Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko urriaren 10ekoa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez ezartzen baita eskabideak aurkezteko, betekizunak eta merezimenduak alegatzeko eta, hala badagokio, egiaztatzeko dokumentazioa aurkezteko epea, enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan, Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako lan-kategorietako plazak modu finkoan betetzeko. Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 20ko Aginduaren bidez egin zen prozesu horretarako deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 203
  • Hurrenkera-zk.: 4835
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/10/10
  • Argitaratze-data: 2023/10/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Lana eta enplegua; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 20ko Aginduaren bidez (2022ko abenduaren 29ko EHAA), enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egin zen, Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako langileen lan-kategorietako plazak modu finkoan betetzeko.

Agindu horren 5. eta 6. oinarrietan aurreikusitakoa betez, honako hau

Lehenengoa. Eskabideak aurkezteko eta tasa (7,82) euro ordaintzeko epea 2023ko azaroaren 3tik 30era bitartekoa izango da.

Epe horretan bertan, deialdian aurreikusitako betekizunak eta merezimenduak alegatu beharko dira, eta, hala badagokio, egiaztagiriak aurkeztu.

Bigarrena. Eskabideak bide elektronikoz aurkeztuko dira, Enplegu Publikoaren Atariaren bidez, https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/ helbide elektronikoan, bete bitartean adieraziko zaizkion jarraibideei jarraituz. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak onartutako bitartekoetako baten bidez identifikatu beharko da (https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak), edo, bestela, aplikazioak berak emandako aldi baterako erabiltzailearen bidez, eskabidea bete ondoren. Aldi baterako erabiltzaile hori eskaera kontsultatzeko soilik erabili ahal izango da. Gainerako izapideetarako, identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoetako bat eduki beharko da.

Enplegu Publikoaren Atari honetatik eta helbide elektroniko beretik aurkezteak aukera emango du, halaber, deialdian izena emateagatiko tasak elektronikoki betetzeko (https://euskadi.eus/nireordainketa egoitza elektronikoaren ordainketa-pasabidearen bitartez), bai eta betekizunak eta merezimenduak alegatzeko eta, hala badagokio, egiaztagiriak aurkezteko ere.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Enplegu Publikoaren Atarian https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/ helbide elektronikoan, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren webgunean argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 10a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

BLANCA MARIA GUERRERO OCEJO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.