Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2021eko otsailaren 26koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordio bat. Akordio hori lege honen arlokoa da: 11/2019 Legea, abenduaren 20koa, Euskadiko Kooperatibena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 57
- Hurrenkera-zk.: 1652
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2021/02/26
- Argitaratze-data: 2021/03/22
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa egin ondoren, eta artikulu horren beraren c) letran ezarritakoarekin bat etorriz, hau
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 26a.
Araubide Juridikoaren sailburuordea,
SABINO TORRE DÍEZ.
Akordioa, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, lege honen arlokoa: 11/2019 Legea, abenduaren 20koa, Euskadiko Kooperatibena.
Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau egin du:
Estatuko Administrazio Orokorrak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen 2020ko maiatzaren 11ko akordioa betetzeko xedez sortutako lantaldeak aurretik egindako negoziazioekin bat, Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 124.1, 125.3 eta 157. artikuluetan xedatutakoaren gainean azaldu diren eskumen-desadostasunak aztertzeko eta konponbide-proposamenak egiteko helburua izanik, bi alderdiek desadostasun horiek konpondutzat hartu dituzte, baldintza hauen arabera:
Adierazitako legearen 124.1 eta 125.3 artikuluei buruz sortu den gatazkari dagokionez, aintzat hartuta Aseguru- eta berraseguru-entitateen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenaren uztailaren 14ko 20/2015 Legearen 27.1 artikuluaren bidez ezabatu egin zela aseguruen mutuek, sozietate kooperatiboek eta gizarte-aurreikuspeneko mutualitateek prima aldakorraren edo beste asoziazio-forma batzuen bidez jarduteko aukera, Euskal Autonomia Erkidegokoak hitzematen du legeria-egokitzapena sustatuko duela, uztailaren 14ko 20/2015 Legeari lotzeko; horrenbestez, abenduaren 20ko 11/2019 EAEko Legearen 124.1 artikuluan aipatzen diren aseguru-kooperatibek prima finkoaren bidez soilik jardun ahal izango dute.
Adierazitako legearen 157. artikuluari buruz sortu den gatazkari dagokionez, bi alderdiek uste dute manu horretan jasotako edukia aplikatu beharrekoa den oinarrizko legeriaren arabera interpretatu behar dela; hau da, sektore publikoko kontratuei buruzko oinarrizko legerian ezarritako baldintzetan.
Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraziko zaio, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 33.2 artikuluan adierazitako organoetatik edozeinen bidez, manuan bertan adierazitako ondorioak izan ditzan, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa,
MIQUEL OCTAVI ICETA I LLORENS.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: 5/2021 LEGEA, urriaren 7koa, Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legea aldatzekoa.
- Ikus: EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 15ekoa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordio bat. Akordio hori honako lege honen arlokoa da: 11/2019 Legea, abenduaren 20koa, Euskadiko Kooperatibena.
- Ikus: 11/2019 LEGEA, abenduaren 20koa, Euskadiko Kooperatibena.