Arautegia
InprimatuEkainaren.7ko 125/1982 DEKRETOA, Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailaren izena aldatuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 79
- Hurrenkera-zk.: 892
- Xedapen-zk.: 125
- Xedapen-data: 1982/06/07
- Argitaratze-data: 1982/06/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Konstituzioaren 149.1.31 Atalak aitortzen dion bakarreango agintea egiteratuz, Erresuma-Arduralaritzak Kondaira-Lurraldeetako foru-erakundeegana, Udalengana eta ihardutze-eremuz Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko diren beste Herri-Erakunde batzuengana jotzen du argipide, eta batipat estadistika-xedetarako argipide eske. Argipide hoiek Autonomia-Elkarte honentzat eta horrek bere helburu eta agintepideekiko estadistikagintzarako erabiltzeko jakingarri izan daitezkeenez gero -eta halaxe dira izan, gehienetan eta Erresuma-Arduralaritzak eskatutako argipideak emateak dakarren lana bertatik bertara Euskal Herriko Erakundeen onetangoa izan dedin, bere eskeei erantzunaz Erresumako Arduralaritza Nagusi eta Erakundeei bidali dakizkien argipideak Autonomia-Elkarteak ezagutu ditzaneko bideak jartzea beharrezkoa gertatzen da. Autonomia-Estatutoaren 10.37 Atalak agintzen duenaren arauera, Dekreto honen eraginpeko Erakundeen zerdena eta iharduna direnak direla hoiek eman ditzaketen argipideak Autonomia-Elkarteak bere helburu eta agintepidetarako erabili ditzakeenez gero, esandako erapidetza hori sortaraztea Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen agintepidetakoa da. Bukatzeko, Dekreto honek Eusko Jaurlaritzari ematen dizkion agintepideak Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Estadistika-Artezkaritzari izendatzen zaizkio, Jaurlaritzaren barruan gai horren ardura duen ihardutze-saila denez. Hori dela eta, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, Lehendakaritzak bere oniritzia eman eta Jaurlarimak 1982garreneko Ekainaren 7an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau, ERABAKITZEN DUT Lehenengo Atala.-Erabiltze-eremua Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeek, Udalek, hoietako batzuetako edo besteetako izan eta herri nahiz norbanako-alorreko legepeko izan daitezen Erakundeek, eta Erresumako Arduralaritza Nagusiko nahiz ErresumaErakundetako edo Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzako izan ez eta ihardutze-eremuz Autonomia-Elkartea gainditu ez dezaten gainontzeko Herri-Erakundeek, Erresumako Arduralaritza Nagusiak edo ErakundeArduralaritzak ezein ihardutze-sail edo Erakunderen bidez eskatuta hoiei bidali diezazkien estadistika-argipide guztiak Eusko Jaurlaritzari jakinarazi beharko dizkiote. 2garren Atala.-Argipideak bidaltzea 1. Argipide-eskea egin zaion erakundeak, argipide hoien guztien oso-osoko aldaki bat bidali beharko dio Eusko Jaurlaritzari, Erresuma-Arduralaritzari bidalitako paperak bezalakoxetan. Argipideak bidaltze hori, Erresuma-Arduralaritzari bidali dakizkioneko une berean egingo da. 2. Argipide-eskea hartu duen Erakundea Udal bat izan dedinean, Jaurlaritzari bidalitako aldakiaz gainera beste bat dagokion Foru-Diputazioari bidaliko dio, ezagutu dezan. Esandako Udal horrek Foru-Diputazioari bere aldakia bidaltzeko duen epea, Jaurlaritzari berea bidaltzeko duena bere izango da. 3garren Atala.-Erraldetegia Erresuma-Arduralaritzak lehenengo Atalean esandako Erakundeei egin eta hoiek 2garren Atalak dionez argipideak bidaltzea ekarri dezaten argipide-eskeak biltzeko Erroldetegi bat sortarazten da Eusko Jaurlaritzaren baitan. 4garren Atala.-Egitekoak eta eskubidea Dekreto honen gai diren egiteko eta eskubideak, Erresuma-arduralaritzaren eta lehenengo Atalean esandako Erakundeen artean bere araupideen ariora estadistika-argipideketarako indarrean egon daitezenen kaltetan gabekoak izango dira. 5garren Atala.-Agintepide-jabea Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Estadistika-Artezkaritzak egiteratuko ditu aurreko Ataletan Eusko Jaurlaritzari ematen zaizkion agintepideak. BEHIN-BEHINGORAKO ERABAKIA Bakarra.-Lehendik eginda dauden argipide-eskeak Dekreto honetan egintzen dena, hori indairean jarri baino lehen Erresuma-Arduralaritzak egin eta oraindik erantzun gabe egon daitezen argipideeskeentzat ere bete-betean erabilgarri izango da. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.-Osabideratzea eta egiterapena 1. Dekreto hau osabideratzeko edo egiteratzeko beharrezko izan daitezen manu guztiak egiteko eskua ematen zaio Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari. 2. Aurreko Atalean esandako Sailburuaren agintearen kaltetan gabe, Estadistika-Artezkaritzak ere Dekreto hau egiteratzeko beharrezko deritzen oharpen eta adierazpenák ontzat eman ahal izango ditu. Bigarrena.-Indarrean jartzea. Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1982garreneko Ekainak 7. Jaurlaritzako Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Ekonomia eta Herrigasun-Sailburua, PEDRO LUIS URIARTE SANTAMARINA.Jaurlaritzako Sail batzuen ezabapenari eta agintepidebanaketari buruzko Maiatzaren 14eko 100/1982 Dekretoz, ezabatutako Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailak, ordurarte betetzen zituen Garraio-alorreko egitekoak LurraldeAntolaketa eta Herrilan-Sailari eskuratu zitzaizkion. Horren ondorioz, eskuratutako agintepide berriei egokituz, oraingo Sail honen izena aldatzeari ekitea aholkugarri gertatzen da. Hoiek horrela eta Jaurlaritzaren Legeko 8garren Atalak aitoruen dizkidan agintepideez baliatuz, honako hau v ERABAKITZEN DUT Lehenengo Atala.-Lurralde-Antolaketa eta HerrilanSailak aurrerantzean, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saila izena hartuko du. 2garren Atala. -Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita bigarreneko Ekainak zazpi. Lehendakaria, CARLOS GARAlKOETXEA URRIZA.