Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun eta Kultura Sailen salozko Otsailaren 15eko 62/1982 DEKRETOA, "Orquesta de Euskadi, S.A." sortarazteari, horren Araudia ontzat emateari eta Herri-Baltzu horretako bazkideeskubideak egiteratzeari buruz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 41
  • Hurrenkera-zk.: 364
  • Xedapen-zk.: 62
  • Xedapen-data: 1982/02/15
  • Argitaratze-data: 1982/03/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun eta Kultura-Sailen salozko, "Orquesta de Euskadi, S. A." sortarazteari, horreri Araudia ontzat emateari eta Herri-Baltzu horretako bazkide-eskubideak egiteratzeari buruz. Kultura-ekintza eta kulturaren suztapena orohar, eta musikarena berariz, Euskadiko Arduralaritzak bere Jaurlaritza-Egitasmoan jarritako helburu ditugu. Orkestak eta musika-taldeak eratu eta hoietzaz baliatuz herriaren musikango hezkuntza suztatzea dugu kulturaekintza hori gauzatzeko bideetatik bat. Horregatik, arau honen bidez, "Orquesta de Euskadi" Herri-Baltzua sortarazten da, esandako orotariko ekintza horren barnean Euskadiko Sinfonia-orkesta nagusi bat sortzea, gaitzea eta horren ustiapideak egitea berarizko xede duela. Merkataritza-Baltzu gisakoa da alderdi guztietako akurapenak behar adinako azkartasunez egiteko eta horrelako erakundetan ezinbesteko gertatzen den dirubidezko berejabetasuna izateko legez eta eginkortasunari begira eratze-modurik egokiena; eta, hori, behar bezala herri-zuduekiko menpekotasuna ahalik eta ondoen bermatzeko Araudian garbi ohartemanda dagoen Arduralaritzaren zaingoa inola ere murriztu gabe. Hori dela eta, Ekonomia eta Herriogasun eta KulturaSailburuen saloz, eta Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Jaurlaritzak 1982garreneko Otsailaren 15ean egindako Batzarrean ontzat eman ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT Lehenengo Atala.-"Orquesta de Euskadi, S. A." Herri-Baltxua sortaraztea "Orquesta de Euskadi, S. A." Herri-Baltzua sortaraztea erabakitzen da horren Baltzu-domua, osorik, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak hartzen eta ordaintzen duela. Horren zernolakoak Dekreto honen bidez ontzat ematen den Araudian zehazten dira, eta Elkarte honetako HerriBaltzu izango da; beraz, Eusko Legebiltzarrak AutonomiaElkarte honetako Herri-Baltzuentzako araupideak eman ez ditzano, Urtarrilaren 4ko Diruegitamuekiko 11/1977 Orotariko Legearen 6.1.a) Atalaren gai diren ErresumaBaltzuentzako jaurpideak izango dira horrekin erabilgarri. 2garren Atala.-Araudia ontzat ematea Dekreto honen ERASKIN gisa ematen den "Orquesta de Euskadi, S. A." Herri-Baltzuaren Araudía ontzat ematen da. 3garren Atala.-Arduralaritzarekiko atxikipena 1. Arduralaritza-egituraz "Orquesta de Euskadi, S. A." Baltzua Kultura-Sailari atxikiko zaio. Sail horrek bere gain izango du, halaber, haren eginkortasunarekiko zaingoa egitea. 2. Dirubidetzaren aldetikako zaingoa, Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Diruegitamu eta Artekaritza-Sailordetzak egingo du. 4garren Atala.-Bazkide-eskubideak egiteratzeko gaitasuna izango duten ihardutze-sailek Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak esandako Herri-Baltzu horretan bazkide denez izan ditzan eskubideak Eusko Jaurlaritzak egiteratuko ditu. 5garren Atala.-Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Herriondare-Artezkariari, Baltzua eratzezko eskribau-agiria eta Baltzu hori erabat sortarazteko beharrezko izan daitezen beste agiri guztiak izenpetzeko esku ematen zaio. Azken Erabakia.-Indarrean jartzea Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1982garreneko Otsailak 15. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Kultura-Sailburua, RAMON LABAIEN SANSINENEA. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, PEDRO LUIS URIARTE SANTAMARINA. "ORQUESTA DE EUSKADI, S. A."-ren ARAUDIA AURKIBIDEAI IDAZPURUA.-IZENA, EGOITZA, XEDEA ETA IRAUPENA Lehenengo Atala.-Erakuntza, izena eta lege-jaurpideak 2garren Atala.-Egoitza 3garren Atala.-Xedea 4garren Atala.-lraupena eta Baltzu-ihardunAren hasiera I I IDAZPURUA.-BALTZU-DOMUA 5garren Atala.-Hasierako Baltzu-domua eta OndareaIII IDAZPURUA.-BALTZUKO IHARDUTZE-SAILAK 6garren Atala.-Baltzuko Ihardutze-sailak LEHENENGO SAILA.-AKZIO-JABEEN BILTZAR NAGUSIA 7garren Atala.-Zer-nolakoa, erabakien behartze-indarra eta Biltzarreko kargutarako izendapena 8garren Atala.-Bazkide-eskubideen egiterapena BIGARREN SAILA.-ARDURATZE-BATZORDEA 9garren Atala.-Zer-nolakoa eta egitekoak 10garren Atala.-Eratze-modua, izendapena, karguak eta iraupena 11garren Atala.-Bilkuretarako deiak 12garren Atala.-Bilkurak, eta erabakiak hartzea 13garren Atala.-Arduratze-Batzordearen eskubideak 14garren Atala.-Batzordearen egitekoetarako esku-ematea 15garren Atala.-Batzordeko Lehendakariaren eskubideak 16garren Atala.-Baltzuko Artezkari Nagusia IV IDAZPURUA.-EKONOMIA ETA DIRUBIDETZAJAURPIDEAK 17garren Atala.-Antolaketa-araupideak 18garren Atala.-Ekonomia-urlearen iraupena -- 19garren Atala.-Ekonomia eta kontaduritza-agiripaperak 20garren Atala.-Kontuen arakaketaI IDAZPURUA IZENA, EGOITZA, XEDEA ETA IRAUPENA Lehenengo Atala.-Erakuntza, izena eta lege-jaurpideak "ORQUESTA DE EUSKADI, S. A." izeneko Merkataritza-Baltzuen alorreko Herri-Baltzu bat eratzen da, horren baltzu-domuaren jabe Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza dela. 2. Baltzu horrek, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzako Herri-Balezuekin erabilgarri den araupidetza, Araudi hau, Akziokako Baltzuentzako Lege jaurpideekiko 1951garreneko Uztailaren 17ko Legea eta horren antolaketa egiten duten gainontzeko manuak izango ditu jaurpide. 2garren Atala.-Egoitza Baltzuaren Egoitza Donostian jartzen da, Baltzuaren legezko ordezkaritza bertan dagoela. 3garren Atala.-Xedea Orohar eta bere alde, berarizkotasun, kera eta teknikamoeta guztiak barne eta ezein zabalkunde-bidez baliatuz musika-antze eta ekintzapideak suztatzea eta hoiekiko ezagutza hedatzea du xede Baltzuak; musika-ekintzetarako edo hoiei artez nahiz zeharka datxezkienetarako saldo, talde, orkesta, eresbatz, bakar-musikari eta nolanahiko elkarteak sortaraztea, hoiei eustea eta hoiekiko ustiapideak egitea; musikaldi, erestaldi eta agerraldiak antolatzea eta irarpenbidez jasotzea, nahiz uzteko, nahiz ezein zabalkunde-bidez edo jendaurrean artez sari-truke edo ongintzarako zabaltzeko. 4garren Atala.-lraupena eta baltzu-ihardunaren hasiera Baltzua iraupen-mugarik gabe sortarazten da, eta eratu dedin egunean bertan ekingo zaio bere ihardunari.II IDAZPURUA BALTZU-DOMUA 5garren Atala.