Arautegia
InprimatuUztailaren 19ko 158/1982 DEKRETOA, "Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca, S. A." akziokako Herri-Baltzua sortarazteari buruz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 103
- Hurrenkera-zk.: 1229
- Xedapen-zk.: 158
- Xedapen-data: 1982/07/19
- Argitaratze-data: 1982/08/17
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Sailak
Testu legala
Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari, bere aginte- eremuan irrati eta telebistazko zerbitzuen jabe-izendun denez, Euskal Telebistaren ustiaketa antolatzea beharrezko gertatzen zaio. Dekretoa, Baltzua sortarazteari, horren ekonomia- arduralaritzari eta ekonomia eta dirubidetzari dagozkien zenbait alderdiz, eta batipat agintze-bide izango dituen ihardutze-sailak zehazteaz ari da. "Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca, S. A." Herri- Baltzuaren erakuntza herri-zerbitzuei buruz orain indarrean egon eta norbanako-alorreko lege-jaurpidepean ihardun ahal izateko bidea ematen duten merkataritza-enpresa gisa eratzezko irizpideei egokituz egitea izan da xede, horrek ihardutzemodu egokikor baterako bideak ematen bait-ditu bere helburuak hobeki bete ahal izateko eta, hori, Arduralaritzaren, aldetikako zaingoaren kaltetan gabe. Hoiek horrela, Ekonomia eta Herriogasun eta KulturaSailburuen saloz, nik Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Lehendakari naizenez ontzat eman ondoren, eta Jaurlaritzak 1982garreneko Uztailaren 19an egindako Bilkuran onartuta, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala:-Herri-Baltzuaren sortarazpena 1.-"Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca, S. A." Herri- Baltzua sortaraztea erabakitzen da, horren baltzu-domu osoa Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak hartu eta ordaintzen duela. 2.- "Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca, S. A." Herri- Baltzutakotzat joko da, eta 1977garreneko Urtarrilaren 4ko Orotariko Diruegitamu-Legearen 6.1.a) Atalak aipatzen dituen Erresuma-Baltzuen Jaurpide diren manuak, "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundea sortzeari buruzko Maiatzaren 20ko 5/1982 Legea, bere Araudiari dariola Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren araupidetzatik dagozkionak, Akziokako Baltzuei buruzko 1951garreneko Uztailaren 17ko Legea eta dagozkion gainontzekoak izango dira horrekin erabilgarri. 2garren Atala.-Baltzu-xedeak Honako hauek ditu helburu: a) Entzungaiak ondu eta hoiek artez nahiz zeharka, irrati- eletraindarreko uhinez edo eletra-hariz albistaritza, kultura, arte, merkataritza, laket edo iragarketa-xedez nornahirentzat edo herri-talde batentzat zabaltzea, eta bai hezkuntza-erapidetzari eta euskal-kulturaren suztapenari eta hedapenari eta berariz Euskera zuzpertzeko eta indartzeko laguntza ematea ere. b) Esandako hoiei datxezkien eta hoien osagarri izan daitezen ekintzapide guztiak. 3garren Atala.-Baltzu-Domua Hasierako Baltzu-domua milana pesetaren izeneko balioko eta guztiak Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak hartutako eta ordaindutako 100 akzio jabe- izendunetan banatutako ehun mila pesetakoa izango da, Maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen arauera hoien jabe bakarra "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundea dela. 4garren Atala.-Araudiaren onarpena Dekreto honen Eraskin gisa doan "Eusko IrratiaRadiodifusión Vasca, S. A." Herri-Baltzuaren Araudia ontzat ematen da. 5garren Atala.-Arduralaritza-eratxikipena Arduralaritzaz, "Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca, S. A." Kultura-Sailari eratxikitzen zaio, eta horri dagokio haren eginkortasunarekiko arta. Dirubidetzarekiko ikuskaketa Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egingo du. 6garren Atala "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundeak Artezkari Nagusiaren bidez egiteratuko ditu Herri-Baltzu horretango bere bazkide-eskubideak. 