Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2022ko irailaren 30ekoa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordio bat, 2022ko irailaren 26koa. Akordio hori honako lege honen arlokoa da: 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 205
- Hurrenkera-zk.: 4600
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/09/30
- Argitaratze-data: 2022/10/26
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako akordioa lortuta, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 30a,
Araubide Juridikoaren sailburuordea,
SABINO TORRE DÍEZ.
Akordioa, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearena, honako lege honen arlokoa: 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena.
Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko Aldebiko Lankidetza Batzordeak akordio hau adostu du:
Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearen akordioa betetzeko xedez sortutako lantaldeak aurretik egindako negoziazioekin bat, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 2, 14, 15, 20, 26, 29, 60, 62, 63, 64, 67, 68, 72, 73, 76, 104 eta 106. artikuluetan, azken xedapenetako bosgarrenean, II. D eranskinean eta II. G eranskinean azaldu diren desadostasunak aztertzeko eta konponbide-proposamenak egiteko helburua izanik, bi aldeek desadostasun horiek konpondutzat hartu dituzte, konpromiso eta kontsiderazio hauen arabera:
Bi alderdiek uste dute jarraian zerrendatzen diren manuak, Eusko Jaurlaritzaren araugintza- eta administrazio-ahalak baliatuta, Estatuko araudian xedatutakoa errespetatuz eta, bereziki, jarraian zehazten diren interpretazio-irizpideen arabera aplikatu eta garatuko direla:
2.1 artikuluaren u) letran jasotako definizioa Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 3.27 artikuluaren arabera interpretatu eta aplikatuko da (aurrerantzean, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua).
14. artikulua interpretatzeko eta aplikatzeko, kontuan hartuko da informazio-sistemaren edukiak, betiere, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 8.2 artikuluan aurreikusitako datuak jasoko dituela.
Halaber, 14.2 artikulua lege honen 10.2.c) artikuluaren arabera interpretatu eta aplikatuko da: 27/2006 Legea, uztailaren 18koa, ingurumenaren arloan informazioa eskuratzeko, parte hartzeko eta justiziara heltzeko eskubideak arautzen dituena (gure ordenamendura gehitzen ditu 2003/4/EE eta 2003/35/EE Zuzentarauak).
15. artikulua uztailaren 18ko 27/2006 Legearen 10.2.c) artikuluaren arabera interpretatu eta aplikatuko da.
20.5 artikuluan aurreikusitako epeen «luzapena» honako errege dekretu honen 12.1 artikuluak jasotzen duen «beste epe baten» zentzuan interpretatu eta aplikatuko da: 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako emisioen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena.
26.2 artikuluan aipatzen den «erantzukizun solidarioa» interpretatzeko eta aplikatzeko, salbu utziko da Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 16. artikuluan ezarritakoa, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.7 artikuluan xedatutako baldintzetan interpretatu eta aplikatuko da. Horretarako, interpretatuko da kontzeptu hori ez dagokiola, zentzu hertsian, erantzukizun solidarioaren kontzeptu zibilari (Kode Zibilaren 1133. artikulua). Dokumentu teknikoen egileak eta sustatzailea beren egintzen erantzule izango dira, eta ez bestearen egintzen erantzule.
29. artikulua honako hauen arabera interpretatu eta aplikatuko da: abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 23. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak, eta urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikulua.
60.2 artikulua abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 9.1 artikuluan xedatutakoaren arabera ulertzen da.
10/2021 Legearen 68. artikuluan araututako ebaluazioaren irismen-dokumentuari buruzko 62.3 artikulua abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 8. artikuluaren arabera interpretatu eta aplikatuko da, eta ez da aplikagarria izango plan, programa eta proiektuen ingurumen-erabakien salbuespena zehazteko.
64.2 artikuluan aipatzen den «erantzukizun solidarioaren» kontzeptua akordio honen e) letran adierazitako zentzuan interpretatu eta aplikatuko da.
67. artikulua interpretatzeko eta aplikatzeko, kontuan hartuko da abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 8. artikuluaren 3. eta 4. apartatuen izaera ez-oinarrizkoa.
68.8 artikulua abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 34. artikuluaren arabera interpretatu eta aplikatuko da, hargatik eragotzi gabe 4. apartatuaren bigarren paragrafoaren azken esaldiaren izaera ez-oinarrizkoa eta 34. artikulu horretan ezarritako epeak.
72. eta 76. artikuluak eta II.D eranskina soilik interpretatu eta aplikatuko zaizkie Euskal Autonomia Erkidegoak onartzeko edo baimentzeko eskumen substantiboa duen plan eta proiektuei, salbu utzita Estatuaren eskumeneko azpiegiturak, abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera.
73. artikulua abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 11.2 artikuluan xedatutakoaren arabera interpretatu eta aplikatuko da.
Legearen 106. artikuluan aurreikusitako arau-hausteen tipifikazioa interpretatu eta aplikatzeko, kontuan hartuko da abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 31. artikuluan ezarritako arau-hausteen babesa.
Azken xedapenetako bosgarrena konstituzio-jurisprudentziaren arabera interpretatu eta aplikatuko da, hargatik kaltetu gabe Konstituzioaren 149.1 artikuluaren arabera Estatuari erreserbatuta dauden eta lurraldeari eragiten dioten eskumen-esparruak.
II.G eranskinean ezarritako definizioak abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5. artikuluaren arabera interpretatu eta aplikatuko dira.
63.2 artikuluari dagokionez, bi alderdiek uste dute manu hori Konstituzio Auzitegiaren 109/2017 Epaiaren arabera interpretatu eta aplikatuko dela, zentzu honetan: artikulu horretan aipatzen den ebaluazioak ez du inola ere salbuespenik egiten aipatutako artikuluaren lehen apartatuan xedatutakoaren arau orokorretik, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 9. artikuluaren arabera. Ondorioz, ezin da inola ere konpondu erabat edo partzialki egindako obraren deuseztasun-akatsa, aldez aurretik ingurumen-azterketarik egin gabe.
Zentzu horretan, manuak legez kanpoko obrak eragindako inpaktuaren irismena identifikatzeko prozesu batera bidaltzen du soilik, zeina abenduaren 9ko 21/2013 Legean aurreikusitako ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozeduraz bestelakoa baita, bidezkoak diren neurri zuzentzaileak gauzatzeko, hala badagokio.
Ondorioz, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartzen du arau batean gutxienez erregelamendu-mailakoa xedapen bat sartzeko, zeinak argi utziko baitu ezin izango dela, inola ere, eraikitako proiektuaren ustiapenarekin jarraitu edo hasi aldez aurretik ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedura egin gabe, gaiari buruzko oinarrizko legeriak horretarako ezarritako betekizunen arabera.
Lortutako akordioa dela eta, bi alderdiak bat datoz: adierazitako desadostasunak konpondutzat jotzen dituzte, eta planteatutako eztabaida amaitutzat jotzen dute.
Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan xedatutako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Lurralde Politikako ministroa,
ISABEL RODRÍGUEZ GARCÍA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: EBAZPENA, 2022ko martxoaren 24koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearen 2022ko martxoaren 23ko Erabakia. Erabaki hori honako lege honen arlokoa da: 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena.
- Ikus: 10/2021 LEGEA, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena.