Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko abuztuaren 16koa, Kulturako sailburuordearena, Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko 2023-2025 aldirako dirulaguntzak emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 175
- Hurrenkera-zk.: 4242
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/08/16
- Argitaratze-data: 2023/09/13
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko martxoaren 22ko Aginduaren bidez (martxoaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 61. zk.), Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko 2023-2025 aldirako dirulaguntzak arautu eta horietarako deialdia egin zen.
Eskabideak aurkezteko epea, aipaturiko aginduaren 9. artikuluaren arabera, 2023ko maiatzaren 2an amaitu zen.
Agindu horren 14. artikuluan aurreikusitako Balorazio Batzordea 2023ko ekainaren 27an bildu zen, eta, eskabideak baloratu ondoren, horiek emateari buruzko ebazpen-proposamena egin zuen, aginduaren 16. eta 17. artikuluekin bat etorriz balorazio-irizpideak ezarriz.
Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita eta aginduaren 18. artikuluan eta gainerako xedapen orokorretan ezarritakoarekin bat, honako hau
Lehenengoa. Ez onartzea I. eranskinean adierazitako eskabideak, bertan zehaztutako arrazoiengatik.
Bigarrena. II. eranskinean zerrendatzen diren pertsona eta erakunde eskatzaileei dirulaguntzak ematea, zehazten diren zenbatekoen arabera. Diruz lagun daitekeen zenbatekoa da, aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, dirulaguntza aginduaren 2. artikuluaren arabera diruz lagundu daitekeena.
Hirugarrena. Eskatutako dirulaguntza ukatzea III. eranskinean zehazten diren pertsona eta erakundeei, bertan zehaztutako arrazoiengatik.
Laugarrena. Onuradunak dirulaguntzak arautzen dituen aginduak ezarritako baldintzen mendean geratzen dira, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorren mendean ere.
Bosgarrena. Diruz lagundutako jarduera guztiak amaitzeko epea 2025eko azaroaren 30ean bukatuko da, dirulaguntza horiek arautzen dituen Aginduaren 7. artikuluarekin bat etorriz. Dena dela, diruz lagundutako jarduerek 2023ko urtealdian hasi behar dute edo dagoeneko hasita egon behar dute.
Emandako dirulaguntzen justifikazioa, likidazioa eta ordainketa egiteko, aginduaren 22., 23., 24. eta 25. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio. Era berean, kontuan hartu beharko da diruz lagundutako proiektuak, gehienez ere, data hauetarako justifikatu beharko direla:
2023an gauzatzekoak diren jarduerak: 2023ko abenduaren 15a baino lehen.
2023-2024 epealdian gauzatzekoak diren jarduerak: 2023an gauzatutako jarduerak, 2023ko abenduaren 15erako, egun hori barne; 2024an gauzatutako jarduerak, berriz, 2024ko abenduaren 15erako, egun hori barne.
2023-2025 epealdian gauzatzekoak diren jarduerak: 2023an gauzatutako jarduerak, 2023ko abenduaren 15erako, egun hori barne; 2024an gauzatutako jarduerak, 2024ko abenduaren 15erako, egun hori barne, eta 2025eko azaroaren 30era arte gauzatutako jarduerak, berriz, 2025eko abenduaren 15erako, egun hori barne.
Diruz lagundutako jarduerak gauzatu direla justifikatzeko, eskabidearekin batera aurkeztu den aurrekontua hartuko da ardaztzat, eta, horrekin batera, aginduaren 23. eta 24. artikuluetan ezarritako gainerako alderdiak.
Seigarrena. Agindu honen babesean eman beharreko dirulaguntzak zatika ordainduko dira, era honetan:
Lehenengo zatian, emandako dirulaguntzaren herena ordainduko da, behin 19.a) artikuluan aipatutako epea igaro ondoren, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.
Gainontzekoa ebazpen honen II. eranskinean ezarritako zatikatzearen arabera ordainduko da, gastua justifikatu ondoren.
Zazpigarrena. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.
Zortzigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, herritar orok horren berri izan dezan.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, interesdunek ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera edo, hala badagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abuztuaren 16a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)