Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, Kulturako sailburuordearena, museo eta bildumentzako 2022rako dirulaguntzen deialdia ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 5209
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/14
  • Argitaratze-data: 2022/11/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2022ko apirilaren 25ean, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko apirilaren 6ko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu horren bidez, Euskadiko museo eta bildumentzako 2022ko dirulaguntzak arautu eta deialdia egin zen.

Eskabideak aztertu ondoren, eta deialdia egiteko Aginduaren 13. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Balioespen Batzordeak, 2022ko irailaren 5ean bilduta, dirulaguntza emateko proposamena egin zuen.

Horregatik guztiagatik, eta Balioespen Batzordeak egindako Ebazpen-Proposamena ikusita, honako hau

Lehenengoa. I. eranskinean zerrendatzen diren erakunde eskatzaileei bertan zehazten diren jarduera eta zenbatekoetarako dirulaguntzak ematea.

Bigarrena. Proposatutako erakunde onuradunek agindu arautzaileak ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan oro har indarrean dauden gainerako baldintzak ere.

Emandako dirulaguntzen ordainketari, justifikazioari eta likidazioari dagokienez, aginduaren 18. 19. eta 20. artikuluetan xedatutakoa beteko da, kontuan hartuta bertan adierazten den dokumentazioa diruz lagundutako jarduera amaitu eta hurrengo hiru hilabeteen barruan aurkeztu beharko dela. Nolanahi ere, justifikazioa aurkezteko epearen azken eguna 2023ko martxoaren 31 izango da.

Hirugarrena. Agindu horren kontura emandako dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira, prozedura honen arabera:

  1. Lehenengo ordainketa, emandako laguntzaren % 50, 17. a) artikuluan adierazitako epea igaro eta ukorik egon ez bada.

  2. Bigarrena, gainerakoa, 2023an egingo da, diruz lagundutako jarduera egin dela eta haren benetako kostua justifikatu ondoren, Aginduaren 19. artikuluan ezarritako moduan.

    Laugarrena. Ebazpen honetan xedatu ez den guztirako, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko apirilaren 6ko Aginduan xedatutakoa beteko da. Agindu horren bidez, Euskadiko museo eta bildumentzako 2022ko dirulaguntzak arautu eta deialdia egiten da.

    Bosgarrena. Ebazpen hau Eusko Jaurlaritzako iragarki-taula elektronikoan argitaratzeko agintzea, interesdunei jakinarazteko.

    Seigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, jende guztiak horren berri izan dezan.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 14a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.