Arautegia
InprimatuOtsailaren lehenengoko 15/1982 DEKRETOA, LurraldeAntolaketa eta Herrilan-Saila birmoldatzeaz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lurralde Antolaketa eta Herrilanak
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 21
- Hurrenkera-zk.: 166
- Xedapen-zk.: 15
- Xedapen-data: 1982/02/01
- Argitaratze-data: 1982/02/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Eusko Jaurlaritzaren Abenduaren 30eko 141/1981 Dekretoz etxebizitzaren, eraikintzaren eta arkitektura-ondarearen alorretan eskuratutako zerbitzuak Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailak bereganatzeak, gaurko bere egiturari artez eragiten dio, guzti horrek, noraezean, horren eratze-eskema birmoldatzea eskaczen du, bere ihardutzea egoera berriari egokitzeko. Zerbitzuen eginkortasuna hobeagotzeko beharraren jakitun izanik, birmoldatze honen bidez, bakuntasun haundiko eskema bat izan dadin egitura berri baten finkapena bideraezea nahi da, agizko xahupenekiko hersturazko jokabide baten egiterapenak, egiteratzeko behar-beharrezko ez dadin guztia baztertzea ekartzen duela ulertuz. Arrazoipidetan oinarrituz, Ihardutze-Sailek indar haundiago bat izan eta hoien barne eta kanpoko ekintzapideak antolakidetzeko bideak hobeagotzea nahi du Egitura berri honek, Kondaira-Lurralde bakoitzeko eremuan bere ekintzapideari barne-egokitasun haundiago bat emanez. Honen ondorioz, Lurralde-Antolaketa eta HerrilanSailburuaren saloz, Eusko Jaurlaritzak 1982garreneko Otsailaren lehenengoan egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT Lehenengo Atala. Bere gainetikako Sailburuaren artezkaritza duen Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Saila, indarrean dauden legeek ematen dizkion agintepideak egiteratzeko, Bertako Ihardutze-Sailek eta Kanpoko Ihardutze-Sailek osatuko dute. a) Honako hauek dira Barneko Ihardutze-Sailak: Lurralde-Antolaketarako Sailordetza. Ingurugiro-Sailordetza. Zerbitzu-Artezkaritza. Errepide-Artezkaritza. Lurralde-Ihardun eta Hirigintza-Artezkaritza. Etxebizitza-Artezkaritza. Arkitektura-Artezkaritza. b) Honako hauek dira Kanpoko Ihardutze-Sailak: Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde-Ordezkaritzak. Ingurugiroko Lurralde-Ordezkaritzak. Errepidetarako Lurralde-Ordezkaritzak. 2garren Atala. Lehen aipatutako Ihardutze-Sailek, indarrean dauden legeek ezarritako agintepideak eta Dekreto honetan zehazten direnak izango dituzte bere pentzutan. 3garren Atala. Zerbitzu-Artezkaritza Sailburuarekiko artezko menpetasunean egongo da eta honi zuzeneko laguntza eskainiko dio beronek Artezkaritzari emandako gai guztietan. 4garren Atala.- Zerbitzu-Artezkaritzak, Artezkariaren zuzeneko rnenpe egon eta Zerbitzuaren ihardutze-mailarekin, honako sail hauek izango ditu: a) Lanarigokoa. b) Legezko Aholkularitzakoa. c) Arduralaritza-Dirubidekoa. d) Akurapenekoa. 5garren Atala. Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde-Ordezkaritza hauetaz gainera, honako Artezkaritza hauek egongo dira Lurralde-Antolaketako Sailburuaren menpe: Errepide-Artezkaritza. Lurralde-Ihardun eta Hirigintza-Artezkaritza. Etxebizitza-Artezkaritza. Arkitektura-Artezkaritza. 6garren Atala. Ingurugiroko Lurralde-Ordezkaritzak, Ingurugiro-Sailburuordearekiko artezko menpetasunean egongo dira. 7garren Atala. Sailburuaren goreneko artezkaritzaren menpe, honako agintepide hauek dagozkie Sailburuordeei: a) Sailburuak herak emandakoak. b) Sailordetzaren, Artezkaritzen eta bai Lurralde-Ordezkaritzen ihardunen artezpide eta antolakidezkoak ere. 8garren Atala. Honako agintepide hauek dagozkie Artezkariei: a) Sailburuak berak emandakoak. b) Zerbitzuak arteztu eta hoietaz arduratzea eta bere egiteko izan daitezen Saileko arazoak erabakitzea. c) Indarrean dauden erabakiek emandako gainontzeko agintepide, eskubide eta egiteko guztiak egiteratzea. 9garren Atala. Errepidetarako LurraIde-Ordezkaritzak, Errepide-Artezkariarekiko zuzeneko tnenpetasunez egongo den Errepidetarako Lurralde-Ordezkari bat izango du Buru. 10garren Atala. Lurralde-Ordezkaritzek, arduralaritzaekintzen artezpen, antolakideketa eta egiterapenaren ardura beretzakotuko dute, bakoitzak bere Kondaira-Lurraldean. 