Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 13koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ehizatzeko gaitasunaren azterketarako deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 225
  • Hurrenkera-zk.: 5282
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/11/13
  • Argitaratze-data: 2023/11/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ehiza-baimena eta ehizatzeko gaitasunaren azterketa arautzen dituen uztailaren 29ko 160/2014 Dekretuak agindutakoa betez, honako hau

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoan ehizatzeko gaitasunaren azterketarako deialdia egitea.

Bigarrena. Online egingo dira eskabideak, Internet bidez, pauso hauek emanez:

  1. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren web-orrian sartu, eskabideari dagokion atalean edo zuzen-zuzen helbide honetan: https://www.nasdap.net/solexamcaza

  2. Dagokion eskabide-eredua bete.

  3. Azterketari dagokion tasa ordaindu; ez dira inskribatutzat hartuko tasa ordaindu ez dutenak inskribatzeko amaiera-data baino lehen.

    Hirugarrena. Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2023ko abenduaren 28an amaituko da, biak barne.

    Laugarrena. Azterketan, test moduko 31 galderako galde-sorta bati erantzun beharko zaio, gehi erreserbako beste 3 galderari, baten bat baliogabetzen bada ere. Azterketa gainditzeko, gutxienez 24 galdera zuzen erantzun behar dira. Azterketa egiteko denbora 50 minutu izango da gehienez. Azterketako ikasgaiak Ehiza-baimena eta ehizatzeko gaitasunaren azterketa arautzen dituen uztaileko 29ko 160/2014 Dekretuaren II. eranskinekoak izango dira.

    Bosgarrena. Azterketa egiteko tokia, eguna eta ordua honako hauek izango dira:

    Eguna: 2024ko urtarrilaren 27a.

    Ordua: 10:00etan.

    Tokia: UPV/EHU. Sarrikoko campusa. Ekonomia eta Enpresa Fakultatea, Miguel Ángel Blanco eraikina (Agirre Lehendakaria 83 48015 Bilbao).

    Seigarrena. Epaimahai kalifikatzailea honela osatuko da:

    Mahaiburu titularra: Javier Monge Gómez, Bizkaiko Foru Aldundiko Natura Ingurune eta Nekazaritza Saileko Ehiza Fauna eta Arrantza Zerbitzuko burua.

    Ordezko mahaiburua: Leire Zabaleta Ojanguren, Bizkaiko Foru Aldundiko Natura Ingurune eta Nekazaritza Saileko Ehiza eta Arrantza Sekzioko burua.

    Mahaikide titularra: José Antonio Sarasketa Arregui, Bizkaiko Lurraldeko Ehiza Federazioaren izenean.

    Ordezko mahaikidea: Garazi Sarasketa Divasson, Bizkaiko Ehizako Lurralde Federazioaren izenean.

    Idazkari titularra: Maria González Bordagarai, Bizkaiko Foru Aldundiko Natura Ingurune eta Nekazaritza Saileko Informazio eta Aholkularitza Ataleko burua.

    Ordezko idazkaria: Elena Erice Elejoste, Bizkaiko Foru Aldundiko Natura Ingurune eta Nekazaritza Saileko Administrazio Orokorreko teknikaria.

    Zazpigarrena. Azterketa egiteko ordaindu beharreko tasa 11,33 euro izango da.

    Zortzigarrena. Ebazteko prozesua honako hau izango da:

  1. Epaimahaiak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari bidaliko dio, ehizatzeko gaitasunaren azterketa egiten den egunetik gehienez zazpi egun naturaletan, bere ustez azterketa gainditu dutenen eta gainditu ez dutenen proposamena.

  2. Proposamen horren arabera, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak behin-behineko zerrendaren berri emango du, gehienez proposamena jaso eta astebetera. Behin-behineko zerrenda hori argitara emango da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundien webguneetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarenean.

  3. Interesdunek probaren galdera jakin batzuen balioaren aurka egin dezakete, gehienez ere proba egiten den egunetik hiru egun naturaleko epean.

  4. Aurkaratze horiek, jasotzen direnetik hiru egun naturaleko epean ebatziko dira, eta, horren ondoren, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak zazpi egun naturaleko epean aginduko du behin betiko zerrenda argitaratzea.

  5. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute ebazpenaren aurka, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen aurrean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Proba gainditzen duten izangaien zerrendak jendaurrean jarriko dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundien webguneetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailean.

    Bederatzigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 13a.

    Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

    JORGE GARBISU BUESA.