Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

ERABAKIA, 2002ko otsailaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoaren Administrazio Kontseiluarena, ordaintzera behartuta dauden hirugarren batzuei osasun eta hezkuntza zerbitzuak emateagatik kobratu beharreko tarifak onartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Akordioa
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 53
  • Hurrenkera-zk.: 1678
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2002/02/25
  • Argitaratze-data: 2002/03/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ente publikoko zerbitzu-erakundeek ematen dituzten osasun eta hezkuntza zerbitzuak hirugarren batzuei fakturatzeko gaur egun aplikatzen diren tarifak eguneratu egin behar dira.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuen arabera (azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua), erakunde zentralak, besteak beste, prezioen politikarako irizpide orokorrak taxutzeko eta proposamenak egiteko ahalmena du (12. artikulua, 4.e paragrafoa).

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiak tarifak igotzeko egin duen proposamena ikusirik eta Administrazio Kontseiluak dituen ahalmenen arabera (Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea, 22. artikuluko 1. eta 2. puntuak) hartu da honako

Lehena.– Ordaintzera behartuta dauden hirugarren batzuei zerbitzuak emateagatik Osakidetza ente publikoak kobratu beharreko diru-zenbatekoak onartzea, erabaki honetan kontzeptu ezberdinetarako ematen diren irizpideei jarraituz. Tarifa horiek Erabaki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera aplikatuko dira.

Publizitatea emateko eta eraginkorra izateko, tarifen liburu bat argitaratzea izango da baldintza bakarra. Ordaintzera behartuta dauden hirugarrenen eskura egongo da liburu hori.

  1. Osasun Sailak egindako eskaerak betetzeaz gain jarduera gehiago burutzeko ahalmenik bada.

  2. Sistema publikoarekiko solidaritate printzipioa errespetatzen bada, kanpoko hirugarren batzuei emandako prestazioak funts publikoekin finantzatzea eragoztearren.

  3. Ente Publikoarentzat akordioak izango duen interesa justifikatzen bada aurreikusten diren ordainen arabera; egiten den fakturazioaren bolumena kontuan hartuta zenbatekoak aldatu ahal izatea ere horretan sartzen da.

    Puntu honetan aipatutako akordio partikularrak edo hitzarmenak egiteko proposamenak alderdi horiek aztertzen dituen memoria batez justifikatuko dira; hitzarmenok ente publikoko erakunde guztiei edo zerbitzu-erakunde bati baino gehiagori eragiten badiete, zuzendari nagusiak sinatuko ditu.

    Erakunde bakar bati eragiten badio, berriz, dagokion erakundeak sinatuko du, baina ente publikoko erakunde zentralak aurretik baimena eman beharko du, planifikazio estrategikoarekiko koherentzia eta egokitasuna bermatzearren. Bestalde, zuzendari nagusiak dagozkion jarraibideak eman ahalko ditu akordioa operatiboa izan dadin.

    Erabaki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, orain dauden hitzarmenetan ezartzen diren zenbatekoak erabaki honetan aurreikusten diren zenbatekoen arabera eguneratuko dira edo, hala badagokio, egokituko. Horrek ez du eragotziko prezio hobeak ezarri ahal izatea, aurretik aipatutako baldintzen barruan.

Halaber, Osakidetza ente publikoaren zerbitzu-erakunde guztietan, Erabakia argitaratzen den egunetik aurrera, interesatuen eskura egon beharko da ente publikoaren tarifa liburua, ordaintzeko beharra duten hirugarrenei zerbitzu publikoengatik aplikatuko zaizkien tarifak jasoko dituena, eska daitezkeen zenbatekoak kontuan hartuta eguneraturik.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko otsailaren 25a.

Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.