Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Ekainaren 10eko 71/1981 DEKRETOA, Jaurlaritzako Estadistikako Teknika-Batzordea sortaraziz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 29
  • Hurrenkera-zk.: 332
  • Xedapen-zk.: 71
  • Xedapen-data: 1981/06/10
  • Argitaratze-data: 1981/06/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskal Herriko Autonomia-Estatutoko 10.37 Atalak, bere xede eta agintepidetarako Estadistika-gaietan bakarreango agintea Autonomia-Elkarte honi ematen dio, hori egiteratzeak Autonomia-Elkarteko Jaurlaritzaren Estadistika-Egitamua gauzatu beharra dakarrela. Bere izakeraz, estadistika Jaurlaritza-Sail guztiei dagokie, bere lana haien ekintzapidearen garrantzizko alderdi gertatzen bait-da, bai xehetasun-iturri den aldetik, eta bai estadistíkaemaitzez baliatzearen aldetik ere. Hoiek oinarri direla, interesgarri erizten da Ekonomia eta Herriogasun-Sailari atxikitako Estadistikako 'heknika-Batzordea sortarazteari, geroagoko Estadistikako Euskal Iraskundea erakundetze-bideango lehenengo hurrats, Batzorde horrek Jaurlaritzaren Estadistika-Egitamuaren norabide nagusiei buruzko bateango aukera batzuk emateko xedez; hori orain izateak ez dakarkio Estadistika-Artezkaritzaren iharclutze-eremuari funtsezko mugapenik, Artezkaritza hori Ekonomia eta Herriogasun-Sailak Egi.tamu hartaz eta Elkarteko Arduralaritzari alor horretan aitortzen zaizkion agintepideez jabetzeko ihardutze-sail gisa darabilenez. Hoiek horrela, honako hau ERABAKITZEN DUT Lehenengo Atala. Sorpena Jaurlaritzako Estadistikako Teknika-Batzordea sortarazten da, horren antolapena Dekreto honen bidez egiten dela, eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailari atxikitzen zaio, EstadistikaArtezkaritzarekiko manpetasunez. 2garren Atala. Osatze-modua l. Dirubidetza-Sailburuordea, Estadistika-Artezkaria, eta gainontzeko Sail bakoitzeko ordezkari bana, dagozkien Sailburuek izendatuta, izango dira Jaurlaritzako Estadistikako TeknikaBatzordeko. 2. Teknika-Batzordearen bilkuretara ez azaltzea gertatuz gero, huts egin dezanaren ordez dagokion Saileko Sailburuak izendatutako bat jarriko da. 3. Batzordekideek, eta hoien ordezkariek, Artezkari-maila edo goragokoa izan beharko dute. 3garren Atala. Barne-erakundetza 1. Dirubidetza-Sailburuordea izango da Teknika-Batzordeko Lehendakari, eta Estadistika-Artezkaria Idazkari. 2. Lehendakaria eta Idazkaria bilkuretara ez joatea gertatuz gero, 2garren Atalak dionez hoien ordezkotza egin behar dutenak izango dira Artezkari eta Idazkari. 3. Teknika-Batzordeko gaínontzekoak Batzordekide izango dira. 4garren Atala. Iharduna l. Jaurlaritzako Estadistikalco Teknika-Batzordeak osoko bilkuretan ihardungo du, nahitaez, 5garren Atalak ematen dizkion agintepideei buruzko irizpideelciko erabakiak har ditzanean. 2. Teknika-Batzordeak, hala ere, bere baitan lan-taldeak edo batzorde-atalak eratu ahal izango ditu, gero ihardutze-sail osoari ezagutaraziko zaizkion bere agintepidepeko arazo zehatzei buruzko azterlanak egiteko. 5garren Atala. Agintepideak l. Honako agintepide hauek aitortuko zaizkio Jaurlaritzako Estadistikako Teknika-Batzordeari: a) Jaurlaritzaren Estadistika-Egitamuen norabide nagusietan, Sail guztien eta Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzako eta bere Erakunde-Arduralaritzako gainontzeko ihardutze-sailen ekintzapideen bateralcundea, antolakideketa eta elkar-lana xede izan ditzaten teknikazko aukerak gertatzea. b) Jaurlaritzaren, Jaurlaritzako Lehendakariaren edo doakien Sailetako Sailburuen saloz Jaurlaritzaren Estadistika-Egitamua egiteratzean sortu daitezkeen auzientzako aterapideak aztertzea, aurreko idazlerrotan aipatutako ihardutze-sailen arteko baterakundea, antolakideketa eta elkar-lana lortzeko xedez. c) Jaurlaritzaren, Jaurlaritzako Lehendakariaren edo Sailburuen saloz, estadistikarekiko ezein arazori buruzko argipideak ematea. 2. Teknika-Batzordeak hartutako erabakiak eta egindako lanak horretarako gaítasunaren jabe den ihardutze-sailari, ezaguru eta hala badagokio onartu ditzan, Estadistika-Artezkaritzaren bidez bidaliko zaizkio, agintepide hoiek Artezkaritzari emandakoak badira salbu; hori horrela izanez gero, agintepide, hoiek egiteratzeko agirisorta guztiak bere esku izango ditu. Hala ere Teknika-Batzordeak, aldian-aldian, Jaurlaritzari bere ekintzapideen berri emango dio, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren bidez. ALDIBATERAKO ERABAKIA BAKARRA. Lehen-erakuntza l. Dekreto hau indarrean jarri eta hamar eguneko epearen barruan, sortarazten den Teknika-Batzordeko kide guztiak izendatu beharko dira, eta bai hoiei dagozkien ordezkoak ere. 2. Jaurlaritzako Estadistikako Teknika-Batzordearen lehen erakundetza, Dekreto hau indarrean jarri eta hogei eguneko epearen barruan egin beharko da. AZKEN ERABAKIAK LEHENENGOA. Agitze-bideak eta egiterapena Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari, Dekreto hau agipideratzeko eta egiteratzeko beharrezko deritzen agindu eta erabaki guztiak emateko eskua ematen zaio. BIGARRENA. Indarrean jartzea Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarían argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1981garreneko Ekainak 10. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.