Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 19koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, lanbide-heziketako prestakuntza-zikloetako modulu-eskaintzaren egitura argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 175
  • Hurrenkera-zk.: 3933
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2016/07/19
  • Argitaratze-data: 2016/09/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lanbide Heziketako IV. Euskal Planak helburu estrategiko batzuk ezartzen ditu lanbide-heziketaren alor estrategikoan. Horien artean dago lanbide-heziketa ekoizpen-sektoreen eta pertsonen enplegagarritasunaren egungo eta etorkizuneko beharretara moldatzea, eta, horrela, enpresetan gero eta handiagoa den kualifikazio- eta espezializazio-mailetara moldatzea. Helburu horretan aurrera egiteko, jarduketa-ildo batzuk garatuko dira, eta horietako bat, besteak beste, espezializatuagoa den eta lehia eta enplegagarritasun aldeko eskakizun berriei egokitzen zaien prestakuntza-arloko eskaintza garatzea izango da. Horretarako, planaren helburua da prestakuntza-eskaintza malgua osatzea, ikasleen beharretara egokitua, eta, horretarako, urrutiko prestakuntzako formulak, zikloen modularizazioa, kreditu metagarriak eta abar txertatzea.

Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak (Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen Dekretua aldatzen duen otsailaren 2ko 14/2016 Dekretuak aldatu zuen arau hori) lanbide-heziketaren arloko heziketa-zikloen modulu-eskaintza jaso eta arautzen du 11. bis artikuluan, haien ezaugarriekin batera.

Lanbide-moduluak iraupen laburragoa duten prestakuntza-kredituetan emateari dagokionez, Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren eskumena da Sailaren mendeko zentroetan hori eskaintzea eta Sailaren mendekoak ez diren zentroetan hori baimentzea, Dekretu horren arabera. Era berean, dekretu horretan Lanbide Heziketako Sailburuordetzari esleitzen zaio heziketa-zikloetako lanbide-modulu bakoitzaren prestakuntza-kredituen egitura garatu eta baimentzeko eskumena.

Egokia da, beraz, heziketa-zikloetako lanbide-moduluak antolatzen diren prestakuntza-kredituen egitura argitaratzea, horiek eskaini eta zentroetan eman ahal izateko.

Adierazitakoa betez, eta Lanbide Heziketako sailburuordeari dagozkion eskumenen arabera,

Lehenengoa. Argitalpena.

  1. Ebazpen honen I. eranskinean jaso da lanbide-arloen eta heziketa-zikloen zerrenda, zeinen moduluen katalogoa argitaratzen baita.

  2. Ebazpen honen II. eranskinean jaso da moduluen katalogoa, erdi- eta goi-mailako heziketa zikloen lanbide-moduluek duten prestakuntza-kredituen egiturarekin.

    Bigarrena. Eskaintza eta eskaintzaren antolaketa.

    Prestakuntza-moduluen eskaintzaren ezaugarriak, bai eta ebaluazioa eta egiaztapena ere, Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 11 bis artikuluan jasota daudenak izango dira (Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen Dekretua aldatzen duen otsailaren 2ko 14/2016 Dekretuak aldatu zuen arau hori).

    Hirugarrena. Errekurtsoa.

    Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Laugarrena. Indarrean jartzea.

    Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean ebazpen hau.

    Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 19a.

    Lanbide Heziketako sailburuordea,

    JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.