Arrisku psikosozialak eta lana
-
Online ekitaldia
Ekitaldiaren deskribapena
Arrisku psikosozialak eta bereziki laneko estresa dira laneko segurtasun- eta osasun-arazo konplexuenetako eta ohikoenetako bat. Estresak eta arrisku psikosozialek oso ondorio kaltegarriak dituzte langileen osasunean, baina, era berean, ondorio kaltegarriak dituzte enpresek behar bezala funtziona dezaten, errendimendua murrizten baitute eta laneko ezbeharrak areagotu.
Horregatik antolatu du Lan eta Enplegu Sailak jardunaldi hau Laneko Ikuskatzailetzaren eta Osalanen parte-hartzearekin batera. Bertan, arrisku psikosozialen arloan egindako jarduerak errepasatu nahi dira eta, batez ere, 104/2021 Irizpide Teknikoa zabaldu eta aztertuko da, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak arrisku psikosozialen arloan egindako jarduerei buruzkoa. Horretarako, sustatzaileetako bat izango dugu, Manolo Velázquez.
Horrekin guztiarekin, helburu dugu prebentzio-zerbitzuei eta gaian interesa duten guztiei tresnak helaraztea arrisku psikosozialek erakundeetan dituzten ondorioak prebenitzeko eta enpresei neurriak ezartzen laguntzeko.
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
- Ekitaldi-mota:
- Hitzaldia
- Online ekitaldia
- Ekitaldi ematen den hizkuntza:
- Gaztelania
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Iraupena (orduetan):
- 2:30
- Ordutegia:
- 10:00 -12:30
Izen-ematea
- Prezioa:
- Dohan
- Izen-emate epea:
- 2021/05/31 - 2021/06/15
- Jarraibideak:
Jardunaldi honetarako lekua bete da, barkatu eragozpenak.