Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko urriaren 21ekoa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zuzendari beraren 2022ko otsailaren 14ko Ebazpenaren hirugarren aldaketarena. Ebazpen horren bidez, oposizio-lehiaketa gainditu zuten izangai hautatuen behin betiko zerrendak argitaratu ziren, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 210
  • Hurrenkera-zk.: 4705
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/10/21
  • Argitaratze-data: 2022/11/03

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez (2020ko otsailaren 27ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurak deitu ziren, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioei espezialitate berriak eskuratzeko ere.

Prozedura amaituta, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2022ko otsailaren 14ko Ebazpenaren bidez (2022ko otsailaren 23ko EHAA), agindu horren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan oposizio-lehiaketa gainditu zuten izangai hautatuen behin betiko zerrendak eta espezialitate berriak eskuratzeko prozedura gainditu zutenen zerrendak argitaratzea xedatu zen.

Bestalde, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2022ko urriaren 20ko Ebazpenaren bidez, zuzendari beraren 2022ko otsailaren 3ko Ebazpena bigarren aldiz aldatu da, lehiaketa-faseko guztizko puntuazioak argitara eman zituena. Horren arabera, María Iciar Larraza Anduaga andreari, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Euskara eta literatura espezialitatean hautatua, txanda irekian, 4,9380 puntu dagozkio guztira lehiaketa-fasean. Puntuazio horri oposizio-fasean lortutako puntuazioa gehitu (6,9800 puntu), eta dagokion haztapena egin ondoren, guztizko puntuazioa 6,1632 puntukoa da.

Horren ondorioz, María Iciar Larraza Anduaga andrea Hezkuntza Sailaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozedura gainditu duten izangaien zerrendan sartu behar da, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Euskara eta literatura espezialitatean, txanda irekian.

Horregatik, honako hau

Lehenengoa. Aldatzea Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2022ko otsailaren 14ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, Hezkuntza sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran izangai hautatuen behin betiko zerrendak eta espezialitate berriak eskuratzeko prozedura gainditu zuten pertsonen zerrendak argitaratzea xedatu zen. Aldaketa honela egin da:

Izangai hautatu bezala sartzea María Iciar Larraza Anduaga andrea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Euskara eta literatura espezialitatean, txanda irekian, 2. hizkuntza-eskakizuna, guztira 6,1632 puntuazioarekin.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, bai eta Interneteko helbide honetan ere: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/

Hirugarrena. Hogei egun naturaleko epea irekitzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hautatutako izangaiak Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren 11.1 oinarrian zerrendatutako dokumentuak aurkez ditzan.

Dokumentuak entregatu ahal izango ditu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideak erabiliz; eta Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari zuzendu beharko dizkio (Donostia kalea 1, Lakua, Vitoria-Gasteiz, 01010 posta-kodea).

Ezinbesteko kasuetan izan ezik, adierazitako dokumentazioa ezarritako epean aurkezten ez badu edo agirien azterketatik ondorioztatzen bada aipatutako aginduaren bigarren oinarrian adierazitako baldintzetariko bat betetzen ez duela, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko ditu, hasierako eskabidean faltsukeria egin izanagatik merezi dezakeen erantzukizunaren kaltetan izan gabe.

Laugarrena. Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesdunek Hezkuntza sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 21a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

BLANCA MARIA GUERRERO OCEJO.