Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko urriaren 5ekoa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Kultura-Ondare Immateriala babestearen arlora bideratutako lanak egiteko 2023-2024 aldirako dirulaguntza emateko Balorazio Batzordearen osaera.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 201
- Hurrenkera-zk.: 4792
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/10/05
- Argitaratze-data: 2023/10/20
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko ekainaren 28ko Agindua ikusi da, Euskal Kultura-Ondare Immateriala babestearen arlora bideratutako lanak egiteko 2023-2024ko ekitaldirako dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egiten duena.
Agindu horren 14. artikuluan xedatzen denez, Balorazio Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Ondorioz, honako hau
Lehenengoa. Balorazio Batzordearen osaera argitaratzea. Honako hauek osatuko dute batzorde hori:
Batzordeburua:
Mikel Aizpuru Murua, Kultura Ondarearen zuzendaria.
Batzordekideak:
Abdona Gil Abad, Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren arduraduna.
Jose Maria Uriarte Gonzalez, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.
ª Teresa Izquierdo Marculeta, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.
Bigarrena. Balorazio Batzordeko idazkari izendatzea, hitzarekin baina botorik gabe, Garazi Gomez Alegria, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako aholkulari juridikoa.
Hirugarrena. Ebazpen hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 5a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.