Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Urtarrilaren 17ko 6/1983 DEKRETOA, Hizkuntza Jaurpidetarako Idazkaritza sortaraziz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 15
  • Hurrenkera-zk.: 235
  • Xedapen-zk.: 6
  • Xedapen-data: 1983/01/17
  • Argitaratze-data: 1983/02/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak

Testu legala

Legebiltzarrak oraintsu onartutako Euskeraren Erabilkera Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak, Euskadiko Autonomia-Elkarteko biztanleen hizkuntzarekiko eskubideen norainokoa zehaztuz, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Autonomia-Elkarteko gainontzeko herriagintaritza-sailen egin-beharrak finkatu ditu. Jakina denez, Eusko Jaurlaritza eta beste herriagintaritza-sail batzuk ez dira Euskeraren Erabilkera Arauzkotzeko Oinarrizko Lege hori atera zedinaren zain egon Euskal Herriko berenezko hizkuntza arauzkotzeko bidean aurrera egiteko. Eusko Jaurlaritzak, euskeraren egoera larria eta AutonomiaEstatutoari bere baiezkoa emanaz Euskal Herriak adierazi duen horretazko jabetasuna eta nahaia ikusita, lehen mailako arreta egin dio euskerari. Hala ere, euskera jasaten ari den egoera larriak dakarren luzaezinak berak, egoera hori are larriagotu lezaketen ekintzapide batzuk itzurtzeko astiro eta zentzuz ihardun beharra dakar. Beraz, alde batetik "Euskeraren Erabilkera Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak" bere xedeak egiteratzeko jartzen dituen eginbeharrak eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza arauzkotzearen alorreango astiroko eta arrazoibidezko ihardunaren ondorioz dauden beharrak eta erabili daitezkeen baliapideak zoritu izana oinarri direla, Eusko Jaurlaritzak eta Jaurlaritzako Lehendakariak Hizkuntza Jaurpidetarako Idazkaritza bat sortarazteari beharrezko eritzi diote. "Euskeraren Erabilkera Arauzkotzeko Oinarrizko Legea" bete dedinaz arduratzea, hezkuntza-politikabideak antolakidetzea eta alor horretango herri-ekintza indartzea izango du Hizkuntza Jaurpidetarako Idazkaritza horrek bere egiteko nagusia. Horretarako, Hizkuntza-Jaurpidetarako Idazkaritzak bere gain izango du, Jaurlaritzaren ihardunaren bermagarri, Jaurlaritzari onar ditzan eraman dakizkion artezpideak eta atandapideak atontzea eta zehaztea ere. Ororariko ihardun horren barruan, Hizkuntza Jaurpidetarako Idazkaritzaren ardurapean egongo da Eusko Jaurlaritzako Sail eta ihardutze-atal berezietango lanak benetako hizkuntza-politika bat osatu dezaten elkarri egokitzea. Halaber, euskera arauzkotzeari buruzko Jaurlaritzaren eta Foru-Diputazioen lanak antolakidetzea ere Hizkuntza-Jaurpidetarako Idazkaritzaren egitekoa izango da. Euskeraren alde ari daitezen erakunde guztiek elkar hartu dezateneko laguntza ematea izango da Idazkaritza honen antolakideketa-lanaren hirugarren ihardutze-alorra. Funtsezko honako gai hauei dagokie Hizkuntza-Jaurpidetarako Idazkaritzari hiru tnaila hoietan ematen zaion antolakideketa-lana: Irakaskuntzari, gizarte-albistepideei, gara-adinekoen hezkuntzari, gizarte-giroa euskalduntzeari eta gizarte-alorreango sikolinguistika-ikerketari. Hoiek horrela, Hizkuntza-Jaurpidetarako Idazkaritza "Euskeraren