Arautegia
InprimatuUrtarrilaren 11ko 90/1982 DEKRETOA. Euskadiko Liburutegi-Erakundea (E.L.E.) sortaraziz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 62
- Hurrenkera-zk.: 588
- Xedapen-zk.: 90
- Xedapen-data: 1982/01/11
- Argitaratze-data: 1982/05/20
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Jaurlaritzako Autonomiaren Egiterapenerako Lehendakariordearen izendapena Autonomia-Elkarte honetako Jaurlaritzaren Ekainaren 30eko 7/1981 Dekretoz egin, eta 1982garrenerako Dirauegitamua Jaurlaritzaren 1981garreneko Abenduaren 30eko bilkuran onartu zenez gero, Jaurlaritzako Autonomiaren Egiterapenerako Lehendakariordea ez da Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1982garrenerako Diruegitamuetan agertzen. Hala ere, Urtarrilaren 4ko 11/1977 Orotariko Diruegitamu-Legearen 52garren Atalaren lehenengo zatiak dionez, "Erresumaren Orotariko Diruegitamuen Egitura Herriogasun-Ministeritzak erabakiko du, ErresumaArduralaritzaren eta bertako Ihardutze-Erakunde Burujabeen erakuntza kontutan izanik ...". Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak diruegitamuen alorreango agintepideak egiteratu ez ditzan aletan esandako Orotariko Diruegitamu-Legea izango da bertan erabilgarri, Autonomia-Estatutoaren Aldi Baterako Erabakietako Zazpigarrenak agintzen duenaren indarrez. Erabiltze horren ondorioz, Ekonomia eta Herriogasun-Sailari dagokio diruegitamu-egitura orohar erabaki eta, bereziki, Jaurlaritzako Lehendakariordetza bertan sartzea. Hori dela eta, honako hau ERABAKITZEN DUT Lehenengo Atala Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1982garrenerako Diruegitamuetan 20garren Sail bat sortarazten da, Autonomiaren Egiterapenerako Lehendakariordetzari dagokiola, Agindu honen Eraskinean zehaztuko den egiturarekin. 2garren Atala Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean, Autonomiaren Egiterapenerako Lehendakariordea benetan izendatu zenorarteko atzerako indarrez. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita bigarreneko Jorrailak bost. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, PEDRO LUIS URIARTE SANTAMARINA. ERASKINA Jaurlaritza-Batzarraren onarpenaren eguna: 82-IV-5. Saila: Autonomiaren Egiterapenerako Lehendakariordetza (20garren Saila). Zernolakoa: 20garren Saila sortarazten da, Autonomiaren Egiterapenerako Lehendakariordetza, bi zerbitzurekin: O1 Zerbitzua, Orotariko Zerbitzuak, eta 02 , Zerbitzua, Gizarte-Arazoekikoa. Zenbatekoa, pesetatan: 44.955.179.Liburutegi-Antolakidetegiei eratxikitako herri-liburutegientzako orain dauden dirubide-moduak indarrean dauden Ekonomia-ltunezko erapidetza dela eta zaharkituta gelditu dira eta Kultura-Sailak, liburuaren eta libutuen zabalkundearen alotretan politikabide bakar bat egiteratu beharrean, eta bere agintepideak egiteratuz, Euskadiko LiburutegiErakundea sortaraztetik abiatuz herri-liburutegi hoien eraentzaihardunaren erakuntza birrantolatzen du. Kultura-Sailburuaren saloz, eta Jaurlaritzak 1982garreneko Urtarrilaren 11n egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT Leherungo Atala. Erresumaren zerbitzuak Autonomia-Elkarteari eskuratzezko 3.069/1980 Errege-Dekretoak liburu eta liburutegien arduralaritzaren alorrean zehazten dituen egitekoak egiteratzeko bide Eusko Jaurlaritzak duen ihardutze-saila da Euskadiko Liburutegi-Erakundea ("Organización Bibliotecaria de Euskadi, O.B.E.); Euskadiko Irakurketa-Batzordea buru duen bateango Zerbitzu nagusi batek eta lurralde-etxeordeek osatzen dute E.L.E. 2garren Atala. E.L.E.