-Hasierako baltzu-domua eta Ondarea 1. Baltzu-domua ehun mila pesetakoa izango da, hurrenez-hurren "BAT"-etik hasi eta "EHUN"-erainoko zenbakiak izan (bi zenbakiok barne) eta guztiak hartuta eta erabat ordainduta dauden mila pesetaren izeneko balioko ehun AKZIO JABE-IZENDUNetan banatuta. 2. Halaber, bidezko gerta daitezen domu-gehitzeen kaltetan gabe, Baltzuak honako eskuarte hauek izango ditu bere xedeak egiteratzeko: a) Autonomia-Elkarteko Diruegitamuetan dauden dirulaguntzak. b) Egin ditzan ituneen ondorioz eskuratu ditzanak. c) Zor-agiriak jaulkitzetikakoak.III IDAZPURUA BALTZUKO IHARDUTZE-SAILAK 6garren Atala.-Baltzuko Ihardutze-Sailak Akzio-jabeen Biltzar Nagusia, Arduratze-Batzordea eta Artezkari Nagusia izango dira Baltzuko eraentza-sailak. LEHENENGO SAILA AKZIO-JABEEN BILTZAR NAGUSIA 7garren Atala.-Zer-nolakoa, erabakien behartze-indarra eta Biltzarreko kargutarako izendapena 1. Legez deia egin eta bildutako Akzio-jabeen Biltzar Nagusia da Baltzuko goreneko ihardutze-saila, eta horrek balioz hartutako erabakiek akzio-jabe guztientzako behartzeindarra izango dute, bai bat ez datozenentzat eta bertan ez daudenentzat ere. 8garren Atala.-Bazkide-eskubideen egiterapena Autonomia-Elkarteari Baltzuan dagozkion bazkide-eskubideak Jaurlaritza-Batzarrak egiteratuko ditu, honako hauek bereziki: a) Araudia aldatzea. b) Baltzu-domua gehitzea edo gutxitzea. c) Baltzua besteren batekin bat egitea edo ezabatzea. d) Zor-agiriak jaulkitzea. e) Batzordekideen zenbatekoa erabakitzea, hoiek izendatzea eta kentzea, eta Batzordeko karguetarakoak izendatzea eta aldatzea. f) Baltzuko Artezkari Nagusia izendatzea eta kentzea. g) Baltzuko lanari-errolda finkatzea, eta lanariak hautatzeko eta hoien lan-sariekiko irizpideak zehaztea. h) Baltzuko azkioak saltzea. Aurreko zatietan agindutakoz gainera, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Herri-Baltzuekin erabilgarri den araupidetzak eskatzen dituen ekonomia eta kontaduritza-agiriak ontzat ematea beti Jaurlaritza-Batzarrak egingo du. BIGARREN SAILA ARDURATZE-BATZORDEA 9garren Atala.-Zer-nolakoa eta egitekoak Auzitan eta auzitatik kanpo, Biltzar Nagusietan hartutako erabakietan daudenez eta legeen aginduz Biltzar Nagusiarenak izan edo Araudiak horrentzat gordetako eskubideez besteko inolako mugapenik gabe Baltzuaren eraentza eta ordezkotza bere zabalenean dagozkion Baltzuko bateango ihardutze-saila da Arduratze-Batzordea. 10garren Atala.-Eratze-modua, izendapena, karguak eta iraupena 1. Arduratze-Batzordea gutxienez hiru Arduradunek eta gehienera hemeretzik osatuko dute, eta hoiek Baltzuko akzio jabe izatea ez da nahitaezkoa izango. 2. Biltzar Nagusiari dagokio Arduratze-Batzordekideen zenbatekoa erabakitzea, hoiek noiznahi izendatzea edo kentzea, eta bai Batzordeko kargudunak, Lehendakaria, Lehendakariordea eta Idazkaria alegia izendatzea eta aldatzea ere. 3. Baltzua sortarazterakoan izendatutako arduradunek Legeak jartzen duen gehienerako aldi osoan ihardungo dute bere karguan, eta bestela izendatutakoen manualdiak Biltzar Nagusiak bakoitzean jarri dezan epe-muga izango du eta hori, bietan, behin eta berriz birrizendatu ahal izatearen edo Biltzar Nagusiak noiznahi hoiek kentzea erabaki ahal izatearen kaltetan gabe. 11garren Atala.-Bilkuretarako deiak 1. Arduratze-Batzordea bere Lehendakariak dei eginda edo Batzordekideen herenak eskatuta bilduko da Baltzuaren ihardunerako komenigarri izan dedin guztietan, eta hiru hilabetez bahin gutxienez. 