Erabilkera Arauzkotzeko Oinarrizko Legea" egiteratu beharraren ondorioz sortzen da, herriagintaritza-sailen ekintza indartzeko eta gure hizkuntza arauzkotzeko xedez ari diren guztiak elkar-egokitzeko bide izan dedin arrazoibidezko jokabide baten zerbitzutan. Hoietatik guztiegatik, Jaurlaritza-Legeak ematen dizkidan aginpideez baliatuz eta Jaurlaritza-Batzarrak 1983garreneko Urtarrilaren 17an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala Hizkuntza-Jaurpidetarako Idazkaritza sortarazten da, Jaurlaritzako Lehendakaritzarekiko artezko menpetasunez. Bigarren Atala Lehendakariak, Dekreto honek Idazkaritzari izendatzen dizkion egitekoak hobeki bete daitezen beharrezko eritziz gero, Idazkaritzako goren-artezkaritza Sailburu baten esku utzi ahal izango du, 1981garreneko Ekainaren 30eko Jaurlaritza-Legearen 41garren Atalak dionaren arauera. Hirugarren Atala Honako hauek dagozkio Hezkuntza Jaurpidetarako Idazkaritzari : Lehenengoa. Jaurlaritzako Sailen eta gainontzeko Herri-Arduralaritzen Hizkuntza-politikabideak antolakidetzea. Horretarako, honako hauek egin ahal izango ditu: a) Hizkuntza-politika antolatzeko arau eta manuak emateko, aldatzeko edo unean-uneangotzeko orotariko nahiz berarizko saloak egitea. b) Autonomia-Elkarte osorako baterako ihardutze-egitamuak gertatzea, Jaurlaritzak aztertu eta onartu ditzan. c) Eusko Jaurlaritzaren menpeko izan eta Hezkuntza-Politikari artez datxezkon zerbitzuen erakuntza, egiturapena eta iharduna, eta eskatu dezaten Diputazio eta Udalentzako horretazko aholkularitza. d) "Euskararen Erabilkera Arauzkotzeko Oinarrizko Legearen" 14.2 eta 20.2 Atalek diotenaren arauera bi hizkuntza ofizialak edo euskera jakitea beharrezko izango duten lan-tokiak zehazteko irizpideak jartzea, eta baita Lege horren 14.3 Atalaren gai diren lan-tokitarako euskerarekiko ezagutze-neurria haztatzea ere. 2garrena. Hizkuntza-ikerketarako politikabideak antolakidetzea, eta hezkuntza-maila eta irakaskuntzarako tegi eta sail guztietan euskera eta euskeraz irakasteko artezpideentzako irizpideak jartzea, esandako egiteko hoiek ahalik eta ondoen bete daitezeneko bide. 3garrena. Hizkuntza-Politikan artezko erantzukizuna duten ihardutze-sail eta agintari guztien arteko beharrezko atxikipena eta elkar-egokitasuna bermatzea. 4garrena. "Euskeraren Erabilkera Arauzkotzeko Oinarrizko Legea" eta gainontzeko erabaki osagarriak eta hori egiteratzeko eman daitezenak bete eta egiteratu daitezenaren ardura, eta baita Jaurlaritzaren eta Euskeraren Aholku-Batzordearen ihardunaren ondoriozko aholku eta arauekikoa ere. 5garrena. Euskeraren Erabilkera Arauzkotzearen alorrean edo arauzkotze horren xedetango zerbitzuei buruzko nolanahiko arau edo manu-egitasmo eta egitasmotzakori buruz arauzko baldintza mailako erizpenak ematea. Laugarren Atala ' Lehenengoa. Hizkuntzaren Erabilkera Arauzkotzearen alorrean Sail, Diputazio eta beste ezein herri-erakundek edo hoien menpekoek egiteratu ditzaten orotariko ekintzapide guztien berri eman beharko zaio Hizkuntza Jaurpidetarako Idazkaritzari, bere egitekoak bete ditzan. Horretarako, esandako erakunde hoiek horretazko adierazpenak bidaliko dizkiote Idazkaritzari, horrek, argipide hoiek bidali ez dakizkiotenean, bere arioz eskatu ditzakeela. 