Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 8koa, Plangintza eta Antolaketako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan teknikariaren edo goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko 2018-2019 ikasturteko proba libreetarako deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 13
- Hurrenkera-zk.: 272
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2019/01/08
- Argitaratze-data: 2019/01/18
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren bidez, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolaketa orokorra ezartzen da. Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-esparruan lanbide heziketako iraskaskuntzen antolaketa errege dekretu horretara egokitzeko xedez, otsailaren 2ko 14/2016 Dekretua eman zen, zeinaren bidez aldatzen baita otsailaren 26ko 32/2008 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sistemako lanbide heziketaren antolaketa orokorra ezartzen duena. Arau horietan, eta arau horiek garatzen dituztenetan, mugatu egiten da aurrez aurreko erregimenean egiteko deialdien kopurua ikasleentzat. Ondorioz, ikasle batzuek, heziketa-zikloak aurrez aurreko erregimenean egin dituzten arren, ezin dituzte ikasketak jarraitu, ezarritako gehienezko deialdi-kopurua gainditua dutelako.
Aipatutako 1147/2011 Errege Dekretuko 36. artikuluan adierazten denez, hezkuntza-administrazioek, aldian-aldian, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoko 69.4 artikuluan ezarritako probak antolatu behar dituzte, teknikariaren eta goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko; artikulu horretan ezartzen denez, urtean behin egingo dira probetarako deialdiak. Halaber, adierazten du hezkuntza-administrazioek, bakoitzak bere eskumenen esparruan, zehaztu egin behar dutela beren deialdietan heziketa-zikloetako zer lanbide-ziklotarako egiten diren probak, zein den matrikula egiteko epea eta noiz egingo diren probak.
Bestalde, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko ekainaren 19ko Aginduaren bidez arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan teknikari eta goi-teknikari tituluak lortzeko probak.
Hezkuntza-sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren (LOGSE) heziketa-zikloei dagokienez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2010eko otsailaren 19ko Aginduaren hirugarren xedapen iragankorrean adierazten denez, teknikariaren eta goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko probak egingo dira, bai Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikotik eratorritako heziketa-zikloak LOGSE zikloak ordezten dituztenak ezartzen diren ikasturtean bertan, bai hurrengoan. Hartara, titulua lortzeko aukera emango zaie LOGSEtik eratorritako heziketa-zikloak edozein modalitatetan hasi baina amaitu gabe dituztenei. Era berean, aldi horretan heziketa-ziklo horiek eskaintzen jarraitu ahal izango da eskaintza partzialaren modalitatean.
Kontuan izan behar da pertsona guztiek aukera izan behar dutela bizitza osoan zehar prestakuntza jasotzeko, eta, era berean, administrazio publikoek, hezkuntza-sistemaren bidez, sustatu behar dutela herritar guztiek derrigorrezko bigarren hezkuntzaren ondoko prestakuntza-maila edo parekoa lortzea. Horrela, bada, bidezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoan teknikariaren eta goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko probetarako deialdia egitea, goian deskribatutako egoerak kontuan hartuta, lanbide-heziketako ikasketak egin dituzten ikasleek aukera izan dezaten titulu bat lortzeko edo hura lortzeko ikasketak egiten jarraitzeko.
Hori guztia dela eta, honako hau
Euskal Autonomia Erkidegoan teknikariaren edo goi-mailako teknikariaren zenbait titulu lortzeko 2018-2019 ikasturteko probetarako deialdia egitea.
Hezkuntza-sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babespean (LOGSE) ezarritako lanbide-heziketako tituluak lortzeko probak, honako hauei zuzenduak: lege horretatik eratorritako lanbide-heziketako heziketa-zikloetan, eskainitako edozein modalitatetan, aldez aurretik matrikulatuta egon diren ikasleei, edo, bestela, aldez aurretik titulua lortzeko probetara aurkeztu eta heziketa-zikloan sartzeko baldintzak betetzen dituztenei.
1/1990 Lege Organikotik eratorritako heziketa-ziklo horiek, gaur egun, modu presentzialean emandakoak izan daitezke, edo iraungitze-fasean egon daitezke Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren (LOE) babespean ezarritako lanbide-heziketako titulu berriak ezarri direlako.
Horrenbestez, LOGSE ziklo hauetarako deitzen dira proba libreak:
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren (LOE) babespean ezarritako lanbide-heziketako zenbait titulu lortzeko probak, lege horretatik eratorritako lanbide-heziketako heziketa-zikloren batean aldez aurretik matrikulatuta egon diren ikasleei zuzenduak (ikus III. eranskina).
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babespean (LOE) ezarritako lanbide-heziketako zenbait titulu lortzeko probak, honako hauei zuzenduak: probak egin ahal izateko eskakizunak bete eta uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako proben bidez gutxienez lanbide-kualifikazio bat egiaztatu dutenei (errege-dekretu horren bitartez, laneko esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-gaitasunak aitortzen dira). Ziklo horiek IV. eranskinean jasota daude.
Ebazpen honen bidez deitutako probek ez dakarte deialdiak kontsumitzea, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 51.4 artikuluan ezarritako ondorioetarako.
Ebazpen honetan aipatzen diren ikasleek, matrikulatu ahal izateko, zenbait irispide-baldintza bete behar dituzte, zehazki Hezkuntzako sailburuaren 2018ko maiatzaren 8ko Aginduaren I. eranskinean ezarritakoak; agindu horren bidez, 2018-2019ko ikasturterako egutegi komun bat ezartzen da non jasotzen baita zer epe dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoek eta pribatu itunduek eskaintzen duten hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako zikloetan izena emateko eskaerak aurkeztu, onartu eta matrikulatzeko, eta, gainera, zentro horietan onartua izateko eta matrikula egiteko jarraibideak onartzen dira eta irakaskuntza horiek ematen dituzten zentro guztietan eskaerak grabatzeko eta matrikula egiteko irizpideak ere onartzen dira.
Gainera, teknikariaren titulua lortzeko probetara aurkezteko, ezinbestekoa da gutxienez hemezortzi urte izatea; goi-mailako teknikariaren titulua lortzeko probetara aurkezteko, berriz, hogei urte edo, teknikariaren titulua dutenen kasuan, hemeretzi urte.
Halaber, honako hauek ere aurkeztu ahal izango dira teknikariaren edo goi-mailako teknikariaren titulua lortzeko probetara: 32/2008 Dekretua aldatzen duen otsailaren 2ko 14/2016 Dekretuaren 11. eta 11.bis artikuluetan jasotzen den eskaintza egin dutenak. Betiere, bide horretatik probetara aurkezten direnek, titulua eskuratzeko, egiaztatu beharko dute horretarako ezarritako eskakizun akademikoak betetzen dituztela.
Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 36.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz, ikasturte batean ez da onartuko aldi berean matrikulatzea ebazpen honen bidez deitutako lanbide-modulu bateko probetan eta beste hezkuntza-administrazio batzuek lanbide-heziketako tituluak lortzeko deitutakoetan, ez eta modulu horretako prestakuntza presentzialaren edo urrutikoaren edozein modalitatetan matrikulatzea ere. Prozeduraren edozein fasetan hori gertatu dela egiaztatuz gero, deialdi honetatik baztertuko da hori egin duena, eta baliorik gabe geratuko da egindako matrikula, aldi batera utzi gabe jokabide horrek ekar dezakeen beste edozein erantzukizun. Egoera hori egiaztatzeko, V. eranskinean jasotzen den aitorpena bete beharko da (Zinpeko deklarazioa).
Bateraezintasun hori ez zaie aplikatuko 2018-2019 ikasturtean matrikulatutako ikasleei, baldin eta, proba hauetan matrikulatzeko epea bukatu baino lehen, lanbide-moduluren batean agortu badituzte uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 51. artikuluan ezarritako gehieneko deialdi-kopurua (errege dekretu horren bidez, Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolaketa orokorra ezartzen da).
Ebazpen honen bidez deitutako probetarako matrikula heziketa-zikloko modulu baterako edo gehiagorako egin ahal izango da, salbu eta proiektuko lanbide-modulurako, hala badagokio, eta Lantokiko Prestakuntza lanbide-modulurako; izan ere, modalitate presentzialean egin beharko dira horiek, heziketa-zikloko gainontzeko moduluak gainditu eta gero, eta ohiko matrikulazio-aldian haietarako ezarritako baldintzetan.
Hala ere, Lantokiko Prestakuntza lanbide-modulutik salbuestea eskatzen duten ikasleek, horretarako beharrezkoa den dokumentazioa aurkezten badute, ebazpen honetan ezarritako matrikulazio-aldian egin ahal izango dute matrikula.
Hezkuntza-administrazioaren mendeko lanbide-heziketako ikastetxeetan egingo da matrikula, heziketa-ziklo osoa ematen dutenetako batean.