7garren Atala Ekonomia eta Herriogasun Saileko Ondare-Artezkariari ematen zaio eskribau-agiria eta Baltzua erabat eratzeko gainontzeko agiriak sendesteko eskua. 8garren Atala "Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca, S. A.", norbanako- alorreko legepeko norbanakoekin erabilgarri diren agintepide eta agintemendeekiko agizko arauen menpe egongo da, bere erakuntza eta iharduna araupetzen duten legeen arauera bere ondarea osatzen duten ogasun eta eskubideen berezitasunei eta erabilgarri izan dakizkion lanarigo-jaurpideei begira dagozkiekeen berarizkotasunen kaltetan gabe. AZKEN ERABAKIA Indarrean jartzea: Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1982garreneko Uztailak 19. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Kultura-Sailburua, RAMON LABAIEN SANSINENEA. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, PEDRO LUIS URIARTE SANTAMARINA.I IDAZPURUA ERAKUNTZA, IZENA, LEGE JAURPIDEAK, XEDEAK ETA IRAUPENA Lehenengo Atala 1.-Merkataritza-Baltzuetako, "Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca, S. A." izeneko eta lege-nortasun osoko Akziokako Baltzu bat eratzen da. 2.-Baltzu horrek bere eratze-Dekretoa, "Euskal Irrati- Telebista" Herri-Erakundea sortaraztezko Maiatzaren 20ko 5/1982 Legea, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzako Herri-Baltzuetan erabilgarri izan dedin araupidetza, Araudi hau, 1951garreneko Uztailaren 17ko Legea eta Akziokako Baltzuentzako Lege-Jaurpideak araupetzeko gainontzeko lege-manuak izango ditu jaurpide. 2garren Atala.-Egoitza Baltzu-Egoitza, Bizkaiko Durangoko Irratetxean jartzen da, eta hor datza Baltzuaren legezko ordezkaritza. Biltzar Nagusiak irratetxeak, saiotegiak etxeordeak, bideralaritzak, ordezkaritzak eta arartekaritzák jarri ahal izango ditu Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen mugartean nahiz kanpoan, eta bai Egoitza-hiri berean legezko egoitza aldatu ere. 3garren Atala.-Baltzuaren xedea Honako hauek ditu bere helburu Baltzuak: a) Entzungaiak ondu eta hoiek artez nahiz zeharka, irrati- eletraindarreko uhinez edo eletra-hariz albistaritza, kultura, arte, merkataritza laket edo iragarketa-xedez nornahirentzat edo herri-talde batentzat zabaltzea, eta bai hezkuntza- erapidetzari eta euskal kulturaren suztapenari eta hedakuntzari eta berariz Euskera zuzpertzeko eta indartzeko laguntza ematea ere. b) Esandako hoiei datxezkien eta hoien osagarri izan daitezen ekintzapide guztiak. 4garren Atala.-Iraupena Baltzua epe-mugarik gabe sortarazten da, eta eratu dedin egunean bertan ekingo zaio bere ihardunari.II IDAZPURUA BALTZU-DOMUA, ONDAREA, ESKUARTEAK 5garren Atala.-Baltzu-Domua 1etik 100erainoko zenbakiak izan (biak barne) eta milana pesetaren izeneko balioko 100 akzio jabe-izendun eta erabat ordaindutakoz osatuko da hasierako 100.000 pesetako Baltzudomua, Maiatzaren 20ko 5/1982 Legeak dionaren arauera horren jabea "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundea dela. 6garren Atala.-Eskuarteak "Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca, S. A."-rentzako dirubideak, "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundea sortaraztezko Maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 45garren Atalean ohartemanda bezala egingo dira.III IDAZPURUA ERAENTZA-SAILAK 7garren Atala Honako ihardutze-sari hauek izango dute bere gain Baltzuaren Eraentza eta Arduralaritza, Maiatzaren 20ko 5/1982 Legeak eta Araudi honek agintzen dutenaren osagarri gisa erabilgarri izan dedinetan Akziokako Baltzuen Legeak ematen dizkien agintepideekin: a) Biltzar Nagusiak. b) Arduralari Bakarrak. c) Aholku-Batzordeak.I SAILA AKZlO JABEEN BILTZAR NAGUSIA 8garren Atala.-Zerdena eta egitekoak Biltzar Nagusiari, Baltzuaren Goreneko Ihardutze-Sail denez, Akziokako Baltzuen 1951garreneko Uztailaren 17ko Legeak ematen dizkion agintepideak dagozkio, Maiatzaren 20ko 5/ 1982 Legearen eta Araudi honen arauera agintepide hoiek beste ihardutze-saileren bati eman gabe egon daitezenaren baldintzapean.II SAILA AHOLKU-BATZORDEA 9garren Atala.