Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 8koa, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluaren buruarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Kontseiluko kideak eta idazkaria.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 60
  • Hurrenkera-zk.: 1779
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/03/08
  • Argitaratze-data: 2021/03/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bat etorriz Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legean ezarritakoarekin, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseilua irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren bidez arautu zen, zeina urriaren 21eko 197/2014 Dekretuak aldatu baitzuen.

Lehendakariaren uztailaren 27ko 22/2017 Dekretuaren bidez, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluko kideak izendatu ziren, eta izendapenak hiru urteko indarraldia izango zuela ezarri zen, karguaren ondoriozko kideen kasuan izan ezik, aipatutako 158/2008 Dekretuaren 4.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Aurreko paragrafoan azaltzen diren izendapenak egin eta gero, aldaketak egin dira, martxoaren 13ko 8/2019 Dekretuaren eta urriaren 14ko 28/2019 Dekretuaren bidez.

Uztailaren 27ko 22/2017 Dekretuaren bidez eta ondoz ondoko ordezkapenen dekretuen bidez Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluko kide izendatu ziren pertsonen (karguaren ondoriozko izendapenak ez dituztenen) hiru urteko agintaldia amaitu da, eta orain, beste hiru urtez Kontseiluko kide izango diren pertsonak izendatu behar dira.

Horretarako, izendapen-proposamen berriak eskatu zaizkie ordezkaritza proposatu behar duten erakunde nahiz gizarte-arloko entitate guztiei. Halaber, Euskadiko GGKEen Koordinakundean sartuta ez dauden garapenerako lankidetzako gizarte-eragileen ordezkaritza izendatzeko hautaketa-prozesu publikoa egin da, eta hautagaitzen proposamen guztiak daude jada.

Bestalde, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluari buruzko irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren 3.5 artikuluak ezartzen duenez, kontseiluburuak izendatutako pertsona bat izango da Kontseiluaren idazkaria, eta hitza izango du baina botorik ez.

Era berean, lehen aipatutako dekretuaren 6.1 artikuluak ezartzen duenez, Eusko Jaurlaritzak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bitartez, laguntza eman behar dio Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluari bere eginkizunak betetzeko. Hori kontuan hartuta, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak Kontseiluaren idazkari lanetan titular eta ordezko izango direnen izendapen-proposamena egin dio Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluko buruari.

Horregatik guztiagatik, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluko buru gisa, eta Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluari buruzko irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren 3. eta 4.1 artikuluetan xedatutakoa oinarri hartuta, honako hau

Lehenengoa. Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluaren kide izendatzea honako pertsona hauek:

  1. Eusko Jaurlaritzaren ordezkari:

    1. Kanpo-harremanen arloan eskumena duen sailetik (Lehendakaritza):

      Titularra: Juan Antonio Fernández Erdozia jauna, Trantsizio Sozialeko eta Agendako idazkari nagusia.

      Ordezkoa: Iker Atxa Zaitegi jauna, Berrikuntza Sozialeko zuzendaria.

    2. Nekazaritzaren arloan eskumena duen sailetik (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila):

      Titularra: Jone Miren Fernández Landa andrea, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria.

      Ordezkoa: Azucena Salazar Bayona andrea. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zerbitzuen burua.

    3. Gizarte-ongizatearen eta gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailetik (Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila):

      Titularra: Marian Olabarrieta Ibarrondo andrea, Gizarte-zerbitzuetako zuzendaria.

      Ordezkoa: Monika Hernando Porres andrea, Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendaria.

    4. Ogasunaren arloan eskumena duen sailetik (Ekonomia eta Ogasun Saila):

      Titularra: Hernando Lacalle Edeso jauna, Finantzen eta Aurrekontuen sailburuordea.

      Ordezkoa: Josu Iñaki Garay Ibáñez de Elejalde jauna, Aurrekontuen zuzendaria.

    5. Hezkuntzaren arloan eskumena duen sailetik (Hezkuntza Saila):

      Titularra: Begoña Pedrosa Lobato andrea, Hezkuntzako sailburuordea.

      Ordezkoa: Lucia Torrealday Berrueco andrea, Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendaria.

    6. Osasunaren arloan eskumena duen sailetik (Osasun Saila):

      Titularra: Nerea Urien Azpitarte andrea, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea.

      Ordezkoa: Miguel Sánchez Fernández jauna, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria.

    7. Ingurumenaren arloan eskumena duen sailetik (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila):

      Titularra: Amaia Barredo Martín andrea, Ingurumen eta Jasangarritasuneko sailburuordea.

