Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 24koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearen 2022ko martxoaren 23ko erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 79
  • Hurrenkera-zk.: 1762
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/03/24
  • Argitaratze-data: 2022/04/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan xedatutako erabakia hartu ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

ERABAKIA, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legeari buruzkoa.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordeak honako erabaki hau hartu du:

  1. Negoziazioei ekitea, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legearen 32. artikulua eta bosgarren xedapen gehigarria direla-eta sortutako desadostasunak konpontzeko.

  2. Lantalde bat izendatzea, aldebiko lankidetza-batzordeari behar den konponbidea proposa diezaion.

  3. Erabaki hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan xedatutako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

    Lurralde Politikako ministroa,

    ISABEL RODRÍGUEZ GARCÍA.

    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

    OLATZ GARAMENDI LANDA.