Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2018ko maiatzaren 23koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduretan, hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik kanpo geratu diren izangaien behin-behineko zerrenda (hautaketa-prozedurak Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitu ziren).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 104
- Hurrenkera-zk.: 2859
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2018/05/23
- Argitaratze-data: 2018/05/31
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez (2018ko otsailaren 27ko EHAA), zenbait hautaketa-prozeduratarako deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko, bai eta espezialitate berriak eskuratzeko ere.
Aipatutako aginduaren 2.1.f) oinarriak ezartzen duenez, irakasle-lanpostuen 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharra dago hautaketa-prozesuan parte hartzeko.
2 oinarriari jarraikiz, Langileak Kudeatzeko zuzendariak epe bat ireki zuen (2018ko maiatzaren 16tik 22ra arte, biak barne) izangai onartuek eta baztertuek (baldin eta gora jotzeko errekurtsoa jarri badute eta ebatzi gabe badago) aurkez zezaten irakasle-lanpostuen 2. hizkuntza-eskakizunaren homologatuak diren hizkuntza-titulazioa edo ziurtagiria, edo ziurtatzeko salbuetsita dagoela adierazten duen ziurtagiria (apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren 2. eta 5. artikuluetan aurreikusia). Halaber, Hezkuntzako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdiko emaitzak argitaratu dira.
6 oinarriarekin bat etorriz, eskatutako hizkuntza-eskakizuna ez daukaten izangaiak, salbuetsita ez dauden izangaiak edo 2.1.f) oinarriak aurreikusi duen erregimen iragankorraren arabera egiaztatzetik salbuetsita ez daudenak, probara aurkezten ez badira edo, aurkeztuz gero, «gai» kalifikazioa jasotzen ez badute, hautaketa-prozesutik kanpo geratuko dira. Hori dela eta, honako hau
http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2018. Sartzeko eta iristeko prozedurak» «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (hautatu Kidegoa eta Espezialitatea) «Emaitzak» «Hizkuntza-eskakizuna».
http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ «2018ko EPE. Irakasleak. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa» «Aurreko probak: gaztelania eta euskara» «Irakasleen hizkuntza-eskakizuna ziurtatzea».
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 23a.
Langileak Kudeatzeko zuzendaria,
JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.