2. Deia, Lehendakariaren iritziz presa dagoenean izan ezik, gutxienez berrogeita zortzi ordu lehenago egingo da, aztertuko den gai-zerrenda iragarriz. 3. Batzordekide guztiak bertan egon eta guztiek elkar hartuta bilkura egitea erabakiz gero ez da aurrez deia egin beharrik izango, eta bilkurak balio osoz hartu ahal izango du ezein erabaki. 12garren Atala.-Bilkurak, eta erabakiak hartzea 1. Arduratze-Batzordea, bertako kide guztien erdiak eta bat berenez edo ordezko-bidez bilkuran egon daitezenean balio osoz bilduta egongo da. 2. Batzordearen bilkuretara Baltzuko Artezkari Nagusia ere joango da, hitz egiteko eskubidez baina botoa ematekorik gabe, eta bai Baltzuko ezein lanari ere, Batzordeko Lehendakariak aholkuak edo argipideak eman ditzan hori bertan egoteari onurgarri eritzitakoan. 3. Arduratze-Batzordeko Lehendakaria izango da bilkuretan mahaipuru eta arteztaile, eta kargu hori hutsik egotea edo Lehendakaria kanpoan, gaisorik edo benetan ezinduta egotea gertatuz gero Lehendakariordea, eta horren ezean Batzordekide zaharrena. Batzordeko Idazkariak bere gain izango du deiei bere bideak eginaraztea eta bilkurak gertatzea, bilkuretan gertatutakoei buruzko agiria idatzi eta Lehendakariaren oniritziarekin izenpetuko du, hartutako erabakiekiko egiaztagiriak ere horrela eginaz. Idazkaritza hutsik egotea edo Idazkaria kanpoan, gaisorik edo benetan ezinduta egotea gertatuz gero, horren ordezkotza Batzordekide gazteenak egingo du. 4. Batzordeak bere erabakiak bertango kideen erabateko gehiengoz hartuko ditu, boto-berdintasuna gertatuz gero Lehendakariarenak ebazte-indarra duela. Hala ere, Batzordearen eskubideei buruzko betirako esku-emateetarako, Batzordekideen bi herenen baiezko botoak beharko dira. 5. Baltzuak bilkuretako Agiri-Liburu bat izango du, eta Satzordeko Idazkariak izango du bere gain hori zaintzea eta horri bere onean iraunaraztea. 13garren Atala.-Arduratze-Batzordearen eskubideak 1. Honako hauek izango ditu Batzordeak bere ardurapeko: a) Baltzuaren iharduna eratzea, arteztea eta ikertzea. b) Biltzar Nagusiaren erabakiak egiteratzea. c) Auzitan nahiz auzitatik kanpo, nolanahiko egintza eta hitzarmenetan eta ezein norbanako edo erakunderen aurrean, herri nahiz norbanakoalorreko direla, Baltzuaren ordezkotza erantzukizun osoz egitea. d) Biltzar Nagusiari Artezkari Nagusia izendatzeko edo kentzeko saloak egitea, eta bai lanari-erroldarekikoa eta lanariak hautatzeko eta hoien lansariak finkatzeko irizpideei buruzkoak ere. e) Baltzuko lanariak akuratu eta hoientzako lansariak jartzea, hori guzti hori Biltzar Nagusiak jarritako irizpideen arauera. f) Baltzuaren ekintzapideekin zerikusia duten garazpide, baltzu edo enpresetan sartzeko saloak Biltzar Nagusiari egitea. g) Baltzuaren iharduna eratzea, arteztea eta zaintzea. h) Baltzuaren helburuak lortzeko beharrezko edo komenigarri izan daitezenak egiteratzea eta horretarako hitzarmenak egitea, eraikintzak erostea eta saltzea eta jabego-aldeketegatikako zergegatik zorduntzea; zorpide hoiek aldatzea eta kitatzea barne, bahituragatikakoak eta alogeragatikako berarizkoa ere salbuetsi gabe. i) Baltzuari komenigarri izan dakizkiokeen maileguketa eta gainontzeko dirubidetza-egiketerako