Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez handitzen baita agindu honetan adierazitako zenbatekoa: eskola-garraioko banakako dirulaguntzak, desgaitasunari lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako, ikasle horiek dagokien ikastetxe publikoan edo Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzek esleituta itundutako ikastetxe publiko edo pribatuan eskolatuta badaude eta sailaren eskola-garraioa erabili ezin badute.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 242
  • Hurrenkera-zk.: 5467
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/15
  • Argitaratze-data: 2022/12/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 7ko Aginduaren bidez, desgaitasunari lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako eskola-garraioko banakako esleipenen deialdia egin da, ikasle horiek dagokien ikastetxe publikoan edo Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzek esleituta itundutako ikastetxe publiko edo pribatuan eskolatuta badaude eta sailaren eskola-garraioa erabili ezin badute 2022-2023ko ikasturtean.

Agindu horretan, baliabide ekonomikoei buruzko 3. artikuluan, honako hau dago ezarrita:

  1. Agindu honetan araututako laguntzak finantzatzeko, 4.554.000 euro bideratuko dira.

    1. paragrafoan adierazitako zenbatekoa handitu ahal izango da, laguntzak jasotzeko eskubidea duten eskabideen zenbatekoa kontuan hartuta, Hezkuntza Sailak konprometitu gabeko aurrekontu-baliabideen arabera. Halakorik gertatuz gero, Hezkuntzako sailburuordearen ebazpen baten bidez jakinaraziko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

    Hezkuntza Sailak horretara bideratutako 4.554.000 euroko guztizko zenbatekoa ez da nahikoa eskabide guztiei erantzuteko; beraz, beharrezkoa da zenbateko hori handitzea.

    Hori dela eta, Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritzak proposatuta, honako hau

Lehenengoa. 430.000 euro gehitzea Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 7ko Aginduaren 3.1 artikuluan kontsignatutako zenbatekoari; horrenbestez, deialdi horretara, guztira, 4.984.000 euro bideratuko dira.

Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 15a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.