Iraungitze-fasean dauden heziketa-zikloen kasuan, hau da, 1/1990 Legetik (LOGSE) eratorritakoen kasuan (II. eranskinean azaltzen dira), honako ikastaro hauek ematen dituzten hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeetan egin ahal izango da matrikula:
1/1990 Lege Organikotik (LOGSE) eratorritakoa izateagatik iraungitze-fasean dagoen heziketa-zikloaren ikastaroak.
Heziketa-ziklo hori ordezte duen 2/2006 Lege Organikotik (LOE) eratorritako heziketa-zikloaren ikastaroak.
Iraungita dauden eta 2/2006 Lege Organikoaren (LOE) sisteman baliokiderik ez duten heziketa-zikloen kasuan, ziklo horiek aldez aurretik eman izan dituen ikastetxeren batean egin ahal izango da matrikula, baldin eta lanbide-arlo bereko heziketa-zikloren bat indarrean badute.
Heziketa-zikloren batean ezin bada matrikula egin aurreko paragrafoan adierazitako baldintzetan, edo behar bezala oinarritutako beste gorabehera batzuk baleude, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzak hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxe batzuk gaitu ahal izango ditu horretarako.
Matrikula 2019ko martxoaren 6tik eta 20ra bitartean egin beharko da, bi egun horiek barne.
Probak 2019ko maiatzaren 27tik 28ra bitartean egingo dira, bi egun horiek barne, ikastetxe bakoitzak ezartzen duen egutegira egokituz.
Azterketa-eskubideak irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuak ezarritako moduetan ordaindu ahal izango dira (1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasa eta prezio publikoen Legearen testu bategina onartzen da) 2019ko apirilaren 8a izango da azterketa-eskubideak ordaintzeko azken eguna. Epe horretan ordainketa egiten ez bada, probetan parte hartzeari uko egin zaiola ulertuko da.
Matrikulak balioa izan dezan, azterketa egiteko eskubideei dagokien prezio publikoa ordaindu beharko da. 2019ko apirilaren 22an, ikastetxeko iragarki-taulan jarriko da ikusgai prezio publikoa ordaindu duten pertsonen zerrenda. Zerrenda horretan egon litezkeen akatsak zuzentzeko, epe bat irekiko da kaltedunek erreklamazioak aurkez ditzaten, eta epe hori maiatzaren 10ean amaituko da. Maiatzaren 28an jarriko da ikusgai matrikulatu eta azterketa egiteko eskubidea ordaindu duten eta probetara aurkez daitezkeen pertsonen behin betiko zerrenda.
18 euro ordaindu beharko dira lanbide-heziketako teknikariaren edo goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko probak egiteko.
Salbuespenak eta hobariak:
Honako egoera hauetako batean dauden ikasleek ez dute prezio publikoa ordaindu beharrik izango:
Kategoria bereziko familia ugariko kide izatea.
Azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 25. artikuluan jasotako egoeraren batean egotea (dekretu horren bidez, terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen da).
Prezio publikoaren % 50eko hobaria izango dute kategoria orokorreko familia ugariko kide diren ikasleek.
Probak egiteko ezarri den egutegia kontuan izanda ezin direnez aldi berean egin proba horiek eta Lantokiko Prestakuntza deritzon modulua, 2/2006 Lege Organikotik (LOE) eratorritako heziketa-zikloak ezarri ondoren aurreikusitako biak amaitu ondorengo ikasturtera arte modulu hori bakarrik egiteko matrikula egin ahal izango dute (2010eko otsailaren 19ko Aginduaren hirugarren xedapen iragankorrean xedatutakoari jarraikiz) honako hauek: heziketa-zikloan sartzeko ezarri diren betekizun guztiak bete eta teknikariaren eta goi-mailako teknikariaren tituluak lortzeko proben deialdietan parte hartu dutenek eta 1/1990 Lege Organikotik (LOGSE) eratorritako heziketa-zikloetan (2/2006 Lege Organikotik eratorritako heziketa-zikloen ezarpenak eragiten dietenetan) parte hartu dutenek eta heziketa-zikloko curriculuma osatzen duten lanbide-modulu guztiak, Lantokiko Prestakuntza modulua izan ezik, gainditu dituztenek.
Ikaslearen espedienteko azken idatzoharra jasota dagoen hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxean egingo da matrikulazioa; eta matrikula egiteko epea, berriz, heziketa-zikloak egiteko eskabideak aurkezteko eta onartzeko epeak eta ikasleak onartzeko jarraibideak ezartzen dituen urteko aginduan adierazten da.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan arautzen ez den guztirako, prozedura-arloan osagarri gisa aplikatuko dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 8a.
Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendaria,
NICOLÁS SAGARZAZU ALZUA.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)