hitzarmenak egitea. j) Baltzu-diruen erabilkera, ezarketa eta xahupideak erabakitzea, gaudimenak uztea, herri nahiz norbanako-alorreko ezein banku edo mailegupide-erakundetan Baltzuaren izeneko kontu agiriak irekitzea, diruzkoak nahiz mailegubidezkoak, dirua eta orotariko baloreak ateratzea; harturentxartelak edo merkataritzako beste ezein mailegu edo dirueskurapide-agiri jaulkitzea, ordainez ematea, bermatzea, onartzea, ordaintzea, hoien eskribau-sendespena egitea, eta hoiei bere merkataritza-bideak eginaraztea; eta, orohar, banku eta merkataritza-ihardunari datxezkon eginkizun guztiak, inolako mugapenik gabe. k) Baltzuaren urteko ihardunari buruzko azken-kontua, Irabazi eta Galerena eta Argipide-Txostena egitea. 1) Hala behar izanez gero, Euskal Herriko AutonomiaElkarteko Herri-Baltzuekin nahitaez erabili, beharreko aginduek eska ditzaten egitarau, diruegitamu eta ekonomiadirubidetzazko gainontzeko agiri guztiak gauzatzea. m) Ezein eratako, mailatako eta aginte-eremutako Epaitegi edo Auzitegien aurrean, eta Erresumaren, AutonomiaElkarteen, Probintzien, Udalen eta bestelako Herri-Erakundeen aurrean Baltzuari dagozkion nolanahiko eskubide, jazarpen, zuzenketa-eske eta goradeiak egiteratzeari buruz komenigarri eritzitakoa erabakitzea, eta onuragarri eritzitakoan hoietan atzera egitea, eta Legelari eta Epailaritzaarartekariei auzitan Baltzuaren aldezpena egin dezateneko eskua ematea. n) Nolanahiko eskubide eta ogasuni buruz erdibidezko antolamenak egitea, eta legezko edo antolabidezko ebazpena gai izan daitezkeen arazo guztietan bide hoiek erabiltzea. 2. Aurreko zerrenda hori aipamena egite hutsezkoa da eta ez ditu, inola ere, Akzio-jabeen Biltzar Nagusiaren agiriteperako berariz gorde gabeko guztietan Baltzuaren garazpide eta irabazpideak jaurtzeko, artezteko eta kudeatzeko dagozkion eskubide zabalak mugartzen. 14garren Atala.-Batzordearen egitekoetarako esku-ematea 1. Arduratze-Batzordeak, bere egitekoa hobeki betetzeko, honako hauek egin ahal izango ditu: a) Bere barnetik egintzapide-Batzordeatal bat edo batzuk sortaraztea, bere eskubideetako batzuk hoiei betiko edo aldi baterako emanaz, hoien egitekoa eta hala behar izanez gero ihardutze-modua eratzerakoan finkatuz. b) Aholkularitza-Batzordeatal bat edo batzuk sortaraztea, hoietako kide guztiak nahitaez Baltzuko Arduratze-Batzordeko izan beharrik gabe, hoien egitekoa eta hala behar izanez gero ihardutze-modua eratzerakoan finkatuz. Baltzuko Lehendakaria edo horrek horretarako eskua emandako Batzordekide bat izango dira esandako egintzapide nahiz aholkularitza-Batzordeatal hoeitako Lehendakari. c) Bere egiteko batzuetarako eskua Lehendakariari, Batzordekideei edo Artezkari Nagusiari betiko edo aldi baterako ematea. 2. Aurreko Atalaren lehenengo zatiko d), e), f), k) eta l) txataletan dionaren arauera Batzordeari dagozkion eskubideak ezingo dute inoiz ere esku-emate baten gai izan. 15garren Atala.-Batzordeko Lehendakariaren eskubideak Araudi honen beste Atal batzutan ematen zaizkionez gainera honako eskubide hauek dagozkio Arduratze-Batzordeko Lehendakariari : Lehenengoa.-Baltzuaren eta Baltzuko Arduratze-Batzordearen etengabeko ordezkotza. Bigarrena.-Baltzuko zerbitzu guztien ikerlaritza eta Baltzuihardunaren zaingoa. Hirugarrena.