11garren Atala. Ordezkaritza bakoitzak, berari dagokion Sailburuarekiko zuzeneko menpetasunez egon eta Dekretoz izendatu nahiz baztertuko den Lurralde-Ordezkari bat izango du Buru. Gaiei begira eta Kondaira-Lurralde barnean, honako hauek dagozkio Lurralde-Ordezkariari: a) Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailari izendatutako agintepideei dagozkienetan, legeak eta erabakiak betetzea babestea. b) Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailarekiko menpetasunez dauden goreneko Arduralaritza-Zerbitzuen artezpena egiteratzea. c) Sail honetango Lantegi, Zerbitzu edo tegietan egitera daitezen ekintzak ezagutzea eta, hala egokituz gero, sendestea. d) Saileko Lurralderatutako herrilanariei ahalmena ematea edo kentzea. e) Gainontzeko Agintari eta Erakundeekingo harremanetan, Saila ordezkatzea. f) Indarreango erabakiek eman diezazkien beste aginte, eskubide eta egiteko guztiak egiteratzea. 12garren Atala. Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde-Ordezkaritza guztietan, Ordezkariarekiko artezko menpetasunez eta Zerbitzuaren Ihardutze-maila dutela, honako sail hauek egongo dira: a) Lurralde-Idazkaritza. b) Hirigintza. c) Etxebizitza. d) Arkitektura. Lurralde-Idazkaritzaren Zerbitzuak, bereziki izendatu dakizkiokeen egitekoez gainera, honako hauek ere izango ditu: beharrak aztertu eta Ordezkaritzaren diruegitamuaren aurregitasmoa gertatzea, barne jaurpideari dagozkion gai guztien ikuskaketa, eraentza eta saloak egitea, maileguen eraentza eta teknika-arduralaritzazko txostenak egitea. Halaber, Lurralde-Ordezkariari laguntza emango dio honek lepora diezazkion azterlanak eratuz, eta kanpoko bestelako Atal edo Zerbitzuei bereziki eman ez dakien beste ezein gai begiratuko du. 13garren Atala. Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailburuak, orainarte bereganatutako erabaki-aginteen ezbereganatze egoki bat ezartzeko eta Ordezkaritzetan arduralaritzapekoentzako ekonomia, Iaztertasun eta erraztasun haundiago batez egin ahaI daitezen, behar diren neurriak hartuko ditu. 14garren Atala. Sailburuordeei emandako beretzako jotzen diren egitekoak, Lurraldeko Artezkari eta Ordezkarien eskutan utzi ahal izango dira. Artezkariei dagozkienak, Artezkaritzako Zerbitzu-Burtrzagietan eta Lurralde-Ordezkarietan. Lurralde-Ordezkarienak, Ordezkaritzako Zerbitzu-Buruzagietan. Eskubideratzea, egitekoa berea izan eta bereganatuta duen Ihardutze-Sailaren saloz, Sailburuak eginduta egin beharko da eta eskubideratzeak aldibaterako indarra izango du, edonoiz indargabetua izan ahal dela. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Saileko Sailburuordeak eta Artezkariak sortaraztezko 1980garreneko Maiatzaren 12ko eta Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailaren ihardutza-erakundetzazko 1980garreneko Maiatzaren 26ko Eusko Jaurlaritzaren Dekretoak indargabetuta gelditzen dira, Dekreto honetako lehenengo Aldibaterako Erabakiak agindutakoaren kaltetan gabe. Bigarrena.- Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailburuari esku ematen zaio, Dekreto hau egiteratzeko eta erabitzeko behar daitezen arau guztiak ateratzeko. Hirugarrena.- Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari, Dekreto honek agintzen duena betetzeko behar daitezen dirubesteganaketak eta mailegu-gaikuntzak egiteko esku ematen zaio. Laugarrena.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agiataritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamonean jarriko da indarrean. ALDIBATERAKO ERABAKIAK Lehenengoa.- Bigarren azken erabakian ohartemandako egiteratze-arauak eman daitezenerarte, Eusko Jaurlaritzaren 1980garreneko Maiatzaren 12ko eta 1980garreneko Maiatzaren 26ko Dekretoek araupetutako Ihardutze-Sailak eta bai hoiei dagozkien egitekoak ere indarrean egongo dira, Dekreto honek agintzen duenaren aurka joan ez daitezenaren baldintzapean. Bigarrena.- Bigarren azken erabakian ohartemandako egiteratze-arauak eman ez daitezen bitartean, Hirigintzako Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Lurralde-Artezkarien ordez, Errepide, Hirigintza, Etxebizitza eta ArkitekturaArtezkariak kide izango dira Euskal Herriko HirigintzaBatzordearen Osoko Bilkuran. Hirugarrena.- Bigarren azken erabakian ohartemandako egiteratze-arauak eman ez daitezen bitartean, Hirigintza, Arkitektura eta Etxebizitza-Ordezkariek egiteratuko dituzte indarrean dauden legeek Hirigintzako Lurralde-Artezkariei emandako aginteak. Gasteizen, 1982garreneko Otsailak 1. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRI.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: Abenduaren 30eko 141/1981 DEKRETOA, Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak, Arkitektura, Eraikintza eta Etxebizitzazko Ondarearen alorreango aginteak eskuratzeaz hartutako erabakia argitaratzea ontzat emanez.
- Indargabetzen du: 1980garreneko maiatzaren hamabiko DEKRETOA, Lurralde - Antolaketa eta Herrilan - Sailburuordea izendatuz