Arautegia
InprimatuMartxoaren 29ko 50/1983 DEKRETOA, Jaurlaritzako Sail batzuk ezabatu eta agintepideak banatuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 44
- Hurrenkera-zk.: 574
- Xedapen-zk.: 50
- Xedapen-data: 1983/03/29
- Argitaratze-data: 1983/04/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Deskribapenak
Testu legala
Jaurlaritzaren Legeko 8garren Atalak, a) zatian, Lehendakariari, Jaurlaritzako Lehendakari denez, honako ahalmen hau ematen dio: "Jaurlaritza-Sailak sortzea edo ezabatzea dakartzaten Dekretoak ematea, herri-xahupideak gehitzea ekarri ez dezatenaren baldintzapean, eta bai Sailen izenen edo aginte-eremuen banaketaren ezein aldaketari buruzkoak ere". Autonomia-Elkartearen erakundetze-bideak, Autonomia -Estatutoaren 3garren Atala eta honi datxezkion besteak egiteratuz, eta Jaurlaritzari dagozkion egitekoen erazko birrantolapenak, komenigarri egiten dute honako hau: Kultura eta Hezkuntza-Sailei, hurrenez-hurren, zegozkien agitrtepideak birbanatzea, herri-arazoen behar bezalako eraentza bermatzeko. Hori dela eta, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.-Eusko Jaurlaritzako Kultura-Saila eta Hezkuntzakoa ezabatu egiten dira. 2garrera Atala.- Hezkuntza eta Kultura-Saila sortarazten da, Pedro Migel Etxenike Landiribar Jaun Txit Gorena dela bertako Sailburu. Ezabatu diren Hezkuntza eta Kultura-Sailek ordurarte zituzten agintepideak Sail berriari atxikita geldituko dira, hurrengo atalean esaten denaren kaltetan gabe. 3garren Atala.-Gizarte-Adierazpideei buruz Kultura-Sailak zituen agintepideak Lehendakaritzako Idazkaritza-Sailari atxikita geldituko dira, Sail honek bere izenari eutsiz. Azken Erabakietako Lehenengoa.-Dekreto honetan agintzen dena betetzeko beharrezko ezeztapen eta eskuraketak egingo ditu Ekonomia eta Herriogasun-Sailak. Azken Erabakietako Bigarrena.-Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Martxoak hogeita bederatzi. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: Apirilaren 9ko 85/1984 DEKRETOA, Kultura-Iraskunde eta Bazkunen, Liburu eta Liburutegien, Zinemaren, Musika eta Antzerkiaren, Gazteriaren eta Gizarte-Kulturaren, Kondaira eta Arte-Odarearen eta Kirolen aIorretan Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari eskurat
- Indargabetutakoa: Kultura-Sailaren Ekainaren 5eko 153/1984 DEKRETOA, Sail honen ihardutze-arauak jarriaz.
- Ikus: Ekainaren 27ko 145/1983 DEKRETOA, Hezkuntza eta Kultura-Saileko ihardutze-arauak jarriaz.