Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko urriaren 27koa, Kulturako sailburuordearena, 2022-2024 aldirako Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko dirulaguntzak emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 213
  • Hurrenkera-zk.: 4790
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/10/27
  • Argitaratze-data: 2022/11/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez (maiatzaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 100. zk.), 2022-2024 aldirako Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko dirulaguntzak arautu eta haietarako deialdia egin zen. Ekainaren 6ko EHAAn, 108. zenbakian, agindu horren hutsen zuzenketa argitaratu zen, eta 16.1 eta 16.2 artikuluetan aldaketak egin ziren.

Eskabideak aurkezteko epea, aipaturiko aginduaren 9. artikuluaren arabera, 2022ko ekainaren 27an amaitu zen.

Agindu horren 14. artikuluan aurreikusitako Balorazio Batzordea 2022ko irailaren 16an bildu zen, eta, eskabideak baloratuta, dirulaguntzak emateari buruzko ebazpen-proposamena egin zuen, eta balorazio-irizpideak ezarri zituen aginduaren 16. eta 17. artikuluekin bat etorriz.

Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita eta aginduaren 18. artikuluan eta gainerako xedapen orokorretan ezarritakoarekin bat, honako hau

Lehenengoa. Ez onartzea I. eranskinean adierazitako eskabideak, bertan zehaztutako arrazoiengatik.

Bigarrena. II. eranskinean zerrendatutako pertsona eta erakunde eskatzaileei dirulaguntzak ematea, zehazten diren zenbatekoen arabera. Diruz lagun daitekeen zenbatekoa da, aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, dirulaguntza aginduaren 2. artikuluaren arabera diruz lagun daitekeena.

Hirugarrena. Eskatutako dirulaguntza ukatzea III. eranskinean zehazten diren pertsona eta erakundeei, bertan zehaztutako arrazoiengatik.

Laugarrena. Pertsona eta erakunde onuradunak dirulaguntzak arautzen dituen aginduan ezarritako baldintzen mendean geratzen dira, bai eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorren mendean ere.

Bosgarrena. Diruz lagundutako jarduera guztiak amaitzeko epea 2024ko azaroaren 30ean bukatuko da, dirulaguntza horiek arautzen dituen aginduaren 7. artikuluarekin bat etorriz. Dena dela, diruz lagundutako jarduerek 2022ko urtaldian hasi behar dute edo dagoeneko hasita egon behar dute.

Emandako dirulaguntzen justifikazioa eta likidazioa egiteko, aginduaren 24. eta 25. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio. Era berean, kontuan hartu beharko da diruz lagundutako proiektuak, gehienez ere, data hauetarako justifikatu beharko direla:

2022an gauzatzekoak diren jarduerak: 2022ko abenduaren 15a baino lehen.

2022-2023 epealdian gauzatzekoak diren jarduerak: 2022an gauzatutako jarduerak, 2022ko abenduaren 15a baino lehen; 2023an gauzatutako jarduerak, berriz, 2023ko abenduaren 15a baino lehen.

2022-2024 epealdian gauzatzekoak diren jarduerak: 2022an gauzatutako jarduerak, 2022ko abenduaren 15a baino lehen; 2023an gauzatutako jarduerak, 2023ko abenduaren 15a baino lehen, eta 2024ko azaroaren 30era arte gauzatutako jarduerak, 2024ko abenduaren 15a baino lehen.

Diruz lagundutako jarduerak gauzatu direla justifikatzeko, eskabidearekin batera aurkeztu den aurrekontua hartuko da ardaztzat, eta, horrekin batera, aginduaren 24. artikuluan ezarritako gainerako alderdiak.

Seigarrena. Agindu honen babesean eman beharreko dirulaguntzak zatika ordainduko dira, era honetan:

Lehenengo zatian, emandako dirulaguntzaren herena ordainduko da, behin 19.a) artikuluan aipatutako epea igaro ondoren, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.

Gainerakoa ebazpen honen II. eranskinean ezarritako zatikatzearen arabera ordainduko da, gastua justifikatu ondoren.

Zazpigarrena. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Zortzigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, herritar orok horren berri izan dezan.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, interesdunek ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera edo, hala badagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 27a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.