskatu ahal izango da, dagokion onartze-zehaztapidetzari jarraitu ahal izateko. AZKEN ERABAKIA Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean jarriko da indarrean. Gasteizen, 1983.eko Ekainak 13. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Lan Sailburua, MARIO FERNANDEZ PELAZ.