-aren Zerbitzu Nagusiak honako egiteko hauek izango ditu: 1. Hitzarmen bereziek Legezko eta Arduralaritzazko Erroldapen sortarazi ditzan gaindikinen Biltegia. 2. Liburutegiak jartzeko liburuak erosi eta bidaltzea, eta bai aldian-aldiango osagarriak ere. 3. Liburuzaintzarako gaitzeko ikastaroak eratzea. 3garren Atala. 1. E.L.E. Euskadiko Irakurketa-Batzordearen jaurpidean egvngo da; horrek honako hauek izango ditu Batzordekide, Kultura-Sailburuaren edo horrek horretarako eskua emandakoaren Lehendakaritzapean: - Hezkuntza-Sailaren ordezkari bat, Sailburuak izendatuta. - Lehendakaritzaren Idazkaritza-Sailaren ordezkari bat, Sailburuak izendatuta. - Kondaira-Lurralde bakoitzaren ordezkari bana, dagokion Ahaldun-Nagusiak izandatuta. - Zerbitzu Nagusiko Burua hitz egiteko bai baina botoa emateko eskubiderik gabeko Batzordekide izango da. 2. Batzordea urtean hiru aldiz gutxienez bilduko da, eta berenezko ezein batzordekidek eskatu dezan guztietan. 3. Batzordeak, bateango ihardutze-sailentzat 1958garreneko Ekainaren 17ko Arduralaritzabide-Legeak agintzen dituenak izango ditu jaurpide. 4. E.L.E.-ko Zerbitzu Nagusiari dagokio Irakurketa-Batzordearen erabakien egiterapena. 4garren Atala. Irakurketa-Batzordearen egitekoak: 1. Erakundearen diruegitamuak gertatzea eta hoiekiko ardura. 2. E.L.E.-ri dagozkion helburutzat zehaztutakoetan eskuhartu nahi dezaten erakundeekingo hitzarmenen saloak eta egiterapena. 3. Liburutegiekiko orotariko politikabideak gertatzea, liburutegi-sarearentzako urterako saloa egin, liburutegiarteko harremanak gauzatu, eta liburutegi-banakuntza eta udalzuduek elkarri egokitzea. 4. Liburutegietarako lehenengo liburu-sailak eta aldian-aldiango osatze-bidezkoak ontzat ematea. 5. Liburutegi berriak bete behar dituzten teknika-arauak idaztea, liburutegiok behar bezala ihardun dezaten tokiaren, diruegitamuen eta beharren aldetatik aurrez hauteman daitezkeenak eIkarri egokituz, eta bai iadanik egon daudenetan egin beharreko aldakuntza eta konponketentzat bideak jartzea ere. 6. Liburutegien ihardunerako egitamu bat gertatzea, hoietzaz baliatuko direnen beharren eta zuduen arauera. 7. Liburutegizaintza-hezkuntzarako ikasaldien irakaskuntza-egitamuak onartzea. 5garren Atala. Lurralde-Etxeordeen egitekoak honako hauek dira: 1. Legezko Errolderapena. 2. Arduralaritza-Errolderapena. 3. Sorpen Jabegoaren eta Argitalpen-Enpresen Erroldetegitaratzeko bideak eginaraztea. 4. I.M.L.E.-eko I.S.B.N. erakuskeria lortzeko bideak egitea. 5. Estatutoaren 10.17 Atalak dionez eta kulturaren alorreango eskuraketei buruzko 3.069/80 Dekretoak agintzen duenez "Instituto Bibliográfico Hispánico", "Instituto Nacional del Libro Español (I.N.L.E.)", Sorpen Jabegoaren Erroldetegi Nagusi eta Erresuma-Arduralaritzako gainontzeko menpesaloari egin beharreko adierazpenak eta hoietango bideeginerazteak. 6. Bakoitzaren lurraldean E.L.E.-=i atxikitako liburutegiekiko ikerketa. 7. Zerbitzu Nagusiei liburu-piloak eta berarizko teknika-baliapideak eskatzen laguntza ematea eta eskeei bere bideak eginaraztea. 6garren Atala. Honako hauek izango ditu bere dirubide E.L.E.-k: 1. Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuak, Kondaira-Artezko Ondarearen eta Liburutegien Artezkaritzari horretarako egindako diru-izendapenen bidez. Diru hoiek zerbitzuaren ihardunerako erabiliko dira. 2. Bakoitzari dagokion Foru Diputazioen Diruegitamuetan egin daitezen diru-izendapenak; hoiek sortze-lanetarako eta liburutegiak egokitzeko erabiliko dira eta, batipat, liburubildumak osatzeko. Foru-Diputazio bakoitzetikako diruak bere lurraldean erabiliko dira. 3. Hitzarmen berezien ondorioz lortu daitezen gainontzeko diru-eskuarteak. Hitzarmen bakoitzean, ekarketen lurraldekako banakuntza zehaztuko da. 7garren Atala. Honako hauek beteko dituzte E.L.E.-ri dagozkion egitekoak: 1. 3.069/80 Errege-Dekretoan eskuratzen diren zerbitzuei daaezkola Autonomia-Elkarteari eskuratutako lanariek. 2. Karrerako nahiz akuratutako izan, eta Autonomia-Elkarteko edo Foru-Diputazioetako heirilanariekin erabilgarri den agizko jaurpidepeko beste edozein lanarik, eta bai 1952garreneko Uztailaren 4ko Dekretoaren 23garren Atalak dionaren babespeango herrilanariez besteko laguntzaileek ere. ALDI BATERAKO ERABAKIA Liburutegientzako probintzia-Antolakidetegien agintepeko lanari laguntzaile izan eta Dekreto honen eraskineko zerrendan agertzen direnak E.L.E.-ri zerbitzu egiten jarraituko dute, orain arte zuten jaurpide beraren menpean. BALIOGABETZE-ERABAKIA Dekreto honek bertan araupetzen diren zerbitzuen iharduna eta erakuntza egiteratzeko moduei buruz agintzen duenaren aurkako maila bereko edo apalagoko arauak, eta bereziki Liburutegien Probintzia-Antolakidetegiak araupetzen zituzten guztiak baliogabetuta gelditzen dira. Gasteiz, 1982gatreneko Urtarrilak 11. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Kultura-Sailburua, RAMON LABAlEN SANSINENEA. ERASKINA Aldi baterako eraskinean aipatzen diren lanari laguntzaileen zerrenda Araba Juana Apraiz Buesa Andrea. Lara González de Zárate Rubio Andrea. Maria Kaietana Ezkerra Bastidez Andrea. Gipuzkoa Maria Luz Cabanzón Zubieta Andrea. Ana Maria Garmendia Izeta Andrea. Maria Teresa Aizkorbe Ulazia Andrea.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Ikus: Kultura-Sailaren 1984.eko Uztailaren 26ko AGINDUA, Komunioiko Irakurketa-Ajentzia sortuz eta Euskadiko Liburutegi-Antolaketaren eta Lantarongo Udalaren artean egindako hitzarmena argitaratuz.
- Ikus: Kultura-Sailaren 1984.eko Uztailaren 26ko AGINDUA, Lantziegoko Irakurketa- Ajentzia sortuz eta Euskadiko Liburutegi-Antolaketaren eta Lantziegoko Udalaren artean egindako hitzarmena argitaratuz.
- Ikus: Ekainaren 27ko 145/1983 DEKRETOA, Hezkuntza eta Kultura-Saileko ihardutze-arauak jarriaz.
- Ikus: Kultura-Sailaren Ekainaren 5eko 153/1984 DEKRETOA, Sail honen ihardutze-arauak jarriaz.
- Zuzendutakoa: Urtarrilaren llko 90/1982 DEKRETOA, Euskadiko Liburutegi-Erakundea (E.L.E.) sortaraziz. (Hutsen zuzenketa.)