Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko uztailaren 21ekoa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, 2022ko otsailaren 14ko Ebazpena bigarren aldiz aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan oposizio-lehiaketa gainditu zuten izangai hautatuen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 162
  • Hurrenkera-zk.: 3670
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/21
  • Argitaratze-data: 2022/08/24

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez (2020ko otsailaren 27ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurak deitu ziren, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere.

Prozedura amaituta, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2022ko otsailaren 14ko Ebazpenaren bidez (2022ko otsailaren 23ko EHAA), hautaketa-prozeduretan oposizio-lehiaketa gainditu zuten izangai hautatuen behin betiko zerrendak eta espezialitate berriak eskuratzeko prozedura gainditu zutenen zerrendak argitaratzea xedatu zen.

Halaber, argitara eman zen izangai ordezkoen zerrenda, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren 10.3.3 oinarrian zerrendatutako kasuren bat gertatuz gero ere.

Hautatutako izangaiek aurkeztu behar zuten dokumentazioa (2020ko otsailaren 18ko Aginduaren 11.1 oinarrian aurreikusia) aztertu ondoren, egiaztatu da honako izangai hauek ez dituztela betetzen deialdian eskatutako baldintzak, eta, beraz, hautatutako izangai izateari uzten diotela: Aitor Bilbao Kortabarria jauna, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Marrazketa espezialitatekoa; Iñaki Errazkin Vitoria jauna, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Geografia eta Historia espezialitatekoa; eta Sandra Aguirre Compañón andrea, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko Estetika espezialitatekoa.

Horren ondorioz, eta Bigarrren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Marrazketa espezialitatean ordezkoak izanik, Ander Zufiria Beristain jauna hautatu da. Aurretik aipatutako beste bi espezialitateetan ez dago ordezkorik.

Bestalde, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2022ko uztailaren 20ko Ebazpenaren bidez, zuzendari beraren 2022ko otsailaren 3ko Ebazpena aldatu da, lehiaketa-faseko guztizko puntuazioak argitara eman zituena. Horren arabera, Olatz Hernández Michelena andreari, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko Estetika espezialitatean hautatua, txanda irekian, 6,433 puntu dagozkio guztira lehiaketa-fasean. Puntuazio horri oposizio-fasean lortutako puntuazioa gehitu (6,1145 puntu), eta dagokion haztapena egin ondoren, guztizko puntuazioa 6,2419 puntukoa da.

Horregatik,

Lehenengoa. Aldatzea Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2022ko otsailaren 14ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran izangai hautatuen behin betiko zerrendak eta espezialitate berriak eskuratzeko prozedura gainditu zuten pertsonen zerrendak argitaratzea xedatu zen. Aldaketak honela egin dira:

  1. Hautatutako izangaien zerrendatik kanpo uztea honako hauek: Aitor Bilbao Kortabarria jauna, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Marrazketa espezialitatekoa; Iñaki Errazkin Vitoria jauna, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Geografia eta Historia espezialitatekoa; eta Sandra Aguirre Compañón andrea, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko Estetika espezialitatekoa.

  2. Ander Zufiria Beristain jauna izangai hautatu gisa sartzea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Marrazketa espezialitatean.

  3. Olatz Hernández Michelena andrearen guztizko puntuazioa aldatzea, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko Estetika espezialitatean. Guztira, 6,2419 puntu dagozkio. Puntuazio horrekin, posizio bera izango du zerrenda horretan.

    Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, bai eta Interneteko helbide hauetan ere: http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartu beharko dira) eta http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/

    Hirugarrena. Lehen ebazpen-zatiaren 1.2 atalean aipatutako izangaiak bete egin du Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren hamaikagarren oinarrian zerrendatutako dokumentuak entregatzeko izapidea, eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatuta.

    Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 21a.

    Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

    BLANCA MARIA GUERRERO OCEJO.