Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko uztailaren 23koa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako hau: Valderejo (ES2110001) eta Sobrón (ES2110002) kontserbazio bereziko eremu (KBE) izendatzea, eta horiek eta Valderejo-Arcenako Mendilerroa (ES0000245) hegaztientzako babes bereziko eremua (BBE) kontserbatzeko helburu eta neurriak onartzea, Arabako lurralde historikoan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 144
- Hurrenkera-zk.: 3404
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/07/23
- Argitaratze-data: 2015/07/31
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak
Testu legala
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko uztailaren 21eko Aginduaren bitartez, hau erabaki da: Valderejo (ES2110001) eta Sobrón (ES2110002) kontserbazio bereziko eremu (KBE) izendatzea, eta horiek eta Valderejo-Arcenako Mendilerroa (ES0000245) Hegaztientzako BBEa kontserbatzeko helburu eta neurriak onartzea, Arabako lurralde historikoan.
Xedapen Orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeko 8.1 artikuluarekin eta apirilaren 15eko 1/2004 Legegintza Dekretuaz onartutako Natura Babesteari buruzko testu bategineko 22.2 artikuluarekin bat etorrita, administrazioen eta ingurumena babesteko helburu duten irabazte-asmorik gabeko erakundeen entzunaldi-izapideak egin behar dira, eta jendaurrean jarri eremuen izendapenak, lekuen kartografia mugapenarekin batera, izendapenak justifikatzen dituzten batasunaren intereseko habitat motak eta flora eta fauna espezieak, haien kontserbazio-egoeraren balorazioa, lekuak kontserbatzeko helburuak eta arauak, eta jarraipen programak.
Horregatik guztiagatik, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuko 6.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita, honako hau
Lehenengoa. Jendaurrean jartzea honako izendapen hau: Valderejo (ES2110001) eta Sobrón (ES2110002) kontserbazio bereziko eremu (KBE) izendatzea, horiek eta Valderejo-Arcenako Mendilerroa (ES0000245) Hegaztientzako BBEa kontserbatzeko helburu eta neurriak onartzea, Arabako lurralde historikoan. Jendaurrean jarriko da EHAAn iragarki hau argitaratu eta biharamunetik 2015eko urriaren 1era arte; epe horretan, egoki irizten diren alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte interesdunek.
Bigarrena. Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, epe horretan dokumentazioa ikusgai izango da bai egoitza elektronikoan: www.euskadi.eus/natura2000, bai EAEko Administrazio Orokorraren Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzan, herritarrak atenditzeko ordutegian, helbide honetan:
Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza.
Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.
Eusko Jaurlaritza.
Donostia kalea 1.
01010 Vitoria-Gasteiz.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 23a.
Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,
AMAIA BARREDO MARTÍN.