Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko maiatzaren 16koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko 2023-2025 aldirako dirulaguntzetarako deialdiko Balorazio Batzordearen kideen izendapena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 97
- Hurrenkera-zk.: 2437
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/05/16
- Argitaratze-data: 2023/05/24
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Aztertu egin da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko martxoaren 22ko Agindua, 2023-2025 aldirako Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko dirulaguntzetarako deialdia arautzen eta egiten duena.
Agindu horren 14. artikuluaren arabera, Balorazio Batzordearen osaera EHAAn argitaratuko da, Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez.
Ondorioz, honako hau
Lehenengoa. Balorazio Batzordearen osaera argitaratzea. Hona hemen kideak:
Batzordeburua:
Mikel Aizpuru Murua, Kultura Ondarearen zuzendaria.
Batzordekideak:
Abdona Gil Abad, Euskal Kulturaren Ondarearen EAEko Zentroaren arduraduna.
Ainara García Arza, Euskal Kulturaren Ondarearen EAEko Zentroaren arkitektoa.
Armando Llamosas Rubio, Euskal Kulturaren Ondarearen EAEko Zentroaren teknikaria.
Bigarrena. Balorazio Batzordeko idazkaria izendatzea, hitzarekin baina botorik gabe, Garazi Gomez Alegria, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako aholkulari juridikoa.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 16a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.