-Bilkuretarako deia, Erakuntxa, Eskubideak Aholku-Batzordeari dagozkion egiteko eta agiutepideak, eta bai bilkurétarako deiaren eta erakuntzaren aldeetatikako iharduna ere, Maiatzaren 20ko 5/1982 Legean ohartemandakoari atxikiko zaizkio.III SAILA ARDURALARI BAKARRAZ 10garren Atala.-Arduralari Baltarra A) "Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca, S. A."-ko Artezkaria bera izango den Arduralari bakar batek egingo ditu baltzuarekiko arduralaritza eta eraentza; hori "Euskal IrratiTelebista" Herri-Erakundeko Artezkari Nagusiak nahi bezala izendatu eta kenduko du, Erakunde horretako EraentzaBatzordeari aurrez jakinarazi ondoren. B) Arduralari Bakarraren kargua, Maiatzaren 20ko 5/1982 Legean horretarako ohartemandako elkartuezinen menpe egongo da. 11garren Atala.-Agintepideak eta ahalmenak Arduralari Bakarrak, Baltzuko Artezkari denez, honako agintepide eta ahalmen hauek izango ditu: a) Biltzar Nagusiaren erabakiak egiteratzea. b) Auzitan nahiz auzitatik kanpo enpresaren merkataritza- harreman eta garazpideei dagozkien arazo guztietan Baltzuaren ordezkotza egitea, "Euskal Irrati-Telebista" Herri- Erakundeko Artezkari Nagusiari ituneketarako ihardutze-sail denez legez emandako ahalmenen kaltetan gabe. c) Baltzuaren helburuei datxezkien ekintzapide guztietarako aholku-ematezko eta behartze-indarrik gabeko Batzorde edo Lan-taldeak sortaraztea eta ezabatzea, hoietan bilkurabutu izan edo horretarako eskua egoki eritzitakoari emanaz. d) Enpresaren ihardunak beharrezko egiten badu, "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundeko Artezkari Nagusiarekin elkar hartuta Barne-jaurpideen Araudia ontzat ematea. e) Agintaritza nahiz norbanako-alorreko Ihardutze- Sailekin lankidetasun-hitzarmenak egitea. f) Baltzuaren diruegitamuen aintzin-egitasmoa gertatzea, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Herri-Baltzuetan nahitaez erabili beharreko arauei atxikiz, gero "Euskal IrratiTelebista" Herri-Erakundeko Artezkari Nagusiari bidaltzeko. g) Baltzuaren helburuak lortzeko beharrezko edo agizko izan daitezen egintzak eta ituneak, eta onartutako diruegitamuen ondoriozko lege-harremanei berenez datxezkien garazpide eta egintzapide guztiak egiteratzea, Atal honen "n" eta "ñ" zatietan horretarako jartzen diren mugen barruan. h) Agizko Auzitegi eta Epaitegietan eta Erresumako, Autonomia-Elkarteetako, Probintzietako, Tokiko edo bestelako ezein Idazgu, Agintari eta Erakunderen aurrean Baltzuari dagozkion eskubide eta ekintzak egiteratzeko beharrezko direnak erabakitzea, eta bai agizko eta berarizko goradeiak sartzeari buruzkoak ere, baliogabetze eta birraztertze-eskezkoak barne, egoki eritzitako Legelari ordezkariak edo Epailaritza- arartekariak izendatuz. i) "Euskal Itrati-Telebista" Herri-Erakundeko Artezkari Nagusiari "Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca, S. A."-ko Artezkaritza-lanariak izendatzeko eta kentzeko saloak egitea; lanari hoien eskubideak eta egitekoak zehaztea, eta bai zerbitzu berezien aginte-arauak ere, egitarauketaren arduradun denez, "Euskál Irrati-Telebista" Herri-Erakundeko Artezkari Nagusiaren agintepean irratsaioen edukia Euskal Irrati- Telebistako Eraentza-Batzordeak ontzat emandako oinarri- irizpideei eta orotariko artezpideei atxikiko zaizkiela bermatzeko behar daitezen agindu eta oharpideak eman ditzakeela. j) Lanarien izendapena eta Burugoa. k) Baltzu-diruak onartutako diruegitamuen arauera erabiltzea; hoien eskea egitea eta behar dedin tokitik eta baltzuaren zuduentzat on izan daitezenetatik eskuratzea; gaudimenak uztea, bankutan maileguzko nahiz bestelako kontuak irekitzea, eskudirua edo nolanahiko baloreak ateratzea, berarizko nahiz atzerriko erakundeekingo banku-eragiketa guztiak, banku