Arautegia
InprimatuEBAZPENA. 2023ko martxoaren 7koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez publikotasuna ematen baitzaio Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzen 2022ko onuradunen zerrendari.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 55
- Hurrenkera-zk.: 1382
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/03/07
- Argitaratze-data: 2023/03/20
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira laguntzak emateko ebazpenak.
Horrenbestez, hau
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzen 2022ko onuradunen zerrenda. Laguntza horiek finantzatzeko baliabideak erakunde autonomo honetako Administrazio Kontseiluaren 2022ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez esleitu dira (2022ko martxoaren 31ko EHAA, 65. zenbakia). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten da, ebazpen honen eranskinean azaltzen den bezala.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 7a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.
(Ikus .PDF)