      Ordezkoa: Alexander Boto Basteguieta jauna, Ihobe, SAko zuzendari nagusia.

  2. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen ordezkari:

    Titularra: Zuriñe Elordi Romero andrea, Emakundeko idazkari nagusia.

    Ordezkoa: Ane Miren Fernández Gómez, Emakundeko Programen eta Prestakuntzaren Alorreko teknikaria.

  3. Foru-aldundien ordezkari:

    1. Arabako Foru Aldundia:

      Titularra: Ainhoa Campos Arenaza andrea, Berdintasunaren eta Giza Eskubideen zuzendaria.

      Ordezkoa: Emilio Sola Ballojera, Gizarte Politiketako foru diputatua.

    2. Bizkaiko Foru Aldundia:

      Titularra: Ignacio Rodriguez Puertas jauna, Lankidetzarako eta Dibertsitaterako zuzendari nagusia.

    3. Gipuzkoako Foru Aldundia:

      Titularra: Fernando San Martín Gubia jauna, Garapenerako Lankidetzako zuzendari nagusia.

  4. Eudel Euskadiko Udalen Elkartearen ordezkari:

    Titularra: Ernesto Sainz Lanchares jauna, Aguraingo alkatea.

  5. Euskal Fondoak-Lankidetzarako Udal Erakundeen Euskal Elkartearen ordezkari:

    Titularra: Ernesto Sainz Lanchares jauna.

    Ordezkoa: Juan Manuel Balerdi Urdanpilleta jauna.

  6. EAEko GGKEen ordezkari, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak proposatuta:

    Titularrak:

    Adeco elkartea: Mila Domínguez Vázquez andrea.

    Calcuta Ondoan elkartea: Iñigo Eguren Valera jauna.

    Mugarik Gabe elkartea: María Viadero Acha andrea.

    Mugen Gainetik elkartea: Iñaki Orube Mendia jauna.

    Alboan Fundazioa: María del Mar Magallón Soneira andrea.

    Intered Fundazioa: Olga García Martínez andrea.

    Mundubat Fundazioa: Eneko Gerrikabeitia Zanarruzabeitia jauna.

    Mundukide Fundazioa: Josu Urrutia Beristain jauna.

    Paz y Solidaridad Fundazioa: Santiago Martínez Perez jauna.

    Ordezkoak:

    KCD elkartea: Cristina Alba Pereda andrea.

    Zabalketa elkartea: Jaime Bernar Borda jauna.

    Medicus Mundi Gipuzkoa elkartea: Laura Laborra Velilla andrea.

    Ayuda en Acción elkartea: Olatz Ecenarro Sandoval andrea.

    Alboan Fundazioa: María Teresa Guzmán Bonilla andrea.

    Euskadiko GGKEen Koordinakundea:

    Irene Molero Gurrutxaga andrea.

    Natalia Rodríguez Fernández andrea.

  7. Euskadiko GGKEen Koordinakundean sartuta ez dauden EAEko garapenerako lankidetzarako gizarte-eragileen ordezkari:

    1. CEAR Euskadi elkartea:

      Titularra: Patricia Bárcena García andrea.

      Ordezkoa: Alberto Cereijo Fernández jauna.

    2. REAS Euskadi elkartea:

      Titularra: Carlos Askunze Elizaga jauna.

      Ordezkoa: Zaloa Pérez Hernandorena andrea.

    3. UNICEF-Comité Español Fundazioa:

      Titularra: Elsa Fuente Do-Rosario andrea.

      Ordezkoa: Natividad Campillo López andrea.

    4. Tecnalia Fundazioa:

      Titularra: Igone Revilla Uzquiza andrea.

      Ordezkoa: Estela Ciprian Santos andrea.

    5. Deustuko Unibertsitatea:

      Titularra: Gorka Urrutia Asua jauna.

      Ordezkoa: Francisco Javier Arellano Yanguas jauna.

    6. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU):

      Titularra: Victor Manuel Rodriguez Rivera jauna.

      Ordezkoa: Estibaliz Sáez de Cámara Oleaga andrea.

      Bigarrena. Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluko idazkari titular izendatzea Noemí de la Fuente Pereda andrea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Koordinazio Estrategikoaren Zerbitzuko arduraduna; eta haren ordezko izendatzea Ana Rojo González andrea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Zerbitzu Juridikoko arduraduna.

      Hirugarrena. Ebazpen honek eman den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe gerora Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

      Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 8a.

      Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluaren burua,

      BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.