Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2019ko apirilaren 8koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duen otsailaren 5eko 17/2019 Dekretua aldatuko duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 72
- Hurrenkera-zk.: 1872
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2019/04/08
- Argitaratze-data: 2019/04/12
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko jokoaren erregelamendu orokorra aldatzen duen dekretu-proiektua prestatu du Segurtasun Sailak, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehaztu bezala izapidetu behar da proiektu hori.
Xedapen orokorrek herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten badiete, entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute, betiere 8/2003 Legearen 8.1 artikuluarekin bat etorriz; eta euren izaera dela eta beharrezkoa bada, jendaurrean jarri beharko dira.
Horren ondorioz, proiektua jendaurrean jarriko da, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin bat etorriz, eta hamar egun balioduneko epea egongo da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Azaldutako guztiarengatik, Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 11.2.a) artikuluarekin bat etorriz, honako hau
Lehenengoa. Jendaurrean jartzea Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duen otsailaren 5eko 17/2019 Dekretua aldatuko duen dekretu-proiektua, hamar egun balioduneko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bigarrena. Aurreko apartatuan ezarritakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkezteko asmoz, proiektuaren edukia Segurtasun Sailaren Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzan egongo da eskura (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), bai eta euskadi.eus webgunean ere, alegia Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 8a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.