-Araudia eta Biltzar Nagusiak, Batzordeak eta Batzordeatalek hartutako erabakiak bete daitezenaz arduratzea. Laugarrena.-Arduratze-Batzordeak utzi diezazkion eskubideak. 16garren Atala.-Baltzuko Artezkari Nagusia 1. Baltzuko Artezkari Nagusia Biltzar Nagusiak izendatu eta kenduko du, Arduratze-Batzordearen saloz. 2. Artezkari Nagusia Batzordearen bilkuretara joango da, hitz egiteko eskubidez baina botoa ematekorik gabe, eta Biltzar Nagusiak horretarako jarritako irizpideen arauera Batzordeak jarri diezaion lansaria izango du. 3. Arduratze-Batzordeak, Baltzuaren eraentza bermatzeko beharrezko izan daitezen eskubideak beretzat gorde, eta Artezkari Nagusiari Baltzuaren ordezkotza, arduralaritza eta eraentza etengabe eta benetan egitekoak emango dizkio, eta bai horretarako egintzapidezkoak ere, Batzordeak berak jarritako irizpideen arauera. 4. Honako hauek izango ditu berarizko egitekoak: a) Lehendakariari lagundu, eta Arduratze-Batzordearen erabakiak hertsiki egiteratzea. b) Baltzuko zerbitzu eta lanari guztiekiko goren-agintaritza, eta hoiekiko artezkaritza eta suztapena, eta baita ikerlaritza ere. c) Baltzuaren izeneango izenpea. d) Gastuak eta ordainketak eratzea. ' e) Nolanahiko egintza eta goradeietan Baltzuaren ordezkotza egitea. f) Arduratze-Batzordeari eta Lehendakariari bere lanaren eta Baltzuaren eraentzari datxezkon arazo guztien berri zehatzak arretaz ematea. ' g) Arduratze-Batzordeari Baltzurako lanariak akuratzeko eta egozteko saloak egitea, eta bai hoien lan-sariekikoak ere. h) Arduratze-Batzordeak eman diezazkion agintepideak egiteratzea, eta hark bere baimena eman ondoren hoietarako esku-emateak egitea. IV IDAZPURUA EKONOMIA ETA DIRUBIDETZA JAURPIDEAK 17garren Atala.-Antolaketa-araupideak Baltzu hau Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko HerriBaltzu izan dedin artean, horrentzako ekonomia eta dirubidetza-jaurpideak horrelakoentzat dagoen berarizko araupidetzari atxikiko zaio eta, horren aurka egon ez dedin guztietan, 1951garreneko Uztailaren 17ko Legeak eta Akziokako Baltzuentzako Lege-Jaurpideak antolatzen dituzten gainontzeko manuei. 18garren Atala.-Ekonomia-Urtearen iraupena Ekonomia-urtea urte bakoitzeko Urtarrilaren lehenengoan hasi eta Abenduaren hogeita hamaikan bukatuko da, lehenengo urtean salbu, honetan Baltzua eratu dedin egunean hasiko bait-da. 19garren Atala.-Ekonomia eta Kontaduritza-agiripaperak Nahitaezko izan daitezen beste ekonomia eta kontaduritza-agiripaperez gainera Baltzuak, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Herri-Baltzu izaten iraun dezano, urte bakoitzeko Abenduaren hogeita hamaikako Azken Kantua, Irabazi eta Galerena, irabazien banaketarekiko saloa eta baltzu-ihardunarekiko Argipide-Txostena egingo ditu, ekonomia-urtea itxi eta lau hilabeteko epearen barruan. 20garren Atala.-Kontuen arakaketa Baltzuaren kontuak Biltzar Nagusiaren aurrera eraman baino lehen Baltzuarekingo atxikipenik gabeko erakunde edo aituek haien arakaketa egitea agindu beharko du ArduratzeBatzordeak. Hala ere, Biltzar Nagusiak, jakineko urte bateko arakaketa egin behar horretatik iare utzi ahal izango du ArduratzeBatzordea, Biltzarrak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun-Sailari eska diezaiokeen erizpena ikusita hari alperrikako erizten badio.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.