Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 27koa, Etxebizitzako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita amaitu egin dela eraikinen eta etxebizitzen energia-efizientzia sustatzea xede duten birgaitzeetarako laguntza-programen laguntzen deialdi publikoa finantzatzeko kreditua (programa horiek urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuan jasota daude, zeinak arautzen baititu Europar Batasunak finantzatutako Next generation EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko bizitegien birgaitzearen eta etxebizitza sozialen arloko 3., 4. eta 5. programak).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 189
  • Hurrenkera-zk.: 4527
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/06/27
  • Argitaratze-data: 2023/10/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2022ko ekainaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindu hau argitaratu zen: Agindua, 2022ko ekainaren 21ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez eraikinen eta etxebizitzen energia-efizientzia sustatzea xede duten birgaitzeetarako laguntza-programen oinarriak zehaztu eta deialdi publikoa arautzen baita (programa horiek urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuan jasota daude, zeinak arautzen baititu Europar Batasunak finantzatutako Next generation EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko bizitegien birgaitzearen eta etxebizitza sozialen arloko 3., 4. eta 5. programak).

Agindu honen xedea da urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuan ezarritako 3., 4. eta 5. programetako laguntzak emateko oinarriak garatzea eta deialdi publikoa antolatzea. Dekretu horren bidez arautzen dira Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren laguntza-programak, bizitegiak birgaitzeari eta etxebizitza sozialei dagokienez, eraikinen eta etxebizitzen energia-efizientzia sustatzeko, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoko (SEM) 2. osagaiaren esparruan.

Era berean, agindu honen xedea da bateragarritasun- eta lehentasun-araubidea zehaztea laguntza horien eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduak etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzkoak eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren abenduaren 7ko Aginduak etxebizitzen alokairuaren eta bestelako bizitegi-eraikinen sustapenaren arloko jarduketei buruzkoak ezarritako finantza-neurrien artean.

2022ko ekainaren 21eko Aginduaren 6. artikuluan, energia-eraginkortasuna sustatzeko xedez etxebizitzak eta bizitegi-eraikinak birgaitzeko laguntza-programekin erlazionatutako laguntzen deialdi publikoa egiteko baliabide ekonomikoak ezarrita daude. Programa horiek urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuan jasota daude, zeinak arautzen baititu Europar Batasunak finantzatutako Next generation EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko bizitegien birgaitzearen eta etxebizitza sozialen arloko 3., 4. eta 5. programak.

  1. Bat etorriz urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuak zeinak arautzen baititu Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko bizitegien birgaitzearen eta etxebizitza sozialen arloko programak 5.2 artikuluan xedatutakoarekin, zenbateko osoa eta, hala badagokio, agindu honetan barne hartutako programa bakoitzari esleitutako esleipen zehatza osatu ahal izango dira, laguntzak ebatzi aurretik, agindu honen 3. artikuluko laguntzen bateragarritasun- eta lehentasun-araubidearen esparruan, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren mendeko beste programa batzuk, etxebizitzak eta bizitegi-eraikinak birgaitzeko sustapen-neurriak hartzea helburu dutenak, egikaritzearen ondorioz agortu gabe gera daitezkeen aurrekontuen kargura. Inguruabar hau Etxebizitzako sailburuordearen ebazpen baten bidez jakinaraziko da.

  2. Etxebizitzako sailburuordearen ebazpen baten bidez, aurrekontu-aldaketen ondorioz onartzen diren kredituen eguneratzearen berri emango da, eta programa bakoitzerako laguntzak eta, hala badagokio, horiek osatzen dituzten funtsak finantzatzeko urteko kreditua agortu egin dela jakinaraziko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta. Urteko kreditua agortu egin dela argitaratu eta gero, aurrekontu-ekitaldi horretan aurkezten diren laguntza-eskabideak erabat ezetsi ahal izango dira.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordearen 2023ko maiatzaren 19ko Ebazpenaren bidez, argitara eman zen Europar Batasunaren Next Generation EU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planeko bizitegi-birgaitzearen eta etxebizitza sozialaren arloko 3., 4. eta 5. programak arautzen dituen urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuan jasotako bizitegi-eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko laguntza-programei lotutako laguntzen deialdi publikoaren 2023ko aurrekontu-ekitaldirako kredituen eguneratzea.

Deialdi publiko horretara bideratu dira Estatuaren Aurrekontu Orokorretan xede horretarako 2021, 2022 eta 2023ko ekitaldietarako onartutako zuzkidura guztiak, Euskal Autonomia Erkidegorako zirenak.

Ebazpen horretan honako hau xedatu zen: «Beraz, zenbateko hori agortu ondoren, ez da laguntza gehiago emango. Kreditua amaituz gero, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordearen agindu baten bidez jakinaraziko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.»

Horren ondorioz, eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 11. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan indarrean dagoen araudiaren arabera, honako hau

Lehenengoa. Jakinaraztea amaitu egin dela eraikinen eta etxebizitzen energia-efizientzia sustatzea xede duten birgaitzeetarako laguntza-programen laguntzen deialdi publikoa finantzatzeko kreditua (programa horiek urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuan jasota daude, zeinak arautzen baititu Europar Batasunak finantzatutako Next generation EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko bizitegien birgaitzearen eta etxebizitza sozialen arloko 3., 4. eta 5. programak).

Bigarrena. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2022ko ekainaren 21eko Aginduan jasotako erregulazioaren arabera kasu hartzeko baldintza guztiak betetzen dituzten eskabideak (agindu horren bidez, eraikinen eta etxebizitzen energia-efizientzia sustatzea xede duten birgaitzeetarako laguntza-programen oinarriak zehaztu eta deialdi publikoa arautzen da -programa horiek urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuan jasota daude, zeinak arautzen baititu Europar Batasunak finantzatutako Next generation EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko bizitegien birgaitzearen eta etxebizitza sozialen arloko 3., 4. eta 5. programak), baliabide ekonomikorik ez izateagatik bakarrik ukatzen badira, hurrengo ekitaldi ekonomikoan ebatzi ahal izango dira. Horretarako, behar beste baliabide ekonomiko egon beharko dira hurrengo ekitaldietan.

Ebazpen honek 2023ko ekainaren 19tik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 27a.

Etxebizitzako sailburuordea,

PEDRO JAVIER JAUREGUI FERNÁNDEZ.