Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

1983.eko Apirilaren 18ko 70/83 DEKRETOA Hezkuntza eta Kultura-Sailarentzat, behin-behingo ihardutze-arauak finkatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza eta Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 51
  • Hurrenkera-zk.: 641
  • Xedapen-zk.: 70
  • Xedapen-data: 1983/04/18
  • Argitaratze-data: 1983/04/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Hezkuntza-Saila eta Kultura-Saila ezabatu direlarik, eta Hezkuntza eta Kultura-Saila sortuta, eta Arduralaritzako lege-nortasuna izatea beharrezko denez gero aginte-eskubidedun gisa ihardutzeko, behin-behingo arduralaritzako ihardutze-arauak finkatzea beharrezko egiten da, Martxoaren 29ko 50/1983 Dekretoz (1983.eko Apirilaren 13ko E.H.A.A.ren 44 Alea) sortutako Hezkuntza eta Kultura-Sail berriaren arau horiek behin betirako ematen ez diren bitartean. Hori horrela, Hezkuntza eta Kultura-Sailburuaren saloz eta Jaurtze-Batzordeak bere 1983.eko Apirilaren 18an egindako bilkuran onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.-Honako hauetan sartutako Hezkuntza-Saileko ihardutze-arauak erabilgarri izaten jarraituko dira: Apirilaren 6ko 50/81 Dekretoan (Maiatzaren 12ko E.H.A.A.), Otsailaren 15eko 66/82 Dekretoan (Apirilaren 16ko E.H.A.A.), Abenduaren 20ko 228/82 Dekretoan (1983.eko Urtarrilaren 14ko E.H.A.A.) eta agintepideak ezabatu eta banatzeko 50/1983 Dekretoa argitaratu aurretik indarrean egon Dekreto beronen aurka joan ez, eta lehen esandakoak osabideratzen dituzten beste erabakietan sartutakoak; ihardutze-arau horietan Hezkuntza-Sailari egindako edozein aipamen, Hezkuntza eta Kultura-Sailari egindakotzat ulertuko dela. 2. Atala.-Martxoaren 29ko 50/1983 Dekretoa indarrean sartzeko garaian, aurreko ataleko manuetan esaten diren ihardutze-sailen buru izateko ziren goren-karguen eta aukerango karguen izendapen guztiak sendetsi egiten dira. Erabaki Gehigarria Hezkuntza eta Kultura-Sailburuak, oraingo hau indarrean sartzen denetik hasi eta hiru hilabeteko epearen barruan Hezkuntza eta Kultura-Sailaren Ihardutze-Arauak finkatuko dituen Dekreto bat Jaurlaritzari aurkeztuko dio. Azken Erabakia Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua izan dadin egun berean, sartuko da indarrean. Gasteiz, 1988.eko Apirilak 18. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Hezkuntza eta Kultura-Sailburua, PEDRO MIGUEL ETXENIKE LANDIRIBAR.