Arautegia
InprimatuHUTS-ZUZENKETA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 1208/2022 Ebazpenarena, zeinaren bidez arautu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren mendeko zerbitzu-erakundeetako profesionalentzako lanbide-garapenaren maila esleitzeko ezohiko deialdiaren baldintzak, eskaerak eta prozedura.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 131
- Hurrenkera-zk.: 3098
- Xedapen-zk.: 1208
- Xedapen-data: 2022/06/02
- Argitaratze-data: 2022/07/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako akatsak antzeman dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 1208/2022 Ebazpenean, 2022ko ekainaren 24ko EHAA 122. zk, zeinaren bidez arautu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren mendeko zerbitzu-erakundeetako profesionalentzako lanbide-garapenaren maila esleitzeko ezohiko deialdiaren baldintzak, eskaerak eta prozedura. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Euskarazko argitalpenaren 2022/2889 (8/5) orrialdean, 4. artikuluan. Eskaerak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa, lehen paragrafoan,
honakoa esaten den lekuan:
Parte-hartzaile bakoitzak eskaera bakarra egin beharko du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Lanbide Garapeneko aplikazio informatikoaren bidez (https://dp.osakidetza.eus/ helbidean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean dago erabilgarri). Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak jarriko ditu, bere zerbitzu-erakundeen bitartez, paragrafo honetan adierazitako moduan eskabidea aurkezteko behar diren baliabide informatikoak.
Honakoa esan behar du:
Parte-hartzaile bakoitzak eskaera bakarra egin beharko du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Lanbide Garapeneko aplikazio informatikoaren bidez (https://lanbidegarapena.osakidetza.eus/ helbidean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean dago erabilgarri). Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak jarriko ditu, bere zerbitzu-erakundeen bitartez, paragrafo honetan adierazitako moduan eskabidea aurkezteko behar diren baliabide informatikoak.
Euskarazko argitalpenaren 2022/2889 (8/7) orriaren 6. artikuluan. Maila esleitzearen ordainketa-ondorioak,
honakoa esaten den lekuan:
2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, baldin eta eman beharreko zerbitzu-urteak 2020ko abenduaren 31n bete badira.
Honakoa esan behar du:
2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, baldin eta eman beharreko zerbitzu-urteak 2021eko abenduaren 31n bete badira.