Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko apirilaren 18koa, Joko eta Ikuskizunen zuzendariarena, joko-makinen eta makina laguntzaileen erregistro-liburuaren eredua onartzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 80
- Hurrenkera-zk.: 1998
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/04/18
- Argitaratze-data: 2023/04/27
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Otsailaren 8ko 19/2022 Dekretuak, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan jokoaren erregelamendu orokorra onesten duen 120/2016 Dekretua, ezartzen du joko-makinen eta makina laguntzaileen operadoreek makinetan egiten diren eragiketa guztiak erregistro-liburu batean jaso behar dituztela.
Liburu horren helburua da bertan jasotzea langile baimenduek joko-makinetan eta makina laguntzaileetan egiten diren eragiketa guztiak, Ertzaintzaren Joko eta Ikuskizun Unitateari kontrola eta ikuskapena errazte aldera, indarrean dagoen jokoari buruzko araudian ezarritako instalazio- eta funtzionamendu-betekizunak betetzen direla ziurtatu ahal izateko.
ZUZENBIDE OINARRIAK
Lehenengoa. Uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoan jokoaren erregelamendu orokorra onesten duenak, 120. artikuluko 10. apartatuan, otsailaren 8ko 19/2022 Dekretuak aldatu zuen horretan, honako hau ezartzen du:
Makinetan egiten diren eragiketa guztiak baita ustiatzen ari ez diren makinetan egiten direnak ere ziurtatu eta jaso egin behar ditu ahal dela, erregistroko liburu batean horretarako baimena duen pertsona edo enpresa batek, Ertzaintzako Joko eta Ikuskizun Unitateak egiten dituenak izan ezik.
Liburu horretan honako datu hauek idatziko dira:
Makina bakoitzaren instalazioa, data, modeloa, serie-zenbakia eta ustiapen-baimena adierazita, bai eta enpresa operadore titularraren izena eta erregistro-zenbakia ere.
Makinaren kontagailuen data eta irakurketa, horiek instalatzerakoan, erretiratzerakoan edo ordezkatzerakoan.
Joko-makina bakoitza noiz kendu den eta zergatik (ordezkatzea, matxura, baimenaren amaiera, etab.).
Makina erabiltzean sor daitekeen edozein gorabehera edo erreklamazio.
Makina ikuskatu duten agintaritzaren agenteek jasota uzten dituzten eginbideak.
Bigarrena. Erregistro-liburua betetzea errazteko eta araudia betetzen dela ziurtatzeko, liburura sartzeko bitarteko elektronikoak erabiliko dira.
Aurreko guztia dela eta, urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak, Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzkoak, ematen dizkidan eskumenak erabiliz, honako hau
Lehenengoa. Joko-makinetan eta makina laguntzaileetan egiten diren eragiketak jasotzeko erregistro-liburuaren eredu normalizatua ezartzea, I. eranskinean agertzen den bezala.
Bigarrena. Erregistro-liburua formatu digitalean bete behar da eta Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren helbide elektronikoa erabili behar da liburu horretara sartzeko:
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0015840
Hirugarrena. Ebazpen hau Ertzaintzaren Joko eta Ikuskizunen Unitateari eta foru-aldundiei jakinarazi behar zaie.
Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta horren aurka, Segurtasuneko sailburuordearen aurrean, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal da, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. artikuluan eta horren ondokoetan ezartzen duenaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 18a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.
(Ikus .PDF)