Arautegia
InprimatuMaiatzaren 24ko 103/1982 DEKRETOA, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritza herri-ihardunaren alorrean egituratzeari eta antolakidetzeari buruz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 71
- Hurrenkera-zk.: 686
- Xedapen-zk.: 103
- Xedapen-data: 1982/05/24
- Argitaratze-data: 1982/06/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskadiko Herri-Arduralaritza azken baten behar adina eskuarte izan eta Autonomia-Elkarteko herri-zerbitzuak modu eginkorrez eraentzeko gai izan dedila lortzeko eran egituratzeari lehenbailehen ekiteari buruz bai Jaurlaritzak eta bai Legebiltzarrak duten ardura gauza nabarmena da. Esandako eskuarte hoiei gagozkiela, gizakizkoak dira garrantzitsuenak eta korapilotsuenak. Lege jaurpide berezipean egon eta aukeratu ere modu berezitan aukeratu diren norbanakoak batean biltzeak, lanarientzako aukeratze-bideak behar diren segurantzabide guztiekin bateratzea eskatzen du, horrek herri-zuduei behar bezala erantzuteari inolako kalterik ez dakarkiola. Bestalde, iadanik egon dauden egoera eta eskubideen ezein aldakuntzak horretzazko egiaztapenak egitea eskatzen hoiek Sail bereziei emandako arioa eta agintepideak murriztu ez, baina hoien egiterapena indarreango legeei egokitzen zaioenentz ikustera mugatzen direla. Esandako guzti hoiek, Legebiltzarrak 1982garreneko Maiatzaren 24an onartutako Diruegitamu-Legeak jartzen dituen irizpideen arauerakoak dira. Hori dela eta, Lehendakaritza-Sailburuaren saloz, eta Eusko Jaurlaritzaren Batzarrak 1982garreneko Maiatzen 24an egindako bilkuran onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Jaurlaritzako Sail bakoitzak Lehendakaritza-Sailari Erresumak eskuratutako lan-tokien zerrenda eskuratuko dio, berenezko herrilanariek izan ditzatenak, arduralaritza edo lan-akurapenez betetakoak eta hutsik daudenak zehaztuz. 2garren Atala.-1. Nolanahi ere, eta nahi bezala aldatzeko konfantzazko lan-tokiei dagozkienetan salbu, HerriLanarigoan sartzea erabilgarri izan daitezen legeen arauera jarri daitezen saioen bidez egingo da. 2. Lanarien arduralaritza-akurapena egin baino lehen, lan-irunearen gai diren egitekoak betetzeko gaitasuna erakutsi dezaten saioak egin beharko dira; deiak agirian egin beharko dira, eta bai saioekiko ebazpena egingo duten epai-mahaiak eta gai direla aitortzen zaienen zerrendak ere.3garren Atala.- Gastua gehitzea edo gutxitzea darien arduralaritza-egoerekiko edo saribideekiko aldakuntzak egiteko, Autonomia-Egiterapenerako Lehendakariordeak ontzat eman baino lehen, Lehendakaritza-Sailean hori dagokion Herri-Ihardunaren zerbitzuak bere erizpena eman beharko du, eta Ekonomia eta Herriogasun-Saileko ArtekaritzaArtezkaritzak azterkatu. 4garren Atala.- Sail bereziei doazkien lanari-arazoak antolakidetzeko, Lehendakaritza-Sailburuaren lehendaritzapeko Lanarigo-Batzorde bat eratuko da, Herri-Arduralaritza eta Ihardunerako Sailburuordea eta Gizarte-Arazoetarako Sailburuordea Lehendakariorde direla eta batzordekide, esandakoaz gainera, Sail bakoitzeko Zerbitzu-Artezkariak edo hoien egitekoa izan dezatenak, Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Artekaritza-Artezkaria, Gizarte-Artezkaria eta Herri-Ihardunerako Artezkaria, azkeneko horrek Idazkari-lana egiten duela. 5garren Atala.-1. Sail bakoitzean, eta Zerbitzu-Artezkaritzaren egituraren barruan, Lanarigoarentzako eta Gastuen Eraentzarako Banako bateratuko da, honako egiteko hauek dagozkiola: Bertako deneko Saileko lanari-arazo guztiak aztertzea eta ikuskatzea, haren menpeko direneko Sailburuei hoiekiko saloak egitea, Dekreto honen 3garren Atalean ohartemandako egintzapideak baino lehenagoko erizpenak ematea, lanariegatikako Saileko gastu guztiei baiespena ematea, zenbatekoari eta zergatikakoari ezezik sariaren gai diren zerbitzuak benetakoak izan daitezenari ere arreta eginaz, eta Saileko lanariegiturari eta diruegitamuei buruzko saloak egitea, gosteekiko haztapen eta guzti. 2. Lanarigoarentzako eta Gastuen Eraentzarako Banakoari ematen zaizkion agintepideak, Artekaritza nolanahi ere dagokion Ekonomia eta Herriogasun-Saileko ArtekaritzaArtezkaritzak berea benetan egin dezanaren kaltetan gabekoak izango dira, eta bai Autonomiaren Egiterapenerako Lehendakariordeari, Lehendakaritza-Sailburuari, eta Herri-Ardu ralaritza eta Sailburuordeari eta Gizarte-Arazoetako Sailburuari dagozkien orotariko agintepideen kaltetan gabekoak ere. 3. Sailen baten Zerbitzu-Artezkaritzarik ez egotea gertatuz gero, Atal honen lehenengo zatiak dion Lanarigoarentzako eta Gastuen Eraentzarako Banakoa, Sailburuaren erabakiz, Saileko Artezkaritzetakoren baten barruan egiteratuko da. 6garren Atala.- Dekreto honen 5garren Atalean agindutakoaren kaltetan gabe, Saileko Zerbitzu-Artezkaritzak edo Lanarigoarentzako eta Gastuen Eraentzarako Banakoak eta Herri-Ihardunerako Artezkaritzak, hurrenez-hurren, bere erizpenak eman beharko dituzte herrilanarien edo arduralaritza-akurapenez edo beste nolanahi akuratakoen arduralaritza-egoerari buruz. LEHENENGO AZKEN ERABAKIA Lehendakaritza-Sailburuari, Dekreto hau osatzeko eta benetan egiteratzeko beharrezko eritzitako aginduak emateko eta erabakiak hartzeko eskua ematen zaio. BIGARREN AZKEN ERABAKIA Dekreto hau indarrean jarri eta hiru hilabeteko epearen barruan, Autonomia-Elkarteari atxikitako lanarigoaren alorreango agintepideen banakuntzari buruzko AraupidetzaEgitasmo bat aurkeztuko zaio Jaurlaritzari Halaber, eta epe horren beraren barruan, Lehendakaritza-Sailburuak Elkarteko lanari guztien Erroldearen araupeketa aurkeztuko dio Jaurlaritzari. HIRUGARREN AZKEN ERABAKIA Lehenago eman eta Dekreto honek agintzen duenaren aurkako maila bereko edo apalagoko agintza guztiak baliogabetuta gelditzen dira. LAUGARREN AZKEN ERABAKIA Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteizen, 1982garreneko Maiatzak 24. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA. Lehendakaritza-Sailburua, XABIER CAÑO.