ofizialekingoak barne, artekarien eskutango Baltzudiruak erabiltzea, harturen-txartelak edo merkataritzako beste ezein mailegu edo garazpide-agiri jaulkitzea, ordainez ematea, bermatzea, onartzea, ordaintzea eta hoiei bere merkataritza- bideak eginaraztea eta, orohar, banku eta merkataritza- ihardunari datxezkon eginkizun guztiak, Atal honen "n" eta "ñ" zatietan horretarako jatri daitezen mugen barruan. l) Bere Baltzu-helburu dituen Irratiazko Herri-Zerbitzuen ihardunari buruzko Urteoroko Argipide-Txostena ontzea, Herri-Erakundeko Artezkariari eskuratuz gero Eraentza- Batzordeak ontzat eman dezan. m) Biltzar Nagusiari, urteoro, ekonomia-urteko kontuak, azken kontuak eta baltzu-ihardunarekiko argipide-txostena aurkeztea, eta bai Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren araupidetzak horrelako baltzuei eskatu diezazkien beste agiri guztiak ere. n) Eraikintzak erosteko, inorentzakotzeko eta hoiekiko zorpideak egiteko, agizko lehiaketa-bidez eman daitezen 100 miloe pesetatik gorako lanak, zerbitzuak edo zuzkiketak akuratzeko, artezko akurapenez eman daitezen 50 miloetik gorakoetarako eta irratsaioak egiteko eta zabaltzeko eskubideak 50 miloe pesetatik gora ordainduz erosteko salbu, Baltzuaren Akurapen-Sail gisa ihardutzea. Derarizkotzat jotako hauetarako, "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundeko Artezkari Nagusiari dagokio Baltzuaren Akurapen-Sail gisa ihardutzea. ñ) Baltzuaren Diruegitamuen pentzutango gastutarako baimena ematea, eraikintzak erostezkotarako edo aurreko zatian ohizkoez bestekotzat jotakoetarakoak salbu, hoiek "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundeko Artezkari Nagusiari bait-dagozkio. Aurreko zerrenda hori aipamena egite hutsezkoa da eta ez ditu, Baltzuko edo "Euskal Irrati-Telebista" HerriErakundeko beste ihardutze-saileren batentzat berariz gorde gabeko guztietan, Baltzuaren garazpide eta iarabazpideak jaurtzeko, artezteko eta kudeatzeko dagozkion eskubideak mugatzen. 12garren Atala.-Ekonomia-Urtearen iraupena Ekonomia-urtea, urteoro, Urtarrilaren lehenengoan hasi eta Abenduaren 31 n bukatuko da, lehenengo urtea salbu, hori Baltzuaren erakuntza burutu dedin egunean bertan hasi eta 1982garreneko Abenduaren 91n bukatuko bait-da. IV IDAZPURUA EKONOMIA ETA DIRUBIDETZA JAURPIDEAK 13garren Atala.-Antolaketa-araupideak "Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca, S. A." Baltzua, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Akziokako Herri-Baltzu denez, beretzat erabilgarri den berarizko araupidetzari atxikiko zaio bere ekonomia eta dirubidetza-jaurpidetan, eta araupidetza horretan oharteman gabekoetan 1951garreneko Uztailaren 17ko Legeari eta hori osatzen duten gainontzeko aginduei. 14garren , Atala.-Ekonomia eta Kontaduritza-agiriak "Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca, S. A." Baltzuarekin berariz erabilgarri izan daitezen legeen aginduz nahitaezko izan daitezen ekonomia eta kontaduritza-agiriez gainera, Baltzuak, ekonomia-urtea bukatu eta lau hilabeteko epearen barruan, urte bakoitzeko Abenduaren31n ondutako irabazien eta galeren azken-kontua eta baltzu-ihardunarekiko argipide-txostena egingo ditu. 15garren Atala.-Kontu-arakalteta Baltzuaren kontuekiko arakaketari eta ikuskaketari dagozkienetan berariz erabilgarri izan dedin araupidetzaren kaltetan gabe, Biltzar Nagusiak atxikipenik gabeko Erakunde edo aituek arakatu ditzatela agindu ahal izango du.V IDAZPURUA AGINTEMENDEA 16garren Atala.-Zehaztapena Baltzua norbanako-alorreko legepekoekin erabilgarri diren agintemende-arauen menpe egongo da eta, hori, bere ondarea osatzen duten ogasun eta eskubideen ondorioz dagozkion berarizkotasunen eta Baltzu-domu osoaren jabe bakarra Euskal Herriko Autonomia-Elkartea delako berarizko agintemendearen bati emanda egon daitezen ekonomia eta kontaduritza-ihardunarekiko arakaketaren eta erizpenaren kaltetan gabe.