2garrena. Aurreko Atalean esandako agintepideen kaltetan gabe, Atal honen gai diren adierazpenok jakinarazte-xede hutsezkoak izango dira eta, beraz, dagokion zerbitzuaren eraentzan Agintaritza edo Ihardutze-Sail bakoitzak duen erantzukizuna ez dute arinduko. Bosgarrert Atala Lehenengoa. Hizkuntza-Jaurpidetarako Idazkaria Lehendakariak izendatuko eta kenduko du. 2garrena. Hizkuntza-Jaurpidetarako Idazkaria Euskeraren Aholku-Batzordeko Idazkari izango da. Seigarren Atala Lehenengoa. Hizkuntza-Jaurpidetarako Idazkariak Jaurlaritzaren bilkuretan eskuhartu ahal izango du bere ardurapeko arazoekiko argipideak emateko. 2garrena. Hizkuntza Jaurpidetarako Idazkariak, Legea edo Legeak osabideratuz hartu daitezen erabakiak betearazteko, bere arioz edo Jaurlaritzak eskatuta, bere ardurapeko arazoekiko artezpideak eman ahal izango dizkie Euska1 Herriko Arduralaritzako gainontzeko goren-kargudunei. Zazpigarren Atala Lehenengoa. Arduralaritza-akurapenak, zerbitzuen artezkaritza eta ikuskaketa, herrilanariak izendatzea eta kentzea, Idazkaritzako zerbitzuen gastu izan eta beste ihardutze-sailen batentzat gorde gabekoak egin daitezeneko aginduak ematea, zigorrak jartzeko ahalmena eta horrelako beste batzuk bezalako arduralaritza-antolaketako gaietan, Hizkuntza Jaurpidetarako Idazkariak Sailburuek dituzten agintepideak heurak izango ditu. 2garrena. Jaurlaritza-Legean ohartemandako gainontzekotarako, Hizkuntza-Jaurpidetarako Idazkaria Sailburuordetzat joko da. Zortzigarren Atala Hasieran, Hizkuntza Jaurpidetarako Idazkaritzak honako zerbitzu hauek izango ditu: - Antolakideketa eta egitasmo-zerbitzua. - Ikerlan-zerbitzua. Bederatzigarren Atala Honako hauek dagozkio Antolakideketa eta Egitasmo-Zerbitzuari: Lehenengoa. Jaurlaritzako Sailen eta gainontzeko herri-agintaritzekingo harreman-sail gisa ihardutzea, eta bai Idazkaritzarekin zerikusiren bat izan dezaten ihardutze-sail eta erakundeekin ere.2garrena. Orotariko ekintzapideen egitamutzakoak gertatzea, eta bai Idazkaritzarentzako saloak ere, Dekreto honen bigarren Atalean esaten diren gaietan. 3garrena. Arduralaritzan eta zehaztapidegintzan Idazkariari teknikazko eta arduralaritzazko laguntza ematea. 4garrena. Idazkariari legepideak aldatu daitezenaren edo orotariko manuek eman daitezenaren saloak egitea. 5garrena. Idazkaritzari dagozkion gaietango estadistikagintza arteztea eta erosotzeagotzea. 6garrena. Har daitezen erabakien politikaren eta teknikaren aldetatikako ondorioak aztertzea eta hoien eragina neurtzea. 7garrena. Herri-Arduralaritza berezien Hizkuntza-Politikabideei buruzko agiriak eta argipideak bildu, eta hoien ondorioekiko jarraipen-lana. 8garrena. Euskeraren Aholku-Batzordearen agizko arazoen ardura. Hamargarren Atala Ikerlan-Zerbitzuari euskerari eta horren erabilkera arauzkotzeari datxezkonei buruzko ikerketen egitamuketa eta egituraketa dagozkio, eta bai Eusko Jaurlaritzak horri buruz eskatutako ikerlanekiko irizlaritza ere. AZKEN ERABAKIA Dekreto hau, argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Urtarrilak 17. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA.