Arautegia
InprimatuIrailaren 14ko 103/1981 DEKRETOA, Euskal Herriko Merkataritza, Industria eta Itsasketa-Etxeei buruz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Merkataritza eta Turismoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 67
- Hurrenkera-zk.: 738
- Xedapen-zk.: 103
- Xedapen-data: 1981/09/14
- Argitaratze-data: 1981/09/24
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Euskal Herriko Autonomia-Estatutoak, bere 10.21 Atalean, bakarreango agintepidea ematen dio Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari Merkataritza, Industria eta ItsasketaEtxeei dagorkienetan, Konstituzioaren 149.1.10 Atalak agintzen duenaren kaltetan gabe. Bestalde, zera esan behar da: Epailaren 2ko 300/78 Errege-Dekretoaren arauera, Merkataritza, Industria eta Itsasketa-Etxe Ofzialen eta beste Merkataritzako IhardutzeSail eta Erakunde batzuen lanak erakidetzeko, suztatzeko eta hoiei bultz egiteko ahalmena eskuratu eta, azkenean, Uztailaren 24ko 1.998/ 1981 Errege-Dekretoaren arauera, Autonomia-Elkarteak, indarrean dauden legeen arauera esandako Merkataritza-Etxe hoiei buruzkoetan Ekonomia eta Merkataritza-Ministeritzari zegozkion agintepideak Autonomia-Elkarteak beretzakotu zituela. Gauzak horrela, Merkataritza-Etxeon oraingo egitekoak kontutan izanik, eta horretzazko legeak eman ez daitezen artean, Eusko Jaurlaritzak dagozkion agintepideen egiterapena oraingoz beretzakotzea komenigarri gertatzen da. Horregaiik, Merkatarirza eta Turismo-Sailburuaren saloz, eta Eusko Jaurlaritzak mila bederatzirehun eta larogeita batgarreneko Irailaren hamalauan egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT Lehenengo Atala.-Herri-legeen alorreko Erakunde izan eta funtsean, bakoitza bere lur-eremuan, merkataritzaren, industriaren eta itsasketaren guztizko zuduen ordezkotza dagokien Bilboko eta Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta ItsasketaEtxe Ofizialak eta Arabako Merkataritza eta Industria-Etxe Ofiziala Eusko Jaurlaritzaren menpeko dira, Merkataritza eta Turismo-Sailaren bitartez, Konstituzioaren 149.1.10 Atalak Erresumarentzat gordetzen duen Atzerri-Merkataritzaren alorreko egitekoen egiterapena izan ezik. 2garren Atala.-Euskal Herriko Merkataritza, Industria eta Itsasketa-Etxeei buruzko guztietan orain arte ErresumaArduralaritzari aitortzen zitzaizkion agintepideak Eusko Jaurlaritzari ematen zaizkio, eta Merkataritza eta Turismo-Sailak egiteratuko ditu. 3garren Atala.-Orain arte Merkataritza-Etxeei zegozkieken aholku-ematezko eta saloak egitezko egitekoak bere agintealorrean Eusko Jaurlaritzako Sailei dagozkiela ulertuko da, eta hoiek egiteratuko dituzte dagokienen aurrean, Merkataritza eta Turismo-Sailak berenez eskuhartu ez dezanetan horri jakinaraziz. Erresumako Arduralaritza Nagusiarekiko egitekoak, horren agintepeko aholku-ematezko nahiz salo-egitezkoak, aurrerantzean ere hoiek artez egiteratuko dituzte Arduralaritzaren aurrean, esandako Sail horri jakinaraziz. 4garren Atala.-Indarreango legeetan Merkataritza-Etxeei zegozkien agintepideak Eusko Jaurlaritzaren menpeko edo horrek edo Arduralaritza Nagusiak sortarazitako Erakunde, Iraskunde, Antolapide eta Herri-Zerbitzuei dagozkiela ulertuko da. 5garren Atala.-Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Merkataritza-Etxeek, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo-Sailaren bidez utzi edo eman diezazkien agintepideak erabili eta egitekoak bete ahal izango dituzte, batez ere ekonomia-ikastaldi, azterlan eta argipideei, zehaztapidetzak hartu eta errolderatzeari buruzkoak, edo ekonomia-iharduna suztatzeko baliagarri eritzitako gainontzeko beste edozein. 6garren Atala.-Merkataritza-Etxeek, Autonomia-Elkartearentzat interesgarri izan daitezen merkataritzari, industriari eta itsasketari buruzko estadistikak egin beharko dituzte, horretarako gai diren Eusko Jaurlaritzako IhardutzeSailekingo elkarlanean. 7garren Atala.-Merkataritza eta Turismo-Sailak, Merkataritza-Etxeen alorreango bere egiteko eta agintepideak egiteratzeko, ez du aintzin-argipiderik beharko, ez Merkataritza-Etxeen Kontseilu Nagusiari entzun beharrik ere; era berean, horren Egintzapide-Batzordeak ez du Euskal Merkataritza-Etxeekiko bitartekotza-lanik ere egingo. Hori guzti hori, esandako Merkataritza-Etxeen Kontseilu Nagusi hori 1981garreneko Uztailaren 24ko ErregeDekretoak dionez harreman-sail denez Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Merkataritza-Etxeek bertan eskuhartzeari eustearen kaltetan gabe. 8garren Atala.-Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo-Sailari, Euskal Herriko Merkataritza, Industria eta Itsasketa-Etxeen Kontseilu bat eratzeko eskua ematen zaio, Kontseilu horrek, hala egokituz gero eman dakizkion agintepideak dituela. 9garren Atala.-Merkataritza-Etxeen Jaurtze-Sailen erabaki eta akordioren aurka Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo-Sailaren aurrerako goradeia egin ahal izango da, hamabost eguneko epearen barruan; ArduralaritzaAuzipideetatikako goradeiei buruzkoetarako, Sailaren erabakiak arduralaritza-bidea bukatu egingo du. Esandako goradei hoiek, Arduralaritza-Legeak agintzen duenez araupetuko dira. Konstituzioaren 149garren Atalaren 1.10 zatiak Erresumarentzat gordetzen dituen gaiei artez doazkien erabaki eta akordioegatikako zuzenketaeskeak ez dira goradeia egin ahal izate horretan sartuko. 10garren Atala.-Elkarteko Merkataritza-Etxeek bere dituzten egitekoak betetzea errazagotzeko, Sailburuak izendatutako Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo-Sailaren Ordezkari batek Merkataritza-Etxeen Eraentza-Sailen bilkuretara joan ahal izango du, hitz egiteko eskubidez baina botoa ematekorik gabe. 11garren Atala.-Autonomia-Estatutako Aldibaterako Erabakietatik Bigarrenak dionaren kaltetan gabe, Elkarteko Merkataritza-Etxeetako lanariekiko agintepideetan Erresumako Arduralaritza Nagusiari izendatutakoak Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo-Sailak egiteratuko ditu. 12garren Atala.-Elkarteko Merkataritza-Etxeek bere agizko diru-eskuarteen borondatezko ordainketa-aldia eta esandako ordainketa horri buruzko gainontzeko xehetasunak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dituzte. Hori guzti hori, Arabako Merkataritza-Etxearen berarizko jaurpideen eta gainontzekoak horri egokitu ahal izatearen kaltetan gabe. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.-Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo-Sailari, Dekreto hau egiteratzeko, eginkor egiteko eta erabiltzeko osatze-bidezko arauak emateko eskua ematen zaio. Bigarrena.-Merkataritza-Etxe bakoitzaren BarneJaurpiderako Araudiak Erresumako Arduralaritza Nagusiko Ihardutze-Sailei izendatzen dizkion agintepideak, Dekreto honetan agintzen denaren arauera Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo-Sailari dagozkiola ulertuko da. Hirugarrena.-Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteizen, 1981garreneko Irailak 14. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Merkataritza eta Turismo-Sailburua, CARLOS BLASCO IMAZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Partzialki indargabetutakoa: Apirilaren 7ko 109/1987 DEKRETUA, Industria eta Merkataritza-Sailaren antolakuntza eta ihardukera birregituratuz.