Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2019ko martxoaren 8koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baitira zuzendari beraren 2018ko uztailaren 26ko Ebazpenak. Ebazpen horien bidez argitaratu ziren, batetik, lehiaketa-faseko izangaien behin betiko puntuazioak, Langileriaren Kudeaketako Zuzendaritza Unitateek barematutako merezimenduei dagozkienak, eta fase horretako guztizko puntuazioak, eta, bestetik, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez iragarritako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaien behin betiko zerrendak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 58
- Hurrenkera-zk.: 1510
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2019/03/08
- Argitaratze-data: 2019/03/25
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2018ko uztailaren 26ko Ebazpenen bidez argitaratu ziren, batetik, lehiaketa fasean izangaiek eskuratutako behin betiko puntuazioak, Langileriaren Kudeaketako Zuzendaritza Unitateek barematutako merezimenduei dagozkienak, eta, bestetik, fase horretako guztizko puntuazioak, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez iragarritako hautaketa-prozeduretan (2018-02-27ko EHAA).
Langileriak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko abuztuaren 2ko Ebazpenaren bidez, hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratu ziren.
Xabier Etxano Egiak aipatutako hautaketa-prozeduran parte hartu zuen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoko Makinen Mekanizazioa eta Mantentzea espezializazioan, txanda librean, eta hautatua izan zen, 6,7972 puntuko puntuazio globalarekin (lehiaketa-faseko puntuazio haztatuak eta oposizio-fasekoak batzearen emaitza).
Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko abuztuaren 2ko Ebazpenaren aurkako gorako errekurtsoa aurkeztu eta gero, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 7ko Aginduaren bidez aintzat hartua izan zen, eta, I. apartatuan (Aurretiko irakaskuntza-esperientzia), 5,9910 puntu aitortu zitzaizkion, eta, beraz, 6,8340 puntuko guztizko puntuazioa esleitu.
Hori guztia kontuan izanik, hau
Lehenengoa. Aldatzea Hezkuntza Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2018ko uztailaren 26ko Ebazpenak, Xabier Etxano Egiari esleitutako puntuazioari dagokionez. Ebazpen horien bidez argitaratu ziren, batetik, lehiaketa fasean izangaiek eskuratutako behin betiko puntuazioak, Langileriaren Kudeaketako Zuzendaritza Unitateek barematutako merezimenduei dagozkienak, eta, bestetik, fase horretako guztizko puntuazioak, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez iragarritako hautaketa-prozeduretan. Honela geratzen da Xabier Etxano Egiaren puntuazioa:
1 azpiapartatua: 5,716 puntu.
2 azpiapartatua: 0 puntu.
3 azpiapartatua: 0,2750 puntu.
4 azpiapartatua: 0 puntu.
apartatua: 5,9910 puntu.
Lehiaketa-faseko guztizko puntuazioa: 8,1910 puntu.
Bigarrena. Aldatzea Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko urtarrilaren 15eko Ebazpena (Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez iragarritako hautaketa-prozeduran lehiaketa-oposaketa gainditu zuten izangai hautatuen behin betiko zerrendak argitaratzekoa), Xabier Etxano Egiari esleitutako puntuazioari dagokionez, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoko Makinen Mekanizazioa eta Mantentzea espezializazioan; 6,8340 puntu izatera igarotzen da.
Hirugarrena. Ebazpen hau Interneteko helbide honetan argitaratuko da http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/departamento-educacion/
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 8a.
Langileak Kudeatzeko zuzendaria,
JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: EBAZPENA, 2018ko abuztuaren 2koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bitartez oposizio-lehiaketan gainditu duten hautatutako izangaien behin betiko zerrendak, bai eta espezialitate berriak eskuratzeko prozedura gainditu duten behin betiko izangaien zerrendak ere.
- Ikus: AGINDUA, 2018ko otsailaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozedurak deitzen dira, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere.